Daniel Ugarte frontoiko jatetxea Herriarena da eta iragan apirilean bi ustiatzaile berrik hartu dute 5 urtetarako. Baratzezain senide batekoak izan eta Priscillia eta Allisson beti izan dira sukaldaritzan eta «ongi jatean» «murgildurik». Abentura hau ez zaie, ordea, ustekabean sortu, ongi pentsatu eta onduriko proiektua baitute. Ahizpa zaharrenak eskarmentu handia du jadanik jatetxeetan; Hendaian kokaturik baitzen […]
Uztailaren 20 eta 27 eta abuztuaren 3 eta 10 ostegunetan, gazteek eta bakantzatiarrek atzemanen dute, berriz ere, 21:30etik goiti, Gaztelu Zahar frontoian kokaturiko ohiko apar bainaleku erraldoia. Horren karietara eta 2024ko Jokoen Lurraldearen harira, Gazteria eta Numerikoaren Zerbitzuko lantaldeak zenbait elkarte gonbidatu du berarekin batera josta aldi horiek baino lehen (18:00etatik 20:00etara) arratsa anima dezaten […]
I – 2023ko EKAINAREN 29ko HERRI KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 112.2023 – Herri Kontseiluak eman ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak Txostengilea: Frédéric TRANCHE j. 113.2023 – Hendaiako Herriak «SPL PAYS BASQUE AMÉNAGEMENT» deitu Euskal Herriko energia trantsiziorako eta antolakuntza, eraikuntza/birgaikuntza eragiketetarako tokiko sozietate publikoan dituen ordezkariak aldatzea Txostengilea: Jean-Michel […]
Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearen (SGPTB-CLSPD) ekintzen harira, Herriak karrika jazarpenaren aurkako borrokan engaia daitezen proposatu die merkatariei, elkarteei eta udal harrerei «Angela» baliabidean parte hartuz. Baliabide hori Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren eta bereizkerien aurkako borrokaren ardura duen Estatu Idazkaritzak eman du plantan. Jazarria denari aukera ematen dio «babes» establimendu batera joan eta […]
Herriak uda sasoia ematen du abian eta egitarau osoa aurkezten du. Uda bete-beterik agertzen zaigu. 2020. urteaz geroztik, Herriak dinamika berria du bultzatzen animazioei dagozkienean, herri barneaz gain, herri osoa biziarazteko. Animazioen eta Besten Saila sortzeak, besta animazio berriak* antolatzeak eta Gaztelu aretoaren zaharberritzeak indar berria ekarri diote oldar horri zeinari gero eta gehiago lotzen […]
Hendaian uztailaren 5etik 8ra. GUITARALDE 2012an Jean-Marie Ecayren ekimenez sortutako musika jaialdia da. Hiriak Guitaralde elkartearekin eta Turismo Bulegoarekin elkarlanean antolaturik, urtez urte izen handiko artistak biltzen dituen jaialdia dugu Guitaralde, uztaila hasierako ezinbesteko hitzordua. 12. edizio honetan ere, kalitatezko programazioa eskaintzea bilatzen da, Robben Ford, Thomas Fersen edo Diane Tell bezalako artista ospetsuekin besteak […]
2020ko ekainean hautatuak, 2023an iristen gira agintaldiaren erdira. Ohiko hauteskunde zikloan, ongi badakigu gure agintaldiaren bigarren zatia egituratuko duten proiektuak orain marrazten direla. Engaiamendu sendoetan eta lelo sinple batean hautatuak izan ginen: hiri dinamiko eta solidarioa. Lehen engaiamendua : garapen iraunkorra gure erabaki guztietan integratzea. Zirkuitu laburrei buruz lan egitea : aldatu egin dugu hornitzailea […]
Agintaldi erdira heldu eta egituratzaile diren proiektuak gauzatu gabe dira oraindik. Adibidez: agintaldirako lau proiektu nagusietatik (Legarralde, igerilekua, herri barnea eta Ttiki Handi) 1.6 milioi euro besterik ez dira inbestitu! 21 milioi oraindik gauzatzeke Herriaren zorra 18,4 milioi eurokoa zen jadanik 2022 hondarrean: zor handia eta gauzatze txikia: nola bukatuko dute agintaldia? Gastuak hobe zehaztu […]
Musikaren Besta, musikazaleentzat urteko ekitaldi kuttunetakoa da. Urtero ekainaren 21ean izaten den besta honetan, musika kolore orotan ospatzen da, hiri askotako kale eta plaza publikoetan doako kontzertuak antolatuz. Aurtengo eguraldi iragarpenak ez dira oso onak, eta, beraz, Kultur Zerbitzuak aretoak aurreikusi ditu eguraldi txarra izanez gero. Hala, euritan ere, besta izanen dugu! Hona hemen atzera-egitaraua: […]
Udal igerilekuaren hestea: erabiltzaileen segurtasuna lehenetsia Ekainaren 7 asteazkenean, 12:30aren inguruan, makur bat gertatu zen igerilekuaren kanpoko lokal teknikoan. Zorionez, bertan zirenei ez zien kalterik eragin. Larriagoa zatekeen udal langileek ez bazuten berehala erantzun eta klubaren entrenatzaileek ez bazuten ongi jokatu, behar ziren neurriak berehala hartu baitzituzten. Eskerrak haiei guztiei. SDIS 64 sute eta sokorrirako […]
Bere idurikoak bezala, euskal erle beltza ere mehatxupean da. Hendaiar anitzek, erle horrek dituen arriskuetaz eta gure bioaniztasunerako duen zeregin garrantzitsuaz oharturik, proiektu horren alde bozkatu zuten. ABERE ETA LANDARE BIOANIZTASUNA BULTZATZEA Kotte Ecenarro auzapeza, Ganix Grabières Ingurumen eta Herritartasun auzapezordea, jarraipen batzordekide zenbait, Abadia eremuaren zaintzailea eta Michel Echeveste proiektu eramailea erlategiaren kokalekua ikustera […]
KE.RS – 117.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, maiatzaren 31n, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA […]