Martxoaren 8an (igandea), 17:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Iduzkilore konpainiak “Herriko Bozak” antzezlana eskainiko dizue euskaraz, Mendi Zolan kulturgunean.
Herri txiki batean, udal hauteskundeen aurreko azken hamabostaldia da. Bi zerrenda lehian: gorriak eta txuriak. Ostatuan, bi barrika arno zabaldu dira, hautagaiek eskainirik: gorritik bat, zuritik bestea. Herritar bakoitzak hauta dezala zeinetarik edan nahi duen. Edo zergatik ez biak nahasi, Pako mozkor zale filosofoak plazer handiz egiten duen bezala?
Antzerki honetan bi alderdietako hautagaiak, boterez gose, haien estrategiak eraikitzen ikusten ditugu. Edozerk balio du aurkakoei kolpe txar baten emateko, eta pertsonaia batek dion bezala « Jainkorik ez dago hauteskundeetan », beraz faltsukeria eta gezurrak uharka dabiltza. Politika saltsa eta komedia giro horretan, pertsonaia koloretsu andana baten bidez, gure jendarteko gai sakon batzuk altxaturik dira : elbarritasuna, miseria, sexismoa, sexu askatasuna… Baina hainbeste nahaskeria eta tirabirekin, ehizako sasoiaren irekitzea ere artetik, bozka egunera iritsiko ote gara ? Eta iristen bagara, zer trenputan?
“Herriko Bozak” antzezlana Piarres Larzabalek 1956an idatzi zuen, eta gaur egun, Maika Etxekoparrek taularatu du Iduzkilore taldearekin.
Hendaiako AEKk proposaturiko ikuskizuna. Iraupena: 1:40. Prezioa: 10€. Txartelak salgai bertan, ikuskizuna aitzin. Toki kopuru mugatua.