2021eko ekainaren 30ean, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 323.2021

Bi mila eta hogeita batgarren urtean, ekainaren hogeita hamarrean, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j. MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzaezordeak) – MARTIARENA GARATj.,
PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., MANTEROLA j., TARIOL j., AIZPURU and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., BEAUFORT and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and., HARAMBOURE and., LABEAU and., JEHAN j., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and. eta  SALLABERRY j.

AHALORDEAK: BERNARD jaunak TARIOL jaunari, CEZA andreak HARAMBOURE andreari eta BARRERO andreak DESTRUHAUT jaunari.

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.

Deialdiaren eguna: 2021ko ekainaren 23a

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2021EKO MAIATZAREN 26KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2021eko apirilaren 28ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO

095.2021 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Bilkuraren gai zerrendari Herri Kontseiluak eman ordezkaritzaz hartu erabakien gaineko ohiko gaiarekin ekinen diogu, beraz.

Auzapezaren erabaki horien berri hartu duzuela uste dut.

HERRI BILTZARRA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

096.2021 – 2021 URTEA – 1. ALDATZE ERABAKIA– AURREKONTU NAGUSIA

Hainbat aldaketa egin behar zaio aurrekontu nagusiari. 1. aldaketa erabakiaren bidez; aldaketa horiek xeheki azaldu eta bozkatu dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

097.2021 – 2021 URTEA- 1. ALDATZE ERABAKIA– ATSEDEN PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA

Hainbat aldaketa egin behar zaio atseden portuaren aurrekontu erantsiari. 1. aldaketa erabakiaren bidez; aldaketa horiek xeheki azaldu eta bozkatu dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

098.2021 – 2021 URTEA- 1. ALDATZE ERABAKIA– ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA

Hainbat aldaketa egin behar zaio arrantza portuaren aurrekontu erantsiari. 1. aldaketa erabakiaren bidez; aldaketa horiek xeheki azaldu eta bozkatu dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

099.2021 – 2021 URTEA- 1. ALDATZE ERABAKIA- APARKALEKUEN AURREKONTU ERANTSIA

Hainbat aldaketa egin behar zaio aparkalekuen aurrekontu erantsiari. 1. aldaketa erabakiaren bidez; aldaketa horiek xeheki azaldu eta bozkatu dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

100.2021 – 2021 URTEA- 1. ALDATZE ERABAKIA– BESTA ETA ANIMAZIOEN AURREKONTU ERANTSIA

Hainbat aldaketa egin behar zaio besta eta animazioen aurrekontu erantsiari. 1. aldaketa erabakiaren bidez; aldaketa horiek xeheki azaldu eta bozkatu dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

101.2021 – PROGRAMA BAIMENAK / ORDAINTZE KREDITUAK – ALDAKETA

2020ko azaroaren 18ko 121.2020 deliberamenduaren harira, Kanetako zaldainari buruzko Programa Baimena sortzea bozkatu da.

250 000,00 € gehigarriak Kanetako zaldainaren AP/CP delakoan sartu behar dira; kreditu horiek aurrekontu nagusiaren 1. aldaketa erabakian aurreikusiak dira.

Biltzarrari proposatu zaio 2020-2021 zk. «Kaneta zaldaina» Programa Baimenaren Ordaintze Kreditua erabaki dezan 1 050 000 € ZB kopuruarekin.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

102.2021 – LANPOSTU IRAUNKORREN 3. ZERRENDA

Lanpostuen bilakaera, zerbitzuaren beharrak eta dituen zereginak kontuan har eta biltzarrari proposatu zaio hainbat lanposturen hestea onar dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.

103.2021 – AHOLKULARI NUMERIKO LANPOSTUA

Aholkulari numeriko horien egitekoa herritarrak eguneroko erabilera numerikoetan laguntzea da, hala kolektiboki nola banaka.

Biltzarrari honako hau proposatu zaio:

  • C hierarkia kategoriako lanaldi osoko (35h) lanpostu bat sortzeko baimena eman dezala, Lurralde Funtzio Publikoaren 354 indize gordineko ordainsaria duena, urriaren lehenetik hasi eta 2023ko irailaren 30 arteko aldirako,
  • Lurraldeen Bankuarekin hitzartzea baimentzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

104.2021 – IGERIKETA IKASTAROAK

COVID-19 pandemiari loturiko osasun krisiak kalte egin dio igeriketa ikasketari, hala elkarteen bidezkoari nola eskolenari.

Pentsatu da igeriketara ohitzeko ikastaldi bat egitea gure igerilekuaren lantaldearekin, 2021eko uztailaren 19tik 31 bitarte. Baliabide hori 6 eta 12 urte arteko haurrentzat da eta 6. mailan eskuratu ohi den Segurtasuneko Igerian Jakitearen frogagiria lortzen laguntzen du.

Biltzarrari proposatu zaio igeriketara ohitzeko ikastaldi horiek plantan emateko baimena eman dezala.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Céline COTINAT and.

105.2021 –   LURRALDEKO ELIKADURA PROIEKTUA: PARTAIDETZA HITZARMENA HENDAIA, URRUÑA ETA BIRIATUKO HERRIEN ETA LAN-EKO JARDUNA ETA LANPOSTUAK LAGUNTZEKO ZENTROAREN ARTEAN

Deliberamendu hori Hendaia, Urruña eta Biriatuko herrien eta Jarduna eta Lanpostuak Laguntzeko Lan-Eko Zentroaren arteko elikadura proiektu baten inguruko lankidetza hitzarmen bati dagokio.

Hendaiako Herria elikadura burujabetzaren inguruan engaiatzen da; azken hilotan areagotu da gure elikatze ohiturak aldatzearen garrantzia, hala ekologiari dagokionean nola gizarteari dagokionean. Banabide laburrak lagundu eta garatzea, tokiko produktuak edota produktu biologikoak ahal beste jenderen esku jartzea, bizi higiene hobea lor dezagun, ingurumena babestu dezagun eta tokiko ekoizleak sostenga ditzagun.

Biltzarrari proposatu zaio hitzarmen hori onar dezala eta baimena eman diezaiola auzapez jaunari lankidetza hitzarmen hori sina dezan.

EMANIKO BOZ GUZTIEK ONARTU DUTE:

3 ABSTENTZIO: PELEGRIN ARAMENDY j. – TARIOL j. ETA BERNARD j.

TXOSTENGILEA: Claire LEGARDINIER and.

106.2021 –   DIRU LAGUNTZA RECYCL’ARTE ELKARTEARI

2019an, dirulaguntza bat bozkatu genuen RECYCL’ARTE elkartearen alde 2020, 2021 eta 2022 urteetarako. Deliberazio horrek urtean 7500 €ko kopurua ezartzen zuen 3 urte horietarako.

Urtero deliberatu behar da dirulaguntza horren emateko eta herri kontseiluari dirulaguntza horren alde bozka dezala proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIÈRES j.

107.2021 –   ASIAR LOZERREN APURTZEA – HERRIAREN PARTE HARTZEA JABE PRIBATUEN GASTUETAN

Herria jabego pribatu bateko habia kentzeko eskuhartzearen kostutik (ZB) 50 € ordaintzera engaiatzen da; kostuaren gainerakoa habia duen jabearen kontura litzateke.

Onuradun izateko herrian jabe edo alokatzaile dela frogatzen duen partikularra izan behar da.

Herri kontseiluari proposatu zaio herriaren parte hartze hori onar dezala.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

108.2021 –   PIERRE LOTIREN ADIXKIDEEN NAZIOARTEKO ELKARTEARI

Pierre Lotiren Adixkideen Nazioarteko Elkarteak dirulaguntza bat eskatu du Pierre Loti saria diruztatzeko. Literatura sari hori orain dela 15 urte sortu zen aitzineko urtean argitaratu bidaia kontakizun baten egilea saritzeko. Irabazleak Hendaiako hotel batean bi pertsonentzako mantenu osoko egonaldiaren saria jasotzen du, bai eta garraiorako parte hartze bat ere.

Biltzarrari 2000 euroko dirulaguntzaren alde bozka dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Xabier MANTEROLA j.

109.2021 – VILLE HANDICAP (AHALMEN URRITASUN HERRI) GUTUNA

VILLE HANDICAP (ahalmen urritasun herri) gutunaren prestatzea ahalmen urritasunaren alorrean ari diren eragile guztien aditzean eta haien ekarpenean oinarriturik da.

Zeharkako urraspidea da eta udal politika publiko guztietan kokatua.

Hendaian, ahalmen urritasunaren gaietarako egiazko dinamika bat da gutun hori.

Proiektu guztiak ezintasunen bat dutenekin eta adituekin sarean lantzeko beharra baieztatu digu urraspide horrek.

Herri kontseiluari proposatu zaio baimena eman diezaiola auzapez jaunari ordezkari diren elkarteek izenpetu gutun gizarteratzaile hori sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

110.2021 –   HENDAIAKO GELTOKIAREN ESLEIPENEN GAINEZARTZE HITZARMENA

Hendaiako tren geltokiaren eremuan aldagune multimodal bat sortzearen harira, europar diruztapen eskari dosier bat prestatzeari ekin diote Mugikortasunen Sindikatuak eta haren partzuerrek: Akitania Berriko Eskualdeak, Pirinio Atlantikoen Departamentuak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Hendaiako Herriko Etxeak.

Baliabide horrek Euskotrenaren eokitze lanak (txarteldegia besteak beste) diruz laguntzeko aukera eman du, bai eta geltoki ataria berritu eta mugitzeko molde eztietara egokitzeko eragiketa egiteko ere.

Biltzarrari proposatu zaio baimena eman diezaiola auzapez jaunari esleipenen gainezartze hitzarmena bururaino eraman eta sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarra eskertu eta bilkura amaitutzat eman du  20:00 orenetan.

HENDAIAN, 2021ko ekainaren 02an

Kotte ECENARRO
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Pirinio Atlantikoetako Departamentu kontseilaria,

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA: 2021-07-02an