2023ko urtarrilaren 25ean, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 016.2023

Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, urtarrilaren 25ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and., MANTEROLA j., LEGARDINIER and., NAVARRON and., MARTIARENA-GARAT j., COTINAT and., SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., POUYFAUCON j. eta BALANZATEGUI j. 003.2023 txostenetik goiti,

AHALORDEAK: IRAZUSTA jaunak MOUNIOS-ADURRIAGA andreari, ARZELUS-ARAMENDI jaunak NAVARRON andreari, BARRERO andreak SALLABERRY jaunari, ESTOMBA andreak POUYFAUCON jaunari, HIRIBARREN andreak BALAZANTEGUI jaunari,

EZ DA IZAN: BALANZATEGUI jauna 002.2023 txostena arte,

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2023ko urtarrilaren 18a.

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2021EKO ABENDUAREN 14KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA:

Auzapez jaunak, 2021eko abenduaren 14ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gero, gai zerrendari ekin diote:

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

001.2023 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

AUZAPEZ JAUNAK: Herri Kontseiluak eman ordezkaritzaz hartu ditudan erabakien jakinaren gainean izan zaitezten eskatzen dizuet besterik gabe.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

TXOSTENGILEA: NATHALIE CAMACHO-SATHICQ and.

002.2023 –   FUNTZIONARIO BAT HENDAIAKO GEUZAREN ESKU UZTEA – prebentziorako aholkularitza zereginak

Herri Kontseiluak jakin du lurralde langile bat Hendaiako GEUZaren esku uzteko hitzarmena emanen dela plantan, duen lanaldiaren %40an eta hiru urtetarako, 2023ko urtarrilaren lehenetik goiti, prebentziorako aholkulari gisa ari dadin.

Herri Kontseiluari proposatu zaio auzapez jaunari baimena eman diezaion halako hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

003.2023 –   OINARRI HITZARMENA HENDAIAKO HERRIAREN ETA HENDAIAKO HERRIAREN GIZARTE EKINTZARAKO UDAL ZENTROAREN ARTEAN

Dauden harremanak argitu eta formaldu nahiz, Hendaiako Herriak eta GEUZak hitzarmen bat egitea erabaki dute.

Herri Kontseiluari proposatu zaio baimena eman diezaiola auzapez jaunari Hendaia Herriaren eta GEUZaren artean egin hitzarmena eta horri loturiko dokumentu oro sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA – BERNARD JAUNAK ETA TARIOL JAUNAK EZ DUTE BOZKATU.

TXOSTENGILEA: FRÉDÉRIC TRANCHE j.

004.2023 – hondartza hitzarmena berritzea

2012ko urtarrilaren 26ko agindu batez, Estatuak Hendaiako Herriaren esku utzi zituen «Hondarraitz» hondartza naturala hornitu, zaindu eta ustiatzea, 12 urterako. Emakida hori 2024ko abuztuaren 8an amaitzekoa da.

Zerbitzu publikoaren jarraipena bermatzeko eta uda sasoia abiatu baino lehen zerbitzu publikoko eskuordetzak aitzinetik berritzeko, indarrean dugun emakida hitzarmena aitzinetik indargabe dezaten eska dezan proposatu zaio kontseiluari.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala Hendaiako hondartza naturalen emakidaren berritze eskaera,
  • Onar dezala hondartza emakidaren ustiatze epea 8 hilabetetara luzatzea,
  • Estatuaren zerbitzuei 12 urteko emakida eman diezagun eska diezaiola Hendaiako hondartza naturalerako,
  • Auzapez jaunari baimena eman diezaiola dosier horri loturiko dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

005.2023 –   MERKATARITZA LOKALEN TARIFAK – HIRI BARNEKO SEKTOREA

Hendaiako Herriak baditu, herri barnean, merkataritzarako lokalak.

Erabiltze zaharrenetako lokaletan badira jadanik indarrean ditugun tarifak. Jarduerak homogeneizatu nahiz, jadanik indarrean diren tarifetan oinarritu tarifa bakarra erabil dezagun proposatu zaio kontseiluari, hau da, 9.16 € ZG/m².

Hartara, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Onar dezala 9.16 € ZG/m² tarifa herri barnean dauden merkataritza lokal guztientzat,
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari lokalen alokatzeari loturiko administrazio dokumentu oro sina dezan.

GEHIENGOZ ONETSIA – 6 BOZ AURKA: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. – COTINAT and..

006.2023 –   HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA IMEPAK ANTOLATU MERKATUAK

Merkatuen tarifak IMEParen zuzendaritza batzordeak proposatzen ditu Herri Kontseiluari deliberamendua eman dezan aurkeztu aitzin. Gisa berean, konpainia horretara sartzen diren diru guztiak IMEPari emanen zaizkio, urte bakoitzeko azaroaren lehena baino lehen.

Halatan, bada, Herri Kontseiluari tarifa erabaki guztiak onar ditzala proposatu zaio, deliberamendua onartzen den datatik goiti erabil daitezen.

AHO BATEZ ONETSIA –

007.2023 –   HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA IMEPA – 2023KO HASTAPENEKO AURREKONTUA

Funtzionamendu atalaren 2023rako aurrekontuaren oreka 1.744.362 €tan da.

Inbestimendu atalaren 2023rako aurrekontuaren oreka 98.836 €tan da.

Herri Kontseiluari, Hendaia Turismo & Merkataritza IMEParen hastapeneko aurrekontua onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

008.2023 –   HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA IMEPAREN ZUZENDARITZA BATZORDEA

David Casdewall eta Battitt ChaudiÈre jaunek Hendaia Turismo & Merkataritzaren zuzendaritza batzordea utzi izana gainditzeko, honako hauek izenda ditzan proposatu zaio herri kontseiluari:

  • KAPOTA Florence andrea, 1965eko uztailaren 8an Parisen sortua eta Médéric karrika 38, 92250 La Garenne Colombes hirian bizi dena, Relais Thalasso Serge Blanco delakoaren ordezkari gisa,
  • SALLABERRY Manex jauna, 1972ko maiatzaren 17an Donibane Lohizunen sortua eta Petxete etxe multzoan, Trenbidearen ondoko karrika 5 – 64700 HendaIAN bizi dena, surf eskolen ordezkari gisa.

Auzapez jaunak hautagai horiek onar daitezen proposatu du.

AHO BATEZ ONETSIA – SALLABERRY JAUNAK EZ DU BOZKATU.

TXOSTENGILEA: NICOLE BUTORI and.

009.2023 –   ESKOLALDI INGURUKO HARRERAK ETA LUDOTEKAK – 2023KO URTARRILAREN LEHENTIK GOITIKO TARIFAK – ZATI BATEN ALDAKETA

2022ko abenduko herri kontseiluaren bilkuran bozkaturiko eskolaldi inguruko harreren, ludotekaren eta ostatatze gabeko aisialdi harreren tarifen zati batek arazoak sortzen dizkigu gure fakturatze programa informatikoa programatzerakoan.

Bateragarri bihur ditzagun, proposaturiko tarifak honela aldatu behar lirateke eta, oren erdikako tarifak zirenez arazoak sortzen zituztenak, hemen beherean dituzue aldaturik; kontularitza zerbitzuarekin bateragarritasun bat lortzea besterik ez da.

AHO BATEZ ONETSIA –

010.2023 –   LURRALDEKO HITZARMEN OROKORRAREN (LHO-CTG) KOORDINAZIORAKO ETA AIGA ETA ZIGA FORMAKUNTZAK DIRUZTATZEKO HITZARMENAK

Familia Laguntza Kutxak bere kontratu baliabidea aldatu du eta, hemendik goiti, Lurralde Hitzarmen Orokorrak (LHO-CTG) sinatzea proposatzen die kolektibitateei lehengo Haurtzaro Gazteria Kontratuen (HGK-CEJ) ordez.

Bi baliabide horien arteko lotura egiteko, kontuan hartuz Haurtzaro eta Gazteria Kontratua 2021eko hondarrean amaitu zela eta Lurralde Hitzarmen Orokorra (LHO-CTG) ez dela oraindik sinatu, hitzarmena egin behar genuke Familia Laguntza Kutxarekin.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezala Familia Laguntza Kutxarekin hitzarmena egitea bi gai horien inguruan, bi urtetarako: 2022 eta 2023rako eta baimena eman diezaiola auzapezari horri loturiko hitzarmenak sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: GANIX GRABIÈRES j.

011.2023 –   eskola jostalekuen iragaiztasuna kentzea – pirinio atlantikoetako caue delakoaren obragintzarako laguntza diagnostiko partekatua egiteko

Pirinio Atlantikoetako CAUE delakoak proposatzen die, arazo horren gainean gogoeta egin nahi duten kolektibitateei, irakasleen taldearekin eta eskoletan aritzen diren eragile guztiekin partekaturiko diagnostikoa egiten laguntzea, eskola korraleen iragaiztasuna kentzeko balizko lanei ekin aitzin.

Hauteskide horiek, honako hau proposatzen dizuet, beraz:

  • Eskola korraleen iragaiztasuna kendu eta landareztatzeari buruzko gogoetari ekin diezaiogun eta herri barneko lehen mailako eskola eta herri barneko ikastola biltzen dituen Jean JAURÈS ikastetxerako egin dezagun hori,
  • C.A.U.E 64 erakundeari laguntze berezia egin diezagun eskatzea, 2023an diagnostiko partekatu hori egiten obralaritza laguntza emanez,
  • horren egiteko, baimena eman diezaiola auzapez jaunari hitzarmen bat sina dezan C.A.U.E 64 erakundearekin, non eskuhartze moldeak eta herriaren urteroko kotizazioa zehaztuko baitira; kotizazio hori jadanik urtero ordaintzen ditugun 1260 €ak dira, bai eta aurkeztu berri dizuedan obralaritzarako laguntza zeregin bereziari dagokion 2800 €ko kopuru finkoa ere.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: CHANTAL KEHRIG-COTTENÇON and.

012.2023 – HENDAIA HERRIAN ZIRKULAZIO ETA APARKATZE PLAN BAT EGITEA

Hendaiako Herriak orokorki landu nahi ditu zirkulatze eta aparkatze gaiak hala espazioan nola denboran (eta sasoiz kanpo) kontuan hartuz herrian erregularki gertatzen diren buxadura, aparkatze eta bide partekatze arazoak.

Hori dela eta, galdeketa bat eman du 2023. urtean sei hilabetez urraspide horretan lagunduko duen zerbitzu emailea hartzeko.

Halatan, bada, honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari aipaturiko azterketa horren egiteko behar den kontratu dokumentu oro sina dezan,
  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari izan litezkeen diruztatzaile guztiei dirulaguntza eska diezaien,
  • gastua aurrekontu nagusian koka dezan, 2023. urteari egotzirik.

AHO BATEZ ONETSIA –

013.2023 –      DSIL 2023 DIRULAGUNTZA ESKARIA – HOSTAILBIDEAREN ETA HEGOALDE SEKTOREAREN ANTOLAKETA

Tokiko Inbestimendua Sustengatzeko Zuzkidura (TISZ-DSIL) kolektibitateen zenbait proiektu sustenga ditzake dirulaguntzen bitartez.

Sustenga ditzakeen jardunak nazio mailako lehentasun politiko nagusiei erantzuten dietenak dira; 2023rako, honako hauek ditugu horietako batzuk:

  • berriztapen termikoa, energia trantsizioa, energia berriztagarrien garapena,
  • hornidura publikoen segurtatzea eta arauetan ematea,
  • mugigarritasunaren edota bizitegien eraikitzearen aldeko azpiegituren garapena,
  • numerikoaren eta telefonia mugigarriaren garapena,
  • eskola eraikinen sortzea, aldatzea, berriztatzea,
  • biztanleriaren emendatzeak beharrezko egiten dituen ostataleku eta hornidura publikoak egitea.

Herriak 2023ko TISZ-DSILaren bidezko dirulaguntza eskaria egiteko asmoa du, beraz, Hostailbidearen eta Hegoalde sektorearen antolaketa diruztatzeko.

Halatan, bada, honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • onar ditzala Hostailbidea eta Hegoaldea sektorea antolatzeko inbestimendu proiektua eta diruztapen plan xehea,
  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari diruztatzaile bakoitzari ahal besteko dirulaguntza eska diezaion,
  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari dirulaguntza eskari oro eta horiei loturiko dokumentu oro sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

014.2023 – DSIL 2023 DIRULAGUNTZA ESKARIA – KANETAKO BISTALEKUAREN ANTOLAKETA

Azken deliberamendu hau ere TISZ-DSIL 2023 dirulaguntza eskari bati buruzkoa da; oraingo hau KANETAko bistalekuaren antolaketa proiektuari buruzkoa da.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • onar ditzala Kanetako bistalekua antolatzeko inbestimendu proiektua eta diruztapen plan xehea;
  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari diruztatzaile bakoitzari ahal besteko dirulaguntza eska diezaion;
  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari dirulaguntza eskari oro eta horiei loturiko dokumentu oro sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 19:35 orenetan.

HENDAIAN, 2023ko urtarrilaren 26an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATURIK
2023.01.26an