2022ko urtarrilaren 26an, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 027.2022

Bi mila eta hogeita bigarren urtean, urtarrilaren 26an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA J., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – PELEGRIN ARAMENDY J., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., TARIOL j., AIZPURU and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., BEAUFORT and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and.,  HARAMBOURE and.,  LABEAU and.,  JEHAN j., CEZA and., DESTRUHAUT j.,
HIRIBARREN and., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and. eta SALLABERRY j.,

AHALORDEAK: MARTIARENA-GARAT jaunak NAVARRON andreari, POUYFAUCON jaunak DESTRUHAUT jaunari.

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2022ko urtarrilaren 19a.

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2021EKO ABENDUAREN 16KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA:

Auzapez jaunak, 2021eko abenduaren 16ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AUZAPEZ JAUNAK: eskertzen dizut, COTINAT andre hori. Akta horretaz zer erranik ez baduzue, onar dezazuen eskatzen dizuet.

Hitza GRABIÈRES jaunak du.

GRABIÈRES JAUNAK: Auzapez hori, zure baimenarekin, bozkatzeari ekin aitzin, zehaztapentxo bat nahi nuke ekarri kontseiluaren azken bilkuran aipatu genituenaz. Akta honen alde bozkatuko dut, noski, nahiz eta ulertzera uzten duen une batean gezurra erran ez baina errealitatea desitxuratu edo egin nuela. Gerokoak kontuan hartzerik ez denez, noski, orain nahi diot Céline COTINAT hauteskideari eskertu ondoren izan zen udal bulegoaren bilkuran barkamena eskatu izana.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

001.2022 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

AUZAPEZ JAUNAK: gai hau auzapezaren erabakietaz da.

Galderarik ez bada, kontuan har dezazuen eskatzen dizuet.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

002.2022 – LANPOSTU IRAUNKORREN ZERRENDAREN 1. ALDAKETA

Deliberamendu hau 5 lanposturen sortzeari buruzkoa da; urte osoko kontratatze nagusien programatze urraspide batean sartzen da.

Urraspide honen helburua hil bakoitzean lanpostu sortze honen edo bestearen gainera behin eta berriz etorri behar ez izatea da, urte osoan eginen direnak aitzinetik ikusiz.

Herri Kontseiluari honako hauek erabaki ditzan proposatu zaio:

  • 2022ko apirilaren lehenetik goiti lanaldi osoko lanpostu iraunkor horiek sortzea,
  • lanpostu horiek funtzionario bat edo kontratupeko langile bat kontratatuz bete ahalko direla,
  • auzapezari baimena ematea dosier horri loturiko dokumentu oro sina dezan eta kontratatzeak egin ditzan,
  • proposamen guztiak onartzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

003.2022 – DIRULAGUNTZA ESKAERA ZIBERSEGURTASUN IBILBIDE BATERAKO, ETA INFORMAZIO SISTEMAREN SEGURTASUN PLAN BAT PLANTAN EMATEA

Deliberamendu hau zibersegurtasun ibilbide baterako dirulaguntza eskaera bati eta informazio sistemaren segurtasun plan bat plantan emateari buruzkoa da.

Auzapez jaunari dirulaguntza eskaera hori eta horri lotu dokumentu oro sinatzeko baimena ematea proposatu zaio Herri Kontseiluari.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

004.2022 – HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA – 2022KO HASTAPENEKO AURREKONTUA

Hendaia Turismo & merkataritza IMEParen zuzendaritza batzordea honako egun hauetan bildu zen:

  • 2021eko azaroaren 18an, 2022ko urtealdirako aurrekontu orientabideen eztabaidatzeko;
  • 2021eko abenduaren 14an, eta aho batez onetsi zuten 2022ko urtealdirako hastapeneko aurrekontua;

Aurrekontu horrek IMEParen 2017–2022 marketin estrategia zehazten du, Hendaiako Herriko Etxeak eta Hendaia Turismo & Merkataritzak 2017an sinatu zerbitzu publikoaren ordezkatzeari jarraikiz.

  • 2022ko funtzionamendu atalaren aurrekontua 1.573 370 €koa da.
  • 2022ko inbestimendu atalaren aurrekontua 124 227 €koa da.

Herri Kontseiluari proposatu zaio, Turismo kodearen R 133-15 artikuluak agintzen duenari jarraikiz, onar dezala Hendaia Turismo & Merkataritza IMEParen 2022rako hastapeneko aurrekontua.

AHO BATEZ ONETSIA – COTINAT andreak ez bu bozkatu.

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS-ADURRIAGA and.

005.2022 – «TÉLÉTHON» ERAGIKETA VARIÉTÉS ZINEMAGELAN

Téléthon-en karietara, Hendaiako Herriko Etxea engaiatzen da, ez ohiko dirulaguntza baten bidez, Variétés zinegelan “West Side Story” filmaren proiekziorako saldutako sarreren dirua AFM elkarteari ematera.

Zinemako lan taldeak eta Telethon-aren tokiko ordezkariek aukeratu filma hau 23 ikuslerentzat proiektatu zen urtarrilaren 9an, eta 130 euroko diru-sartzea eragin zuen.

Honako hau proposatzen dizuet 130 euroko dirulaguntza hau onartzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

006.2022 – «VARIÉTÉS» ZINEMAGELA – PREZIOEN INGURUKO OSAGARRIA

Variétés zinemak erregularki parte hartzen du nazio mailako zinema ekitaldietan, eta horietarako, partaideek erabaki prezio bereziak aplikatu behar ditu (adibidez Telerama festibala, Zinemaren Besta…).

Proposatzen dizuet Auzapez jaunari prezio berezi horiek erabiltzeko erabakiak hartzeko baimena ematea.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Xabier MANTEROLA j.

007.2022 – GORRENTZAKO ETA ENTZUMEN URRIKOENTZAKO TELEFONO BIDEZKO ETA LEKUAN BERTAKO HARRERA – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK ESKAINI ZERBITZUE BALIATZEKO HITZARMENA

Helgarritasunerako Herri Batzordeen / Helgarritasunerako Herriarteko Batzordearen sareko hautetsiek galde egin eta Euskal Elkargoak, 2020an zehar, kostuak murrizteko, aterabide partekatua plantan ematea aztertu zuen. Orduan, ELIOZ sozietateak merkaturatzen duen ELIOZ CONNECT aterabide teknikoa hautatu zen.

Araudiaren egutegiari dagokionean, partekatze hori, lehenik, lurraldean ditugun 10 000 biztanletik gorako sei herrietan egin da (Angelu, Baiona, Biarritz, Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruña).

Halatan, Hendaia Herriak hitzarmen bat sinatu du Euskal Elkargoarekin. 2020ko azaroaren 6ko Herri Kontseiluaren osoko bilkura batean deliberatu ondoren.

Egun, zerbitzuaren partekatzea lurraldeko herri guztietara hedatu da.

Arrazoizko jarrera ukan nahiz eta zerbitzuen antolaketa ona eta elkartasuna bilatuz, Helgarritasunerako Herri Batzordeen/Helgarritasunerako Herriarteko Batzordearen sareko hautetsiek mantendu nahi ukan dituzte ELIOZ CONNECT zerbitzua kontratatu eta herrien esku emateko moldeak, betiere 5000 biztanletik beherako herriei zerbitzua urririk eskaintzeko printzipioa ezarriz.

Honako hau proposatzen dizuet:

  • Onar dezazuela honi loturiko hitzarmena Euskal Hirigune Elkargoaren gorrentzako eta entzumen urrikoentzako harrera zerbitzua eskura emateko baldintza berriekin,
  • Baimena eman diezaiozuela auzapez jaunari hitzarmen hori eta horri lotu zeinahi dokumentu, gehigarri edota agiri sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

MANTEROLA JAUNAK: gaineratu nahi nuen herri kontseiluaren bilkura agiri hau ez dela, ohartuko zineten bezala, zeinu hizkuntzan idatzia.

Ez da hala asmo politikoaren ondorioz, noski, ezpada kontratua zuen sozietateak erran zigulako ezin zuela hala egiten jarraitu.

Halatan, bada, prozedura egokituko merkatu deialdi bat (PEM-MAPA) egin dugu eta zerbitzua hartu ahalko duen enpresa baten xerka gabiltza; ahal bezain laster ekinen zaio zerbitzuari berriz ere.

008.2022 – HELGARRITASUN BATZORDEA – 2021EKO JARDUERA TXOSTENA

Urtero bezala eta legeak ezartzen digun bezala.

Honako hau proposatzen dizuet:

1. artikulua: onar dezagun Helgarritasunerako Udal Batzordearen urteko txostena,

2. artikulua: auzapezari edo haren ordezkariari baimena eman diezaiogun horri loturiko hartu beharreko erabaki oro har dezan eta erabaki hori gauza dadin sinatu beharreko agiri edo dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Laurent PELEGRIN-ARAMENDY j.

009.2022 – PREZIOEN ALDAKETA – GAZTELU ARETOA

«Gaztelu aretoa» herriaren eraikina alokatzeko tarifak 2021eko martxoaren 31ko herri kontseiluaren bilkuran onartu ziren.

Egitura horren funtzionamenduan hartu dugun esperientziak erakutsi digu diru sartzeak dakartzaten ekitaldietarako erabaki ziren tarifak gutxitan egokitzen direla elkarteek egiten dituzten diru sartzeekin. Gogora dezagun ekitaldietarako ezarri genuen tarifa 500 €koa dela areto bakoitzaren eguneko alokairurako eta orduko 35 €koa udal teknikari bat aritu dadin.

Honako tarifa berri hauek proposatzen ditugu, areto bakoitzerako, nagusiki Hendaian aritzen den elkarte batek edota Hendaiako ikastetxe batek antolatu ekitaldietarako:

  • Jardunak EZ BADU DIRU SARTZERIK:
    • areto bakoitzaren eguneko tarifa finkoa  ………………….……………………..50 €
    • areto bakoitzaren asteburuko tarifa finkoa   …………………….…………..100 €
  • Jardunak DIRU SARTZEA BADU:
    • areto bakoitzaren egun erdiko tarifa finkoa    ………………………….…….125 €
    • areto bakoitzaren eguneko tarifa finkoa     ……………………….…………..250 €

Herri Kontseiluari, kopuru horiek onar ditzan proposatu zaio, 2022ko otsailaren lehenetik goiti erabil daitezen, eta baimena eman diezaiola auzapez jaunari horri lotu zeinahi dokumentu sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

010.2022 – HIRIGINTZA ALORREKO EKINTZA ETA ANTOLAKETA POLITIKA «KOSTA LERROAREN GIBELATZEARI EGOKITU BEHAR DITUZTEN» 8 ITSAS HEGIKO HERRIEN ZERRENDA ADIERAZIZ ESTATUAK EZARRI DUEN PROIEKTUA BALIDATZEKO DELIBERAMENDUA

2021eko abenduaren 16ko gutun batez, Pirinio Atlantikoetako prefet jaunak eskatu zien itsas hegiko auzapezei lehenbailehen delibera zezatela (2022ko urtarrilaren 15 baino lehen) herriaren izena lurralde antolaketako politika publikoak kosta lerroaren gibelatzeari egokitu behar dituzten herrien zerrendan azaltzearen printzipioa onartzeari buruz. Gobernuak jakitera eman dituen helburuen arabera, 2022ko otsaila amaitu aitzin eman behar den dekretu baten prestaketari loturik da urraspide hori.

Galdetze horren printzipioa ezin eztabaidazkoa bada ere, harrigarri da, ordea, urgentziazko prozesu batean agertzea, hautetsiei behar beste informazio eman gabe jokoan direnetaz, eta ondorioak ezin neurtuz ere.

Herri Kontseiluari honako hau proposatu zaio:

  • Kontuan har dezala Estatuak Hendaia zerrenda horretan sartzeko egin proposamena,
  • Gogoan har dezala Estatu Kontseiluak zehaztu zuela ezen Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren 2121-29 artikuluak: «ahalmena ematen diola Herri Kontseiluari herriaren interes publikoko gai orotaz erabakitzeko, gai hori ez bada legez Estatuaren esku edo beste pertsona publikoren esku eta ez bada auzapezari eman ahalen gainean aritzen».

Oraingo honetan, lege eta araudiei jarraikiz, gaia Estatuaren eskumenetan da eta horretan ez da kontraesanik Estatuaren zerbitzuek eskaini aurkezpenean.

Halatan, bada, Estatuaren proposamena ezin errezibituzkotzat eman dezazuela eskatzen zaizue, hartuko liratekeen engaiamenduen ondorio juridiko, tekniko eta diruzkoak ongi ezagutzeko behar diren elementurik ez zaigulako aurkeztu.

ADIERAZI BOZ GEHIENEK ONETSIA –

  • 7 BOZ AURKA: DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and. eta SALLABERRY j.,
  • 6 ABSTENTZIO: COTINAT and., LEGARDINIER and., MARTIARENA GARAT j., MANTEROLA j., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and.

011.2022 – HENDAIAN IGERILEKU BERRIA ERAIKI ETA USTIATZEKO OBRAGINTZA LAGUNTZA – 1. GEHIGARRIA

Hendaiako igerilekuaren berreraikitzearen dosierrak dakartzan dokumentuen prestatze eta aztertzeari ekin eta merkatuaren titularrak erran digu eguneratu behar dituela 2015eko egingarritasun dokumentuak testuinguru tekniko eta diruzkoetara egokitzeko eta, halatan, bere zeregina fidagarri egin ahal izateko.

Horrez gain, obragintzaren zeregina elementu ahal bezain zehatzen gainean abian eman ahal izateko, titularrak egingarritasun/aitzinegitarau elementu horiek estrapolatu eta sakondu beharko ditu alde funtzionalak, teknikoak, hirigintzakoak eta diruztapenekoak kontuan hartzen dituen programa tekniko zehatz baten bidez.

Negoziatu eta gero, zerbitzu hori 10 200 € ZG dela kalkulatu du titularrak.

Hastapeneko merkatua, zati guztiak barne, 69 250 € ZG zenez, oraingo gehigarri honek % 14,73 gehitzen dio hastapeneko merkatuari.

Herri kontseiluari proposatu zaio onar dezala gehigarria goian erran bezala eta auzapez jaunari baimena eman diezaiola 1. gehigarri hori sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 20:00 orenetan.

HENDAIAN, 2022ko urtarrilaren 28an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAN AFIXATUA: 2022-01.28an

 

 

 

Kotte ECENARRO