2021eko irailaren 8an, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 414.2021

Bi mila eta hogeita batgarren urtean, irailaren zortzian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., AIZPURU and., ARZELUS ARAMENDI j.,NAVARRON and.,
BEAUFORT and., EIZAGUIRRE j., HARAMBOURE and., LABEAU and., JEHAN j.,
CEZA and., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., BALANZATEGUI j. eta ESTOMBA and.

AHALORDEAK: KEHRIG COTTENÇON andreak TRANCHE jaunari, COTINAT andreak NAVARRON andreari, MARTIARENA GARAT jaunak MANTEROLA jaunari, TARIOL jaunak BERNARD jaunari, ROMAN andreak LABEAU andreari, POUYFAUCON jaunak DESTRUHAUT jaunari, BARRERO andreak HIRIBARREN andreari, SALLABERRY jaunak ESTOMBA andreari,

BILKURA IDAZKARIA: Hélène HIRIBARREN andrea,

Deialdiaren eguna: 2021eko irailaren lehena.

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

AUZAPEZ JAUNAK: Jaun-andre horiek, kide maiteak, arratsalde on deneri; aipatu nahi dizuet KEHRIG COTTENÇON gure kidea Euskal Elkargoarentzako misioan dela Nantes-en, France Urbaine delakoaren dosierretan, eta COTINAT andrea, berriz, ez dakitenentzat, jakin ezazue lain izeneko muttikoa hartu duela senitartean eta haren begira dela egun.

I – 2021EKO UZTAILAREN 21EKO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA:

Auzapez jaunak, 2021eko uztailaren 21eko bilkuraren bilduma Hélène HIRIBARREN andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA–

AUZAPEZ JAUNAK: bilkurari ekin aitzin, bi gauza nahi dizkizuet jakitera eman.

Gaur gauean, Herriko Etxearen aitzinean antolatua den elkarretaratzeari begira eta emana izan zaion oihartzuna ikusirik, joan den uztailaren 21eko Kontseiluan idekia izan zen eztabaidari berriz lotzen naiz.

Dirudienez, pausatua izan den galdera bati, erantzun gisa erabili ditudan hitzak gaizki ulertu edo gaizki interpretatuak izan dira. Hendaiako hainbat elkartek izenpetutako mezu elektroniko baten gaia osatzen dutela jakinez, elkarteei erantzutea komeni da.

Eztabaida hau plaza publiko eta mediatikoan eramana dela eta, erantzun gisa bidaliko den gutunaren jakinean utzi nahi zaituztet.

Jaun-andre hori,

Hendaiako Herriko Etxean egiten dugun euskararen erabilera dela eta iragan uztailaren 21eko Herri Bilkuran erranikoaren gainean ari den zure abuztuaren 31eko gutunaren berri ukan dut irailaren 6an jasorik.

Zure hitzetan errateko, aipatzen duzu badela: «diru laguntza eskariak frantsesez idazteko beharmendua», horra zure hitzak. Hori horrela irakur eta badirudi udan zerbait berri gertatu dela, baina guk ez dugu, Hendaiako Herriko Etxean, Euskal Herriko alde honetako gainerako Herriko Etxe guztietan egiten den bezala, indarrean behar diren jokabideak gogoratu besterik egin.

Beti agertu gara elebitasunaren alde eta ahal beste erabiltzen dugu geure kolektibitatean, hamarnaka urtetik hona etenik gabe. Elebitasunak erran nahi du bi hizkuntzetan komeni duela mintzatzea, bai frantsesez eta bai euskaraz, eta ez bakar batean besterik ez. Horregatik ditugu dokumentu gehienak frantsesez eta euskaraz ematen.

Guk, Euskal Herriko lurraldeko kolektibitate guztietan bezala, ez dugu frantsesez idatziak ez diren eskariak bideratzen. Diru laguntza eskatzeko inprimakia elebiduna da, bestalde. Betetzen ditu, beraz, hala «hizkuntza eskubideak udal mailan bermatzeko protokoloa» nola ENERITZ ZABALETA, zuzenbide publikoko doktoreak egin lanek adierazirikoa, gogoratzen duelarik norbanakoek ezin dutela «administrazioekin eta zerbitzu publikoekin dituzten harremanetan, frantsesa ez den beste hizkuntza erabiltzeko eskubidea» litzateken zerbaitetaz baliatu.

Argi eta garbi, legeari jarraiki, diru laguntza eskariak, Hendaian beste nonahi bezala, bi moldetan aurkez litezke: frantses hutsean edo frantsesez eta euskaraz.

Herria Kontseilua elkarteak prestatu protokolora lotu bada eta euskara sustatzeko tresna gisa baliatzekotan bada ere, inondik ere ez da frantsesa alde batera utziko norbanakoen edota elkarteen eta udal administrazioaren arteko harremanetan.

Alor horretan, muturreko jarrera kaltegarri iruditzen zait.

Zure gutunak betetzen du udal administrazioarekiko komunikazio elebidunaren araua. Honako arrapostu idatzi honek ere beteko du. Herriaren asmoa arau hori betetzen jarrai dezagun da.

Gai zerrendari dagokionean, aldaketatxo bat dugu.

Gai zerrendatik kendu dut 124.2021 txostena Pirinio Atlantikoetako Tokiko Sozietate Publikora lotzeari buruzkoa.

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

121.2021 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Erabakien zerrendak ez badu aipurik ekartzen, kontuan har dezazuen proposatzen dizuet, ez baita bozkatzen.

HERRI BILTZARRA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

122.2021 – FUNTS ERAIKIEN GAINEKO ZERGA APALTZEA ELKARTASUNEZKO EGIAZKO ALOKAIRUPEKO BIZITEGIENTZAT

Herri Kontseiluak % 30eko apalmendua erabaki du funts eraikien gaineko zergaren zerga oinarrian baldin eta erabiltzen duenaren bizitegi nagusia bada eta elkartasunezko egiazko alokairupean hartua bada, eraikuntzaren eta bizilekuen L. 255-2 artikulutik L. 255-19 artikulurainokoan ezarriak diren baldintzetan. Zerga neurri horren iraupena 15 urtekoa izanen da, 2022. urtetik haste.

AHO BATEZ ONETSIA–

123.2021 – FUNTS ERAIKIEN GAINEKO ZERGA APALTZEA 400 M² BAINO TXIKIAGOKO SALTEGIENTZAT

Herri Kontseiluak % 15eko apalmendua erabaki du funts eraikien gaineko zergaren zerga oinarrian 1498. artikuluaren peko saltegietarako; ene ustez, hala da hauteskunde kanpainan eskaera egin diguten saltegiekin zerikusirik ez duten SCI eta bestelako muntaketa korapilatsuetan dauden lokalak alde batera uzteko. Horrela, bete-betean ematen diegu arrapostu egin zitzaizkigun eskariei eta gure engaiamenduak betetzen ditugu (gainazal nagusiak 400 metro koadro baino txikiagoak eta ez dira merkataritza multzo baten parte).

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

125.2021 – ESKOLA DIRUAREN AITZINATZEA

Kontratupeko eskola pribatuentzako eskola dirutik aitzinatze bat egitea da gaia.

Herri Kontseiluak ikasle bakoitzeko 350 € aitzinatzea erabaki du 2021erako eskola dirutik.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

126.2021 – LANPOSTU IRAUNKORREN 5. ZERRENDA

Zerbitzuak dituen beharrak eta betetzen dituen zereginak kontuan hartuz eta 2021eko abenduan langile bat erretretara joan aitzin ordezkapena prestatzeko, 2021eko azaroaren lehenetik goiti adar teknikoko ingeniari nagusi lanpostu oso bat sor dadin proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA–

127.2021 – BIZITEGI ETA ENERGIARAKO ELKARTASUN FUNTSA – 2021RAKO PARTE HARTZEA

Deliberamendu hau bizitegi eta energiarako elkartasun funtsari buruzkoa da; funts hori Departamenduak kudeatzen du. Horren onuradun dira ura edota argindarra eskuratzeko arazoak dituzten pertsonak edota bizitegi egokia ez duten senitarteak.

  1. urterako, 8176 € emanen ditu Herriak bizitegirako eta 3504 € energiarako.

AHO BATEZ ONETSIA–

128.2021 – PARTZUERGO HITZARMENA HENDAIAKO HERRIAREN, HENDAIAKO GIZARTE EKINTZARAKO UDAL ZENTROAREN ETA BIDASOA ETORKINEKIN ELKARTEAREN ARTEAN LAGUNGABEKO ADIN TXIKIKOAK LAGUNTZEKO

Hitzarmena adingabe direla dioten etorkinak laguntzeari buruzkoa da; GEUZak Bidasoa Etorkinekin elkartea lagunduko du Departamendu Kontseiluaren zerbitzuekin harremanetan jartzen, haiek baitute gai horren gaineko eskumena.

Hitzarmen horren bidez, Hendaiako Herriak baieztatzen ditu:

  • Bere lurretan diren etorkinak laguntzeko urraspide humanitarioan duen engaiamendua,
  • Lagungabeko adin txikikoen estatusa duten etorkinak legez laguntzen egiten duena.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

129.2021 – INTZURAKO ENPRESEN ARTEKO JATETXEAREN KUDEAKETA ELKARTEA – 2021/2022RAKO ALOKAIRUA

Ikusirik 2020ko osasun egoera eta aste zenbaitetan hetsirik izateagatik haren erabilera guztiz behera etorri dela, 2020.09.01tik 2021.08.31era arteko alokairua berraztertu zen. Lehengo 0.43 €/apairuko izan ordez, 0.21 €/apairuko kopurura apaldu zen.

Jardunarekin jarraitu ahal izateko, enpresen arteko jatetxea kudeatzeko elkarteak eskatu digu alokairuaren prezioa 0.21 €/apairuko izaten jarrai dadila 2021.09.01tik 2022.08.31ko aldian ere.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIÈRES j.

130.2021 –   ABERETEGI HITZARMENA DONIBANE LOHIZUNEKO ABEREEN ELKARTE BABESLEAREKIN

Hendaiako Herriak ez duenez berak kudeatzen duen herriko aberetegirik, erabaki da hitzarmen baten bidez Donibane Lohizunen Euskal Kostaldeko Aterpea kudeatzen duen abereen elkarte babeslearen esku uztea aberetegiaren kudeaketa.

AHO BATEZ ONETSIA–

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 19:15etan.

HENDAIAN, 2021eko irailaren 9an

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAN AFIXATUA : 2021.09.09an