Hendaia Euskaraz: martxoaren 28an, Arteak’Abbadian: bertsolariak jauregian

Martxoaren 28an (larunbata), 18:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Kultura zerbitzuak, Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak Abbadia jauregia (ber)deskubritzea proposatzen dizuete, Miren Artetxe eta Alaia Martin bertsolariekin.

Landuko diren gaiek Antton Abadiak euskarari eta euskal kulturari egin ekarpena azalduko digute. Guztia lore jokoen sorkuntzarekin eta Abadia gazteluko geletan dauden euskarazko idazkunekin zipriztindurik.

Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa) azken hiru urte hauetan, Gipuzkoako txapelketen finaletan parte hartu zuen eta 2017an, Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetara iritsi zen.

Miren Artetxe Sarasola (Hendaia, Lapurdi) Hendaiako eta Oiartzuneko bertso eskoletan ibili ondoren, hainbat txapelketetan parte hartu zuen (Nafarroakoa, Xilaba, Txapelketa Nagusia).

Toki kopurua mugatua denez, baitezpadakoa da erreserbatzea: www.chateau-abbadia.fr – +33 (0)5 59 20 04 51. Prezioa: 5€