Hendaia Euskaraz: martxoaren 11n: zine-topaketa euskaraz

Martxoaren 11n, Hendaia Euskaraz-en baitan, Variétés zinegelan aurreikusia zen zine-topaketa Ben Sharrock-en “Pikadero” filmaren inguruan ezeztatua Halere, filma ikusten ahalko duzue jatorrizko bertsioan (euskaraz), frantsesezko azpitituluekin, martxoaren 13an (ostirala), 21:00etan, martxoaren 14an (larunbata), 17:00etan, eta martxoaren 15ean (igandea), 17:00etan.

Krisi ekonomikoaren ondorioz, gurasoen etxean bizitzera behartua den bikote gazte baten bizipenak kontatzen ditu “Pikadero” filmak. Larrua jotzeko gero eta gogotsuago eta hoteleko gela bat ordaintzeko dirurik gabe, arras erromantikoak ez diren elkargune publikoak (pikaderoak, txortalekuak) bilatzen dituzte.

 

Prezioak: 7€ / 5,50€ / 4€