2025eko agiantzak: auzapez jaunaren hitzak

Hendaiar maite horiek agur, Urte hastapen honetan, ene osasun, zorion eta haurridetasun agiantzak nahi dizkizuet igorri. Gure artean ahulen direnak ditut bereziki gogoan eta ahal duzuen guztietan eskua luza diezaiezuen nahi dizuet gonbidatu, egun, nazio eta nazioarte mailan bizi dugun testuinguru hertsagarrian, inoiz baino gehiago behar baititugu tolerantzia, onginahia eta elkartasuna erakutsi. Hala eginen dugu […]

HERRIKO KONTSEILUA – 2024ko abenduaren 18ko bilkura

2024ko abenduaren 11n herriko hautetsiei banaka igorri deialdien bitartez, Herriko Kontseilua bilkura arruntean biltzera deitua da, 2024ko abenduaren 18an, asteazkenarekin, 18:30ean. GAI-ZERRENDA I – 2024ko AZAROAREN 20ko HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 179.2024 – Herriko Kontseiluak emandako ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 180.2024 –  Dirulaguntza Gizarte Ekintzarako Udal Zentroari […]

Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2024ko abenduko udal aldizkariko zatia

Oposizioa sistematikoki egin ordez, jarrera eraikitzailea dugu herritarrei zerbitzuak eman eta Hendaiaren estetika eta ingurumena zaindu nahiz. Herri barnea berritu behar zen eta igerilekua azkenetan zen eta, halatan, aldaketa horiei on deritzegu. Aparkalekuen arazoa beti hor dugu eta Gaztelu Zaharreko eta Kanetako aparkalekuak berrantolatuz herri barnetik hurbil diren aparkatzeko aukerak emanen genituzke. Legarraldia etxaldea hasi […]

Gehiengoaren taldea: 2024ko abenduko udal aldizkariko zatia

Urrizti : arnasgune berde bat gehiago Hendaian ! Orain ofiziala da, Hendaiako Herriak Dordoinako Departamendu Kontseiluaren jabetzakoa zen Urriztiko muinoaren 4 hektareak erosi berri ditu. Agintaldi hastapenean, jadanik erosi ditugun Legarralde etxaldearen inguruan eta laborantzako lur gisa sailkatuak diren 11 hektareekin, 15 hektareatan hedatzen dugu Hendaiako berdegune babestuen azalera agintaldi honetan. Gaur egun indarrean den […]

Gazteak eta osasun mentala: ulertu eta modu positiboan jokatzeko mintzaldia

Hendaiako Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluak, Artis Mental 64 elkartearekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatuko du abenduaren 20an, ostiralez, 18:00etatik 21:00etara, gazteen eta osasun mentalaren gaia jorratzeko. Nerabezaroa: erronkez eta aukerez betetako garaia Nerabezaroa bizitzako garai zirraragarria da, gazteek euren nortasuna esploratzen duten, autonomia garatzen duten eta etorkizuneko oinarriak eraikitzen dituzten unea. Hala ere, aldaketa […]

Zaharberritutako eta antolatutako eraikin bat neguko premiazko aterpetzerako eta sasoilarien ostatatzerako

Gaur goizean, auzapeza, hautetsiak, karitatezko elkarteak, diruztatzaileak eta gizarte arloko eragileak bildu dira Lekueder karrikako 7. zenbakian, berriki berrantolatutako eraikinaren aitzinean, neguko premiazko aterpetze eta udako sasoilarien beharrei erantzuteko antolatua izan delarik. Badu 20 urte baino gehiago Hendaiako Hiria eta bere Gizarte Ekintzako Udal Zentroa (GEUZ) ezegonkortasuna eta baztertzearen aurka borrokatzeko gizarte politika ausarta baten […]

Hondakinak

Hondakinen bilketa EUSKAL ELKARGOAK egiten du eta tratamendua, berriz, BIL TA GARBI Sindikatuak. Profesionalek gure orrialdean zenbait argibide atzemanen dute obra hondakinei buruz, hondakin berdei buruz… Herriak karriketako hondakinak eta hondartzakoak biltzen ditu eta zenbait aholku eskaintzen dizkizu. Ikus itzazu: Etxe hondakinak eta sailkapena: bilketa eta tratamendua  Profesionalen hondakinak: hondakin berdeak, bizigabeak, kartoiak Gainerako hondakinak: itsasertzaren […]

HERRIKO KONTSEILUA – 2024ko azaroaren 20ko bilkura

Par convocations individuelles expédiées le 13 novembre 2024 aux Conseillers municipaux, Herriko Kontseiluakest invité à se réunir, en séance ordinaire, le mercredi 20 novembre 2024 à 18 h 30. ORDRE DU JOUR I – ADOPTION DU PROCÈS-VERBAL DU CONSEIL MUNICIPAL DU 23 OCTOBRE 2024 II – DÉLIBÉRATIONS Sur rapports de Kotte ECENARRO j. 164.2024 – Décisions du […]

Parte-hartze bidezko aurrekontua: Harri Zabaleta auzoko konpostagailu kolektiboa

Larunbat goiz honetan, solas eta irrien artean, Harri Zabaleta auzoko konpostagailu kolektiboan parte hartu dutenek duela sei hilabete ontzen jarri zen konposta partekatu dute. Horrela, ekarpen-ontzia betetzen zuten bio-hondakinak ontze ontzira lekualdatzen ahal ziren, eta han geldituko dira 6 hilabetez, esku hartzerik gabe, berriz partekatua izan aitzin. Asteburuaren hastapenean partekatutako lan denbora ttipi horren ondotik, […]

Rencontres enjouées

[EU] AZAROAK 16 eta 17an Gaztelu Aretoan 10:00>13:00 – 14:00>18:00 Unibertsoak: – Udal ludotekan, mahai jokoak – Lyme Euskadi elkartea : Tonbola eta gozoki-salmenta – Petites Têtes dans les Nuages deitu taldearen Goxokiak – La grande Illusion liburudendaren karabana. « Mini-irakurketa elkarreragileak, soinu-argiak, Hervé Tullet-en unibertsoaren inguruan. » Atelierrak: – Josta-atelierra « Tangramen etxola » (animatzailea: Sophie, Kultura Saileko bitartekaria). Familian, […]

Alokairuen arautzea: neurria indarrean sartuko da azaroaren 25ean

2024ko azaroaren 25etik aitzina alokairuen arautzea indarrean sartuko da lurraldeko 24 herritan. Etxebizitzen jabeek erreferentziazko alokairu muga bat errespetatu beharko dute etxebizitzaren ezaugarrien eta kokapenaren arabera. Lurraldeko hautetsien aspaldiko eskaera bat da, azkenean indarrean sartuko dena. 2024ko urriaren 23ko ministerio-erabakiak baimendu du Ipar Euskal Herriko alokairuen arautzea. «Neurri honek gehiegizko alokairuen kontra ekitea eta alokairuen […]

Garbiketa zirkularra eta ur gabeko komunak: Saint Vincent ikastetxearen ekintza aitzindaria

Baina non geldituko da ikastetxe hori ingurumenari dagokionean? Jantokiaren bio hondakinak lurbeltza egiteko biltzearen ondoren, komun idorrak kokatu dituzte orain 400 ikasleentzat eta langileentzat. Azaroaren 6 asteazkenean, San-Bizente eskolak eta kolegioak, Herriarekin elkarlanean, garbiketa zirkularraren jokagai eta aukerei buruzko aurkezpen arratsalde bat antolatu dute, herrian egin esperimentazio berritzaile baten azaltzeko: gernua bil eta laborantza ongarri […]