2023ko irailaren 27an, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 208.2023

Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, urtarrilaren 27an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and.,IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., CEZA and, JEHAN j., HARAMBOURE and, EIZAGUIRRE j., ROMAN and., MANTEROLA j., LEGARDINIER and, ARZELUS-ARAMENDI j., NAVARRON and, MARTIARENA-GARAT j., COTINAT and, SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., BARRERO and, ESTOMBA andrea 128.2023 zk. deliberamendutik goiti, BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.

AHALORDEAK: ARRUABARRENA jaunak BUTORI andreari, LABEAU andreak TRANCHE jaunari eta POUYFAUCON jaunak DESTRUHAUT jaunari,

BERTARATU GABEA: ESTOMBA andrea 127.2023 zk. deliberamendu arte.

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2023ko irailaren 20a

Biltzarraren quoruma bete da.

I – 2023ko ekainaren 29ko HERRI KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2023ko uztailaren 26ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA–

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

118.2023 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Herri kontseiluak eman ordezkaritzaz auzapezak erabaki dituenen berri hartzea da gaia.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

119.2023 – 2023. URTEA – 2. ALDAKETA ERABAKIA – AURREKONTU NAGUSIA

Zenbait kreditu behar berrietara egokitu behar dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

120.2023 – 2022KO ADMINISTRAZIO KONTUA ONARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA

Deliberamendu honen bidez 2023ko martxoaren 29koa ezeztatu eta ordezkatuz akats bat zuzendu nahi da. Kudeaketa kontua ez da aldatzen eta 2022ko urtealdiaren emaitzak ez dira ukitzen.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: FRÉDÉRIC TRANCHE j.

121.2023 – BNSSA FORMAKUNTZEN DIRUZTATZEKO BALIABIDEA, SOKORRITZAILEAK SASOIRAKO KONTRATATZEAREN HARIRA – 2024KO SASOIA

Hendaiako Herriak bere hondartzaren zaintza bi sokorri lanpostuekin antolatzen du udaldian. Azken udaldiotan gero eta zailago zaigu jendeen kontratatzea.

Baliabide horrek ibilbide osoa -BNSSA, PSE1, PSE, SSA kostaldeko ura- diruztatzen die 10 bat gazteri. Laguntza hori behin ematen da, urterako eta berriztaezina da. Diruztapen horren ordainez gazteak bi udaldiz sokorritzaile aritzera engaiatzen dira.

Herri Kontseiluari BNSSA delakoaren diruztapen baliabidea onar dezan proposatzen zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

122.2023 – INTZURAKO ENPRESEN ARTEKO JATETXEA KUDEATZEKO ELKARTEA – 2023/2024KO ALOKAIRUA

2020ko osasun testuingurua eta aste zenbaitez hetsirik izateak jendeen erabiltzea guztiz apaldu zuenez, alokairua berrikusi zitzaion 2020ko irailaren lehenetik 2021eko abuztuaren 31 bitarteko aldirako. Lehengo apairu bakoitzeko 0,43 €etatik apairu bakoitzeko 0,21 €etara apaldu zen.

Apairu bakoitzeko 0,21 €tako prezio hori 2023ko abuztuaren 31 arte luzatu da eta 2024ko abuztuaren 31 arte luzatzea proposatzen da.

AHO BATEZ ONETSIA –

Hurrengo honako gai hau Nicole BUTORI andreak aurkeztuko du.

TXOSTENGILEA: NICOLE BUTORI and.

123.2023 – TTIKI HANDI GUNEA BERRIZTATZEKO DIRULAGUNTZEN ESKARIA

«Ttiki Handi» higiezinen multzoa Jean Mermoz karrikaren 10ean dago eta horren berriztapena egiten ari gara. Gune horrek hainbat jardun eta zerbitzuri eskainiko die lekua.

Herri Kontseiluari proposatzen zaio baimena eman diezaiola auzapezari ekintza horretarako diruztapenak lortzeko egin beharrekoak egin ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

124.2023 – AZUREVA IGERILEKUA HENDAIAR IKASLEEN UR JARDUERAK MANTENDU AHAL IZATEKO UZTEA

Herriko lehen mailako eskoletako ikasleek (Handien atala, lehen mailako lehen, bigarren eta hirugarren urteak) udal igerilekuaren lanek iraun bitartean igerian ikasten jarrai dezaten, igerilekua duten Hendaiako erakundeengana jo du Herriak.

Proiektua Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean landu da (ikasketa horren baldintzen eta nondik norakoaren gaineko eskua baitu) eta «Azureva» opor etxearen igerilekua bisitatu eta ikusi du horretarako irizpideak betetzen dituela. Herri Kontseiluari proposatu zaio Azureva opor etxearen igerilekua eskura ematearen aldeko iritzia eman dezala.

AHO BATEZ ONETSIA –

125.2023 – MNS ETA BNSSA EPE LABURREKO LANGILEEN KONTRATATZEAK ETA ORDAINTZE BALDINTZAK – HIRI BIZITZAREN ZUZENDARITZA – NATURA INGURUNEKO IGERIKETA

Hezkuntza Ministerioak ikasketa hori natura ingurunean egitea aurreikusi du eta igeriketa ikasketa horretarako behar diren segurtasun baldintzak plantan eman ditzagun eskatzen digu. Hartara, gure igerizain sokorrigileen ordezkatzeko epe laburreko zenbait langile baliatu behar dugu.

Herri Kontseiluari proposatu zaio behar diren egiteko horiek guztiak egiteko epe laburreko langileak kontratatzea erabaki dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

126.2023 – AZKAINEKO IGERILEKUA HENDAIAKO ELKARTEEI UZTEA

Herriak Azkaineko Herriarengana jo du estali eta berotu gabeko udal igerilekua duelako, kostaldeko sokorri klubak bere entrenamenduak egiten jarrai ahal dezan 2023ko urriaren lehenetik Hendaiako udal igerileku berria zerbitzu ematen hasi arte.

Hendaiako Herriari inbestimenduen % 25a ematen parte har dezan eskatu zaio (% 75 Donibane Lohizuneko Herriaren kargura), horretarako hornikuntza dirulaguntza bat bi aurrekontu urtealditan (2023/2024) emanez bero ponpa bat eta olan bat kokatzeko ahal bezain baldintza onenak eskaintzeko erabiltzaileei.

AHO BATEZ ONETSIA –

127.2023 – HENDAIAKO IGERIKETA KLUBA (CNH) – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

Igerilekuaren hetsi arren Hendaiako Igeriketa Klubaren (CNH) jarraipena bermatu nahiz, klub horrek inguruko igerilekuetara jo du (Irun, Hondarribia eta Lesaka) bere igerilari orori zerbitzua bermatzeko moduko egutegia ezartzeko.

Inguruko igeritokiak alokatzeak eta lehieketei loturiko gastuek klubak duen aurrekonturako emendatze handia dakarte gastuetan.

Herri Kontseiluari proposatu zaio 23 000 €ko ezohiko dirulaguntza eman diezaiola CNH klubak gastu gehigarri horiek estal ahal ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

ESTOMBA andrea biltzarrera sartu da.

TXOSTENGILEA: MICHELLE MOUNIOS-ADURRIAGA and.

128.2023 – «LES TROIS CHEMINS» ELKARTEA – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

«Les trois Chemins» elkarteak «Un si joli réveil, Symphonie au bas de la Colline» deituriko eta publiko mota zabalari, familiei eta ama eskolatik kolegiorainoko ikasleei, zuzenduriko proiektua plantan ematea proposatzen du.

Erlojugintzaren munduan kokaturik, proiektu horrek honako gai hauek ditu: gauzen konponketa, haien berrerabiltzea, jokabide ekoarduratsua, «oroitzapenaren», doan denboraren eta denboraren neurtzearen gaineko gauzen bitarteko transmisioa.

Herri Kontseiluari proposatu zaio 2000 euroko ezohiko dirulaguntza eman diezaion «Les Trois Chemins» elkarteari.

AHO BATEZ ONETSIA –

129.2023 – LANETIK EGINA ELKARTEA – EZOHIKO DIRULAGUNTZA

Ikusleek eman zuten erantzun onak bultzaturik, «Lanetik Egina» elkarteak bere «Metal’o’Wenn» ekitaldia 11. aldiz jarraian antolatuko du aurten.

Aurten, elkarteak egun bat gaineratu nahi du Varietes zinemagelan zinema-kontzertu bat programatuz. Halatan, ekitaldia bi egunetakoa izatetik hiru egunetakoa izatera pasako litzateke eta, hartara, izatez, festibal bihurtuko litzateke.

Herri Kontseiluari proposatu zaio 2000 euroko ezohiko dirulaguntza eman diezaion «Lanetik Egina» elkarteari.

AHO BATEZ ONETSIA –

130.2023 – SACEM ERAKUNDEAREN DIRUZKO LAGUNTZA GUITARALDE FESTIBALARI 2023. URTERAKO

Sacem erakundea egile eskubideen kudeaketa kolektiboaz arduratzen da eta haren funtsen zati bat sorkuntza, zuzeneko ikuskizunen hedapena, arte eta kultura heziketaren garapena eta egileen eta artista interpreteen formakuntza laguntzeko jardunetarako doa. Horren harira, Sacem erakundeak, 2023an GUITARALDE festibalari 3000 €ko diruzko laguntza ematea erabaki du.

Herri Kontseiluari proposatu zaio baimena eman diezaiola auzapez jaunari SACEM erakundearen diruzko laguntza jasotzeko aukera emanen digun hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: GANIX GRABIÈRES j.

131.2023 – HELBURU ETA BITARTEKOEN HITZARMENA HENDAIAKO HERRIAREN ETA 64 DEPARTAMENDUAREN ARTEAN

Departamenduak eta Herriak batera dute Abadia Eremuan bioaniztasuna eta paisaiak babesteko gobernantza plantan emateko helburu bera, kalitatezko ingurumena atxiki nahiz lekua publikoari harrera eta ohartaraztea eskaintzeko moduan antolatuz bat.

Horiek horrela, hitzarmen bat landu dute elkarrekin dituzten helburuak erdiesteko bi aldeetako bakoitzaren engaiamenduak zehazt ditzan (ekintzak, programak, prospektibak, diruztapenak, etab.).

Herri Kontseiluari proposatu zaio Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin hitzartze printzipioa onar dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

132.2023 – ABADIA EREMUA – HERRITARTASUN IKASTALDI BAT EGITEKO HITZARMENA – INGURUMEN MODULUA

Abadia Eremuko erabilerak udal agindu berezi batek kontrolatzen ditu. Arau horrek jendeak hor segur izateko aukera ematen du, naturagune andeaerraz horretako natura habitatak babestu eta balioan emateaz gain.

Ingurumen arau hausteetarako zigor arrapostuen artean, Eskualdeko Ingurumen Sailak uste du arrapostu berezi eta pedagogikoa behar dela garatu, «Ingurumen» modulu baten gisan antolatu herritar ikastaldi baten bidez. Hendaiako Herriari eskatu zaio itsasertzaren zaintzaileek ikastaldi horretan esku har ahal dezaten.

Herri Kontseiluari proposatu zaio baimena eman diezaiola auzapez jaunari ikastaldi hori plantan emateari buruzko hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

133.2023 – CLARA RIVIÈRE ARTISTAK HERRIARI OBRA BAT EMATEA

Clara Rivière andreak eta euskarri duen “Permaproduction” elkarteak obra horren jabetza material osoko emaitza egin nahi diote Herriari, denbora mugarik gabe egon ahal dadin haren sortzean bereziki nahi zitzaion lekuan bertan. Obra horren balioa 5000 € ingurukoa da eta Clara Rivière andreak eginiko jatorrizko obra da.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezala Herria Clara Rivière andreak sortu “EAU, Fontaine” (URA, iturria) obraren hartzaile izatea.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: ITZIAR AIZPURU and.

134.2023 – LANPOSTU IRAUNKORREN TAULAREN ALDAKETA

Biltzar erabakitzaileari dagokio, lanpostuen bilakaera, zerbitzuaren beharrak eta egiten dituenak kontuan har eta lanpostuen taula aldatzea.

Honako hau erabaki dezala proposatu zaio Herri Kontseiluari:

2023ko azaroaren lehenetik goiti honako hauek sor daitezen:
Lehen aipatu lanaldi osoko lanpostu iraunkorrak (lanpostu horiek funtzionario bat edo kontratupeko langile bat hartuz bete daiteke),
Ondarearen laguntzaile lanpostu esparruko lanaldi osoko mediateka lanpostu bat,
2023ko azaroaren lehenetik goiti honako hau hets dadin:
astean 30 orduko lanaldi murritzeko mediateka lanpostu bat,
2024ko urtarrilaren lehenetik goiti honako hau sor dadin:
Arduradunen lanpostu esparruko lanaldi osoko komunikazio arduradun lanpostu bat.

AHO BATEZ ONETSIA –

135.2023 – JARDUNA AREAGOTZEA – HIRI BIZITZAREN ZUZENDARITZA – MENDI ZOLAN

Aldi baterako lanpostu bat sortu behar da Hiri Bizitzaren Zuzendaritzan – Kultura eta Hizkuntza Ekintza – Mendi Zolan zerbitzuan langileak laguntzeko harrera lanetan, administrazio zereginetan eta kultura sasoia eta festibalak antolatzen.

Herri Kontseiluari proposatu zaio lanaldi osoko lanpostu bat sortzea erabaki dezala 2023ko urriaren lehenetik 2024ko irailaren 30 bitarteko aldirako; lanpostuaren lansaria Lurralde Funtzio Publikoaren 397 indize gordinaren araberakoa izanen da.

AHO BATEZ ONETSIA –

136.2023 – FRANCE SERVICES AHOLKULARI BAT KONTRATATZEA

France Services baliabidearen xedea erabiltzaileei administrazio urraspideak egiteko hurbileko harrera eta laguntza lekua eskaintzea da.

Herri Kontseiluari proposatu zaio 2023ko azaroaren lehenetik goiti lanaldi osoko France Services harrera lanpostu iraunkor bat sortzea erabaki dezala; lanpostu hori funtzionario bat hartuz edo kontratu bidezko lanpostu batez bete liteke.

AHO BATEZ ONETSIA –

137.2023 – «LITTORAL BASQUE-ATALAIA-EUSKAL-ITSASBAZTERRA» (IEZI-CPIE) ELKARTEAREN ESKU UZTEA

Herri Kontseiluari proposatu zaio baiezta dezala 2023ko urriaren lehenetik 2024ko irailaren 30 bitarteko aldirako, hau da, urtebeterako, IEZI Euskal Itsasbazterra elkartearen esku lurralde langile bat lanaldi erdiz uzteko proiektua jendeei harrera eta informazioa eskaintzeko eta Asporotsttipiko saltokiaren funtzionamenduan parte hartzeko.

AHO BATEZ ONETSIA –

138.2023 – ZERBITZUEN ZUZENDARI NAGUSI LANPOSTU FUNTZIONALA SORTZEA (40 000 ETA 80 000 BIZTANLE ARTEKO HERRIA)

Auzapezak zerbitzuen zuzendari nagusi lanpostu funtzional bat sortzea proposatu du, auzapezaren agintepean ari dadin zerbitzu guztiak gidatzen eta horien antolaketa koordinatzen.

Zerbitzuen zuzendari nagusi lanpostu funtzionala, Hendaiako Herriaren biztanleria kontuan hartuz, 40 000 eta 80 000 biztanle arteko herri baten zerbitzu zuzendari nagusi lanpostu baten parekoa da eta lanaldi osoko lanpostu horren sorrera 2023ko abenduaren lehenean izanen da indarrean.

Herri Kontseiluari sortze hori onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

139.2023 – CDG 64 DELAKOAREN ADMINISTRAZIO GALDEKETARA LOTZEA

Kolektibitateak dituzten prozeduretan laguntzeko asmoz eta beti arazotsu diren gai horien tratamendua kanporatu nahiz, CDG 64 delakoak administrazio galdeketa zeregin bat sortu du eta kolektibitateei horretara hitzarmen bidez lot daitezen proposatzen die.

Horretara lotzea urririk eta engaiamendu gabekoa da. CDG 64 delakoaren hautuzko zeregina denez, eskuhartze bakoitzean aurrekontu eta faktura bana eginen dira.

Herri Kontseiluari proposatu zaio 2023ko urriaren lehenetik goiti Kudeaketa Zentroak proposaturiko administrazio galdeketa zereginera lotzea erabaki dezala.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: LAURENT TARIOL j.

140.2023 – BIZITEGI HUTSAK BIZITEGI LAGUNDUEN MERKATURA EKARTZEKO (BIZITEGI NAGUSITARAKO) HENDAIAKO HERRIAK PARTE HARTZEKO 2023AN EGIN ESPERIMENTAZIOA BESTE 12 HILABETEZ LUZATZEA

Gure herritat anitz bizitegia eskuratu ezinean direnez, Hendaiako Herriak, 2022ko urrian, 12 hilabetez herriak diruzko parte hartze bat esperimentatzea bozkatu zuen hutsik diren bizitegiak bizitegi lagunduen merkatura sartzeko.

Halatan, bada, 2024an, Bizitegien Hobetzeko Eragiketa Programatuaren etorkizuneko eremuan (herri barnea eta geltoki auzoa) dauden ondasun hutsetarako aurreikusi 70 000etatik gutxienik 10 000 euro atxikitzea aurreikusi da.

Halatan, bizitegi hutsak bizitegi lagunduen merkatura sartzeko esperimentazioa 2024ko urtarrilaren lehenetik goiti 12 hilabetez luzatzea onar dezan proposatu zaio biltzarrari.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA: 6 ABSTENTZIO:

MANTEROLA J. – LEGARDINIER AND. – ARZELUZ-ARAMENDI J. – NAVARRON AND. – MARTIARENA-GARAT J. – COTINAT AND.

TXOSTENGILEA: LAURENCE BEAUFORT and.

141.2023 – PARTZUERGO HITZARMENA DEPARTAMENDUAREKIN ETA CASAGEC INGÉNIERIE DELAKOAREKIN, TXINGUDI BADIAREN DRAGAKETARAKO

Departamendua da arrantza eta laket portu mistoaren jabea, Hendaiako herrian.

Hendaiako Herriak kudeatzen du portua arrantza eta laket portu emakida bikoitz baten harira.

Hendaiako Herriak kudeatzen du Txingudi badiaren dragaketa Departamenduarekin baterako obralaritza batez.

Obralaritza partekatu horren harira hitzarmen bat ezar dezagun proposatu da, Departamenduaren itsas baliabideen erabilera aurreikusteko asmoz, beharrezkoak baitzaizkigu Hendaiako portuan, Departamenduaren portuko itsas jabari publikoa den horretan, dragatu jaulkipenen murgiltze zonako biojaulkipenen jarraipena egiteko.

Herri Kontseiluari Departamenduarekiko eta Casagec Ingénierie delakoarekiko hitzarmena onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: CHANTAL KEHRIG-COTTENÇON and.

142.2023 – EUSKAL ERLAITZAREN HEGO LAPURDIKO ITSAS HEGIKO MUGIGARRITASUN AZTERKETARAKO DIRUZTAPEN HITZARMENAREN GEHIGARRIA

2021eko urriaren 13ko deliberamendu batez, Hendaiako Herri Kontseiluak aho batez onartu zuen Herriak Hego Lapurdiko itsas hegiko mugigarritasun azterketa diruztatzen parte hartzea % 3.75ean, hau da, 200 000 € ZG emanez, eta auzapez jaunari hitzarmena sinatzeko baimena eman zion.

Azterketa horren harira, Herri Kontseiluari eskatu zaio orain horretarako esleitu diru kopurua handi dezala, zerbitzu emaileari eman zereginaren prezioaren bilakaerarengatik.

Kostu osoaren kopurua honako hau da: 247 460 € ZG.

Herri Kontseiluari proposatu zaio baiezta dezala Hendaiako Herriak % 3.75arekin parte hartuko duela; ehunekoa ez da aldatzen, baina orotarako kostua emendatu denez, gure parte hartzea ere emendatzen da; 9280 € ZG gehiago dira orain.

AHO BATEZ ONETSIA –

143.2023 – BIDE LANAK – ANTZIOLAKO BIDEA – OBRALARITZA LANAK ELKARREKIN EGITEKO HITZARMENA URRUÑAKO HERRIAREKIN

Antziolako bideko lanen harira, Urruñako eta Hendaiako Herriek obralaritza bakarra osatzea erabaki dute lanen egiteko.

Lan eragiketaren guztizko kostua: 59 985.05 € ZB:

Urruñaren partea: 29 991.95 € ZB,
Hendaiaren partea: 29 993.10 € ZB.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezala eragiketaren obralaritza bakarraren printzipioa Antziolako bideko bide lanetarako.

AHO BATEZ ONETSIA –

144.2023 – HERRIAREN ENGAIAMENDUA BIZITEGIEN HOBETZEKO ETA LEKU ANITZEKO «BIHARKO HIRI TXIKIAK» HIRI BERRIZTAPENERAKO ERAGIKETA PROGRAMATU BAT (OPAH-RU) GAUZATZEKO HENDAIAKO HERRI BARNEAN

Deliberamendu honen xedea Herria engaiatzea da Euskal Hirigune Elkargoaren gidaritzapean Hendaiako herri barnean bost urtetarako gune anitzeko «Biharko Hiri Txikiak» Hiri Berriztapenerako Eragiketa Programatu bat (OPAH-RU) plantan ematen.

Herri Kontseiluari honako hauek onar ditzan proposatu zaio:

Herriaren engaiamendua 5 urtetarako OPAH-RU deitu hiri berriztapenerako eragiketa programatu bat plantan ematen,
Eragiketa Programatuaren (OPAH-RU) eremua zehaztea,
Eragiketa programatuak (OPAH-RU) herrian dituen kopuru eta kalitatezko helburuak zehaztu ditudan bezala,

Deliberamendu honen xede den eragiketarako eragiketa programatua (OPAH-RU) dirauen bitartean erabiltzea aurreikusi den eta Hendaiako Herria ematen entseatzen ari den diru kopurua. Baliabideak funtziona dezan behar diren diru kopuruak Herri Kontseiluak erabakiko ditu, aurrekontu bakoitzerako erabakiko duelarik esleitzen dion kopurua eragiketa programatuak (OPAH-RU) dituen beharren arabera; hartara, biltzar honetara bilduko gara berriz ere dosier honetaz mintza gaitezen.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA: 6 ABSTENTZIO:

MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUZ-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. – COTINAT and.

145.2023 – BASERRIALDEEN ELEKTRIFIKAZIOA – «KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN B 2023 AUKERAKO INGENIARITZA ZIBILA» EGITARAUA – PROIEKTUA ETA HERRIAREN DIRUZTAPENAREN ZATIA ONARTZEA – 22TE109 ZK. ZEREGINA – HERRIBARNEKO SEKTOREA (PORTU KARRIKA, ASKATASUN KARRIKA, IZOKIN KARRIKA)

Auzapez jaunak Herri Kontseiluari jakitera eman dio Pirinio Atlantikoetako Energia Lurralde Sindikatuari eskatu diola honako lan hauen azterketa egin dezala: Orange Ingenieritza Zibila herri barnean tentsio apaleko sareen lurperatzeari loturik. Hurrengo lau deliberamenduotan 3 karrika berberak aipatuko ditugu (Portu karrika, Askatasun karrika eta Izokin karrika).

Pirinio Atlantikoetako Energia Lurralde Sindikatuaren lehendakariak egin beharreko lanetarako kalkulatzen den kostuaren berri eman dio Herriari. Lan horiek Groupement SPIE/REY BETBEDER enpresari esleitu zaizkio.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

Erabaki dezala lan horiei ekitea eta lan horiek «Syndicat TERRITOIRE D’ÉNERGIE 64” deitu 64 Energia Lurralde Sindikatuak egin ditzan,
Lanen eta egin beharreko gastuen diru kopurua onar dezala: 14 574,35 €,
Eragiketarako aurreikusi diruztapen plana onar dezala: 14 574,35 €,
Herriaren jabari pribatuaren gainean izan litekeen urririkako zorra onar dezala.

AHO BATEZ ONETSIA –

146.2023 – BASERRIALDEEN ELEKTRIFIKAZIOA – «KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN B 2023 AUKERAKO INGENIARITZA ZIBILA» EGITARAUA – PROIEKTUA ETA HERRIAREN DIRUZTAPENAREN ZATIA ONARTZEA – 22TE065 ZK. ZEREGINA – HERRIBARNEKO SEKTOREA (PORTU KARRIKA, ASKATASUN KARRIKA, IZOKIN KARRIKA)

Oraingo honetan Zuntza Ingeniaritza Zibila da gaia lehengo 3 karrika berberetan (Portu karrika, Askatasun karrika eta Izokin karrika). Enpresa talde berberaren esku utzi dira eta egitarau berean sartuko dira honako diru kopuru honekin: 6643,59 €.

Herri Kontseiluari proposatu zaio lan horiek onar ditzala, bai eta Herriaren jabari pribatuaren gainean izan litekeen urririkako zorra ere.

AHO BATEZ ONETSIA –

147.2023 – BASERRIALDEEN ELEKTRIFIKAZIOA – «FUNTS BERDEA 1 BILBE ILUNAK 2023» EGITARAUA – PROIEKTUA ETA HERRIAREN DIRUZTAPENAREN ZATIA ONARTZEA – 22REP043 ZK. ZEREGINA – HERRIBARNEKO SEKTOREA (PORTU KARRIKA, ASKATASUN KARRIKA, IZOKIN KARRIKA)

Beti karrika berberetan, tentsio apaleko sareak lurperatzeari loturik hiri argiteria publiko kutsatzailea berritzea da hemen gaia. Enpresa talde berberaren esku utzi dira eta egitarau berean sartuko dira honako diru kopuru honekin: 102 040,59 €.

Herri Kontseiluari proposatu zaio lan horiek eta Herriaren jabari pribatuaren gainean izan litekeen urririkako zorra onar ditzala, bai eta TE64 sindikatuaren energia aurrezpenen ziurtagiriak berreskuratzea ere horretarako eskubidea duten lanetan.

AHO BATEZ ONETSIA –

148.2023 – BASERRIALDEEN ELEKTRIFIKAZIOA – EGITARAU «SINDIKAL ESTETIKOA (HIRI HERRIAK) 2023» – PROIEKTUA ETA HERRIAREN DIRUZTAPENAREN ZATIA ONARTZEA – 21EF055 ZK. ZEREGINA – HERRI BARNEKO SEKTOREA (PORTU KARRIKA, ASKATASUN KARRIKA, IZOKIN KARRIKA)

Herri barneko sektore berean tentsio apaleko sareen lurperatze lanen gaia dugu oraingoa, beti lehengo enpresa talde berarekin, eta egitarau berean sartuko dira ere honako diru kopuru honekin: 227 761,12 €.

Herri Kontseiluari proposatu zaio lan horiek onar ditzala, bai eta Herriaren jabari pribatuaren gainean izan litekeen urririkako zorra ere.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 20:40 orenetan.

HENDAIAN, 2023ko irailaren 29an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATURIK 2023.09.29 an