2022ko abenduaren 14 asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 322.2022

Bi mila eta hogeita bigarren urtean, abenduaren 14an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI IRAZUSTA J., MOUNIOS ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., BERNARD j., AIZPURU and., MANTEROLA j., ROMAN and., PELEGRIN-ARAMENDY j., LEGARDINIER and., TARIOL j., ARZELUS-ARAMENDI j., BEAUFORT and., LABEAU and., NAVARRON and.,  COTINAT and., SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., BARRERO and., ESTOMBA and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j.,

AHALORDEAK: CAMACHO-SATHICQ andreak CEZA andreari, MARTIARENA-GARAT jaunak NAVARRON andreari, HIRIBARREN andreak DESTRUHAUT jaunari.

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT andrea

Deialdiaren eguna: 2022ko abenduaren 07

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2022ko AZAROAREN 16KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2022ko azaroaren 16ko bilkuraren bilduma Céline COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gero, gai zerrendari ekin diote:

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

194.2022 – HERRI KONTSEILUAK EMANDAKO AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

AUZAPEZ JAUNAK: nagusiki lehengo diruzaintza izan zenaren lanen gaineko gehigarriei buruz den deliberamendu honen jakinaren gainean izan zaitezten eskatzen dizuet.

Herri kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bokatzen.

195.2022 – 3. ALDAKETA ERABAKIA – AURREKONTU NAGUSIA

AUZAPEZ JAUNAK: Finantzen batzordean ikusi dugun bezala, jariakinei dagozkien karga orokorrak ia 124 000 €tan eta hainbat zerbitzuenak 11 000 €tan emendatzea da gaia, orotara 155 727 € direlarik. Langile kargak 130 000 € handiago lirateke, produktuen arintzea (emaniko egonaldi zerga eta merkatuetako erabiltze zergak) 120 000 €, ezohiko kargak, kobratu ezintzat hartuak 40 000 €, zalantzapeko hartzekoetarako horniduretarako zuzkidurak 27 000 €, hau da, orotara 472 727 € proposamen berrietan. Diru sartzeetan, kopuru hori zergetan ageri zaigu. Diru sartze osagarriak dira: zergapeko pertsona eta enpresa berrien emaitza ukan dugu, 81 000 €ko kopuruarekin; Ravel Kontserbatorioaren Sindikatuaren dosierrean berreskuratu dugu Estatuak behar bezala itzuli ez zigun zerga bat. Hainbat aldiz errana genien haren zerbitzuei eta, azkenik, 291 000 € eman dizkigu. Gero, diru sartzeetan kobraturiko egonaldi zergak ditugu ere.

AHO BATEZ ONETSIA –

196.2022 – 3. ALDAKETA ERABAKIA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA

AUZAPEZ JAUNAK: ez dugu hor errateko handirik. Kudeaketa arruntaren kargen 5000 euroko arintze baten idazkin bat da gastuetan, eta kopuru berdineko hornikuntzetarako zuzkiduren gastu emendatze bat. Inbestimendu atalean ez da ezer gertatzen eta, hartara, arrantza portuaren aurrekontu erantsiaren 2. aldaketa hori onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

197.2022 – 2023KO AURREKONTUA BOZKATU AITZINEKO INBERTSIO GASTUAK BIDERATU, KITATU ETA MANDATUZ ORDAINTZEKO BAIMENA AUZAPEZARI

AUZAPEZ JAUNAK: urtero bezala datorkigu auzapezari 2023ko aurrekontua bozkatu aitzineko inbertsio gastuak bideratu, kitatu eta mandatuz ordaintzeko baimena emateko deliberamendua.

Gogora dakarkizuet ezen, Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L1612-1 artikuluak agintzen duenez, lurralde kolektibitatearen gobernuak engaia litzakeela, ordaindu eta agindu, organo erabakitzaileak horretarako baimena emanez gero, inbestimendu gastuak, aitzineko urtealdiaren aurrekontuan ireki kredituen laurdenaren mugan; horretan ez dira sartzen zorra itzultzeko kredituak. Goiko paragrafoak dioen baimen horretan zehazten dira kreditu horien kopurua eta kredituen xedea.

Proposatu da baimen hori ematea aurrekontu nagusirako, arrantza portuaren aurrekonturako eta laket portuaren aurrekonturako hemen behereko tauletan ageri diren kopuru eta xedeetarako.

 

  • Aurrekontu nagusia
    • Kapitulua Artikulua Izena Kopurua
    • 20 2051 Programa bat erostea 50 000 €
    • 20 2031 Azterketa gastuak 97 000 €
    • Orotara 20. kapitulua 20 147 000 €
    • 21 2181 Instalazio orokorrak, horniketa eta antolaketa 85 000 €
    • 21 21828 Garraio materiala 58 000 €
    • 21 21838 Informatikako eta bulegoetako materialak 100 000 €
    • 21 2188 Zerbitzu teknikoen hornikuntzak 115 100 €
    • Orotara 21. kapitulua 21 358 100 €
    • 23 2315 Bide lanak, paisaia eta hiri antolaketa 730 500 €
    • Orotara 23. kapitulua 23 730 500 €
  • 1 235 600 €

 

  • Laket portuaren aurrekontua
    • Kapitulua Artikulua Izena Kopurua
    • 23 2315 Obralaritza eta berrantolaketa lanak 468 000 €
    • 20 2031 Azterketa gastuak 47 100 €
  • Orotara515 100 €

 

  • Arrantza portuaren aurrekontua
    • Kapitulua Artikulua Izena Kopurua
    • 23 2315 Obralaritza eta berrantolaketa lanak 115 000 €
  • Orotara 115 000 €

 

AHO BATEZ ONETSIA –

198.2022 – KONTUEN ESKUALDE GANBARAK EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAREN KONTUEN KONTROLAZ ETA KUDEAKETAZ EGIN BEHIN BETIKO OHARPENEN TXOSTENA

AUZAPEZ JAUNAK: Kontuen Eskualde Ganbarak Euskal Hirigune Elkargoaren 2017tik gaurko egun arterainoko kontuen kontrolaz eta kudeaketaz egin behin betiko oharpenen txostenaren jakinaren gainean izatea dugu oraingo gaia. Galderarik bada?

Lehendakariak Kontuen Eskualde Ganbarari egin laburpena hartu dut, 2022ko ekainaren lehenean egin zuen arrapostu bat, alegia, zeinean, besteak beste, zati batean baitio: «gure oinarriak serioski eraiki ditugu, lurraldeko hautetsien, elkargoko lurralde langileen eta euskal indar bizien energiari esker.

Finantzen magistratuek baieztatzen dute gure elkargo eraikuntzaren sendotasuna; indarra ematen digu horrek eta lurraldearen zerbitzura egunerokoan dugun engaiamenduan jarraitzera bultzatzen gaitu.

Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakari naizen bezainbestean, bozkariatzen naiz Kontuen Eskualde Ganbarak EHEren kontu eta finantzen egoeraz eman dituen ondorioetaz. Halatan, bada, ez baitu, oro har, kontuen fidagarritasun arazorik aipatu, eta «kontrolatu den aldian duen egoera egokia dela» dio. Bistan da, zenbait hobekuntza proposatzen dira aurrekontu eta kontularitza antolaketan, eta jadanik kontuan hartu ditugu».

Horra lehendakariak Kontuen Eskualde Ganbarari ekainean egin zion orrialde bat eta erdiko gutun batean azaltzen duen laburpena.

Ez da bozkatzen; Kontuen Eskualde Ganbararen txosten horren jakinaren gainean garela erran besterik ez dugu egiten; eskertzen dizuet zuen interesa.

Herri Kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

TXOSTENGILEA: RICHARD IRAZUSTA j.

199.2022 – URTEKO LANSARI GEHIGARRIAREN (ULG-CIA) PARTEA PLANTAN EMATEA LANEKO FUNTZIOAK, LOTURAK, GAITASUNA ETA ENGAIAMENDUA KONTUAN HARTZEN DITUEN ORDAINSARIEN ARAUBIDEAREN BARNEAN (LFLGEOA-RIFSEEP)

IRAZUSTA jaunak: gogoratuko zarete herri kontseiluak erabaki zuela, iragan otsailaren 23ko deliberamendu batez, Laneko Funtzioak, Loturak, Gaitasuna eta Engaiamendua kontuan hartzen dituen ordainsarien araubidea (LFLGEOA-RIFSEEP) plantan ematea Hendaiako udal langileentzat. Deliberamendu hori osatu behar dugu orain, Urteko Ordainsari Osagarriari dagokion kopurua zehazteko.

Halatan, bada, ordainsari osagarri horren gehienezko kopurua, funtzio talde bakoitzarentzat, urtean 50 eurokoa izan dadila proposatu da. Kopuru hori berrazter liteke, batez ere egun azterbidean diren lanbide elkarrizketen taulen arabera.

Langile bakoitzaren kopurua, ordainsari osagarriaren % 0 eta 100  artekoa, lehen aipatu deliberamenduan aurreikusi irizpideen arabera esleituko da.

Halatan, bada, honako hau proposatzen zaizue:

  • Lehen aipatu proposamenak onartzea,
  • Auzapez jaunari horien gauza ditzan eskatzea, horretarako behar diren diruak aurrekontuan aurreikusiak direlarik.

AHO BATEZ ONETSIA –

200.2022 – HILERRIKO EMAKIDAK – 2023KO TARIFAK

IRAZUSTA jaunak: gai hau hilerrien emakiden tarifei buruzkoa da; tarifa horiek ez dira 2019. urteaz geroztik aldatuak izan. Kontuan hartuz 2023an aniztu eta hobetu eginen dugula errautsetarako eskaintza -berriz mintzatzeko aukera ukanen dugu-, herri kontseiluari eskatzen zaio hemen behereko tauletan agertzen diren gisara finka ditzala tarifak urtarrilaren lehenetik goiti:

  • 15 urterako emakidak
    • 2023ko tarifak : 200 €
    • 2019ko tarifak : 150 €
  • 30 urterako emakidak
    • 2023ko tarifak : 350 €
    • T2019ko tarifak : 300 €
  • 50 urterako emakidak
    • 3 m²
      • 2023ko tarifak : 675 €
      • 2019ko tarifak : 624 €
    • 4.25 m²
      • 2023ko tarifak : 1070 €
      • 2019ko tarifak : 1020 €
  • Errauts kutxategiak, errauts hobiak
    • 15 urte
      • 2023ko tarifak : 220 €
      • 2019ko tarifak : 150 €
    • 30 urte
      • 2023ko tarifak : 370 €
      • 2019ko tarifak : 300 €

 

  • Gorputegia
    • Hilabete 1 : 13.25 € 13.25 €
    • 2 hilabete: 20.40 € 26.40 €
    • 3 hilabete: 26.50 € 26.50 €
    • 4 hilabete: 46.90 € 46.90 €
    • 5 hilabete: 67.30 € 67.30 €
    • 6 hilabete: 87.70 € 87.70 €
    • 7 hilabete: 114.25 € 114.25 €
    • 8 hilabete: 140.75 € 140.75 €
    • 9 hilabete: 166.25 € 166.25 €
    • 10 hilabete: 197.85 € 197.85 €
    • 11 hilabete: 228.45 € 228.45 €
    • 12 hilabete: 256.00 € 256.00 €

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: FRÉDÉRIC TRANCHE j.

201.2022 – MERKATARITZA SOSTENGATZEKO POLITIKA – MERKATARITZA ALOKAIRU BATEN EGITEA

TRANCHE jaunak: Biltzarrari gogora ekarri zaio hurbileko merkataritza jarduna sostengatzeko daraman politikaren harira, herriak «HENDAIAKOOP» elkartearen eskura ematen duela MILESKER jabekidetzaren etxe behereko lokal bat, Hendaiako Portu karrikan, 2019ko apirilaren 15az geroztik.

Lokala eskura emateko hitzarmena 2022ko abenduaren 31n bukatzen denez, lokal horren erabilera elkarteari uztea juridikoki segurtatzeko, merkataritza alokairu bat eman behar da plantan.

Alokairua 9 urterako egiten da, berrikus litekeen alokairu egokitu baten ordainez.

Alokairuaren legezko berrikusketa merkataritza kodearen artikuluek agintzen dutenaren menean da.

Alokairua Estatistikaren eta Ekonomia Azterketen Nazio Erakundeak argitaratu merkataritza alokairuen hiruhileko indizera egokitua izanen da.

Horren egiteko, alokairuaren goraka nola beherakako doiketa Merkataritza Kodearen aginduei jarraikiz eginen da.

Halatan,  bada, honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • ADOS ager dadila 9 urteko merkataritza alokairu bat sinatzearekin 2023ko urtarrilaren lehenetik goiti,
  • AURREIKUS dezala bere betebehar guztien bermatzeko, alokairuaren HARTZAILEAK eman beharko diola ALOKAIRUAN EMAILEARI, sinadura egunean, hilabeteko alokairuaren heineko bermea,
  • BAIMENA eman diezaiola HENDAIAko auzapezari edo haren ordezkariari hitzarmena eta hari lotu dokumentu oro sina ditzan.

LEGARDINIER andreak ez du bozkatu.

GEHIENGOZ ONETSIA –

5 boz AURKA: NAVARRON and., MANTEROLA j., ARZELUS ARAMENDI j., COTINAT and., MARTIARENA GARAT j.

202.2022 – JABARI PUBLIKOAREN ERABILTZEKO ZERGAK – APARKATZE TARIFAK, APARKATZE ONDOKO KOPURU FINKOAREN TARIFA ETA HAINBAT ABONAMENDUREN TARIFAK EZARTZEA – 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK ERABILTZEKO TARIFAK

TRANCHE jaunak: 2014an bozkatu legeari jarraikiz, Aparkatze Ondoko Prezio Finkoa eman da lehengo arau haustearen ordez.

Karrikan aparkatzea arautzen duen 2022ko udal aginduari jarraikiz,

Ikusirik HENDAIAKO Herri Kontseiluak 2022ko martxoaren 30ean eman 061.2022 zk. deliberamendua, aparkatze tarifak, aparkatze ondoko prezio finkoaren tarifa eta hainbat abonamenduren tarifak zehazten dituena,

Kontuan hartuz karrikan aparkatzearen araudia,

Herri Kontseiluari proposatu zaio tarifa erabaki horiek guztiak onar ditzala. Horien laburpentxo bat eginen dizuet.

Sektore gorriari dagokionean, 2. orenetik goiti, 10 zentimoren emendatzea da, 10. orenetik goiti 1 € izatera hel litekeena; hor, 10 orenetako aparkatzea da aipatzen.

Sektore urdinari dagokionean, 2. orenetik goiti emendatze bat da, 24 € arte. Hor, ordainpeko denbora tarteak luzatu ditugu, erabiltzaileek ez dezaten Flowbird aktibabu beharrik edota ibilgailura itzuli beharrik. Berria: ezagutzen duzuen disko urdinaren baliabidera hurbildu gara, oren erdiko aparkatze tartea urririk eskainiz; ordu markagailuan seinalatu beharko da tarte hori eta erabiltzaile ororentzat izanen da, biztanle abonamendua ez badute ere. Tokiko merkataritzaren aldeko ekintza bat da ere.

Aparkatze Ondoko Prezio Finkoari dagokionean, tarifa 24 €tara egokitu dugu sektore urdinean eta 31 €tara Hondarraitz auzoan. Aparkatze Ondoko Prezio Finko murriztua oraindik ere indarrean da Hondarraitz auzoan.

Abonamenduen aldaketari dagokionean, biztanleentzako urteko aparkatze abonamendua, abonamendu prezio finkoa eta eskulangileentzako abonamendua ez aldatzea erabaki dugu. Asteko bakantza prezio finkoa da aldatzen den bakarra, + 3 €.

Horra laburki eman zaizkizuen tarifei dagokienean erran niezazuekeena.

AHO BATEZ ONETSIA –

203.2022 – JABARI PUBLIKOA MERKATARITZA JARDUNETARAKO ERABILTZEKO ZERGAK – 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK INDARREAN HASIKO DIREN TARIFAK

TRANCHE jaunak: Deliberamendu honek daraman taulak 2022an erabili diren tarifak eta 2023ko urtarrilaren lehenetik indarrean izanen direnak azaltzen ditu.

Hainbanakoa ezarriko zaie jabari publikoa erabiltzeko iraupen laburragora loturiko tarifei, prezio finko horren peko jardunaren abiatze eta bukatze datak zehaztuz.

Ikusiko zenutenez, tarifa guztietan batezbesteko % 3 eta 5 arteko emendatze bat dagoela, eta, ohartuko zinetenez, hor bada lotura basatien aurkako borroka bat, lotura basati horien aurka egiteko aukera emanen digun eta horretarako handia izan dadin hautatu dugun tarifa bat ezarriz, hau da, 800 €ko tarifa. Eskatzaileak lanlekuetarako kontagailua xerka lezake eta hala egin ezean, orain arte ez genuen tarifa ezar geniezaioke.

AHO BATEZ ONETSIA –

204.2022 – BAITEZPADAKO AITZINETIKO ADMINISTRAZIO HELEGITEEN (BAAH-RAPO) BIDERATZEA – URTEKO USTIAPEN TXOSTENA AURKEZTEA – 2022. URTEA

TRANCHE jaunak: MAPTAM legeak aldatu du aparkatze sistema Frantzian, eta arau hauste nozioa zena erabiltzeagatiko zerga bihurtu du. Erabiltzeagatiko zerga horren eta lege horren arabera, erabiltzaileak BAAH edo RAPO bat egin lezake eta, horri loturik, eginak izan diren lehen mailako helegiteak aurkezten dizkizuegu gaur.

2022an, karrika zaintzaileek aparkatze ondoko 16 341 prezio finko edo FPS ezarri dituzte eta horietatik 340 izan dira helegite baten iturri. Elementuak aztertu eta 290 helegiteri eman zaie aldeko iritzia.

Aipagarri da zerbitzuetan prebentzio lan handia egin dutela -gogotik eskertzen diet hori-  eta, horren ondorioz, ikusi dugu, erran ohi denaren oso bestalde, aparkatze ondoko prezio finko horien % 11ko gutxitzea gertatu dela. Hartara, helegite horien bidez:

  • Biztanle abonamendua aktibatzearen lehen ahanzteak: 106 ez erregistratze zenbatu ziren emaniko 228 000 urririkako txarteletan; horrek egiaztatzen digu, halere, biztanle abonamendua handizki erabiltzen dela (emaniko txartelen 1/3),
  • Ahalmen urritasunen bat duen pertsona: Gizarteratze Mugikortasun Txartelaren (GMT-CMI) frogagiria gerora egin da.
  • Matrikularen irakurketa optikoan edo jasotzean hutsen bat gertatzea
  • 10 minutu baino laburragoko tartea Aparkatze Ondoko Prezio Finkoa ezarri artean: Ordu markagailura txartel bila joan bitarteko lehen 10 minutuetan isunik ez jasotzea
  • Aparkatze Ondoko Prezio Finkoa ezarri data baino lehenago ibilgailua uztea
  • Arazo teknikoak
  • Zerbitzuko lotura ibilgailua. Zehazkiagoz poliziarena

Horrez gain, 50 helegite errefusatu dira honako hauengatik:

  • Osorik ez den dosierra
  • Aparkatze txartelik hartu ez izana
  • Beren txartel frogagiriak agertu ez dituzten ahalmen urritasunen bat duten pertsonak
  • Alokairu ibilgailuak
  • Aplikazio mugigarriak gaizki erabiltzeari loturik erabiltzaileak egin hutsak
  • Biztanle abonamendua aktibatzen bigarren aldiz ahanztea.

Hori duzue helegite horiei dagozkien 2022. urteko bilana.

AHO BATEZ ONETSIA –

205.2022 – HENDAIA TURISMO & MERKATARITZAN ANTOLATU MERKATUEN EMAITZEN EMATEA – 2022. URTEA

TRANCHE jaunak: HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA Industria eta Merkataritza Erakunde Publikoak azokak eta merkatuak antolatu ohi ditu udaberri eta udaldi oporraldietan.

Antolatu ere, honako hauek:

  • «Eskulangileak & Sortzaileak» gau merkatuak Croisière plazatxoan, astelehenetan
  • «Palmondoko topaketak» udaberri eta udaldiko oporraldietako astearteetan
  • «Portuko ostegunak» gau merkatuak Zokoburun, ostegunetan
  • «Igandeko merkatuak» herri barnean, igande goizetan

2022an ekitaldi horietako leku eskubideengatik 45 940 € kobratu dira.

Leku eskubideen 45 940 €ko diru sartze kopurua HENDAIA TURISMO IMEPari eman dakizkion proposatzen dizuet. Horretarako dirua aurrekontu nagusian dira aurreikusiak.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean Michel ARRUABARRENA j.

206.2022 – HENDAIAKO ITSAS OPORLEKUAREN (PORTUA) EREMUAN DAGOEN ORDU-MARKAGAILUAREN EMAITZA  EMATEA

ARRUABARRENA jaunak: ordu markagailuen emaitza «ordu markagailua» udal konpainiaren diru sartzeen kudeatzaileak jaso du. Haatik, ordu markagailu bat SLIH edo itsas oporlekuaren eremuan dago eta ordu markagailu horrek ekarri dituen diruak hari behar zaizkio eman.

2022. urteari dagokionean, 40 959 €koa da SEM SLIH delakoari eman behar zaion diru sartzea. Aldiz, ordu markagailu horren gastuak ezarriko dira. Haatik, urtealdia bukatu arte ez ditugu gastu horiek behin-betiko ezagutuko.

Hartara, SLIH delakoari beraren eremuan dagoen ordu markagailuaren diru sartzeei dagozkien 40 959 €ak ematea eta ordu markagailu horren funtzionamendu gastuak jakin bezain laster ezar diezazkizuen proposatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

207.2022 – ATERPETZERIK GABEKO AISIALDI ZENTROAK – PREZIOAK 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK LANDA

BUTORI andreak: hemen beherean dituzue taulak. Jakin ezazue ez dugula lehen familia kozientea, hau da, apalena, ukitu, eta %2an emendatu ditugula gainerako familia kozienteen tarifak.

Egunerako tarifak

  • KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN PREZIOA
  • 0 – 7 200: 10,50 €
  • 7 201 – 9 650: 13,21 €
  • 9651 – 12 000: 15,61€
  • 12 000tik gora: 17,95 €
  • Hendaiatik at: 19,51 €

Asterako tarifak

  • KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN PREZIOA
  • 0 – 7 200: 42,00 €
  • 7 201 – 9 650: 52,84 €
  • 9651 – 12 000: 62,42 €
  • 12 000tik gora: 71,81 €
  • Hendaiatik at: 78,05€

Herri Kontseiluari, ostatatze gabeko aisialdi harreretarako tarifak goian aipatu bezala ezar ditzan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

208.2022 – ESKOLALDI INGURUKO HARRERAK ETA LUDOTEKA – PREZIOAK 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK LANDA

BUTORI andreak: familia kozientearen printzipio beraren arabera ezartzen dira; ez dugu lehen familia kozientea, hau da, apalena, ukitu, eta %2an emendatu ditugu gainerako familia kozienteen tarifak

Halatan, bada, tarifak hemen beherean agertu bezala onar ditzazuen proposatzen dizuet:

Oren erdirako tarifak

  • KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN PREZIOA
  • 0 – 7 200: 1,00 €
  • 7 201 – 9 650: 1,14 €
  • 9651 – 12 000: 1,43 €
  • 12 000etik gora: 1,49 €
  • Hendaiatik at: 1,53 €

Haur batentzat: 18. oren erditik goiti

  • KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN PREZIOA
  • 0 – 7 200: 18,00 €
  • 7 201 – 9 650: 20,56 €
  • 9651 – 12 000: 25,70 €
  • 12 000etik gora: 26,81 €
  • Hendaiatik at: 27,54 €

Bi haurrentzat: 12. oren erditik goiti

  • KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN PREZIOA
  • 0 – 7 200: 24,00 €
  • 7 201 – 9 650: 27,42 €
  • 9651 – 12 000: 34,27 €
  • 12 000etik gora: 35,74 €
  • Hendaiatik at: 36,72 €

Hiru haurrentzat: 10. oren erditik goiti

  • KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN PREZIOA
  • 0 – 7 200: 30,00 €
  • 7 201 – 9 650: 34,27 €
  • 9651 – 12 000: 42,84 €
  • 12 000etik gora: 44,68 €
  • Hendaiatik at : 45,90 €

AHO BATEZ ONETSIA –

209.2022 – ESKOLETAKO EGUERDIKO ATSEDENALDIA – PREZIOAK 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK LANDA

BUTORI andreak: ama eskoletako eskola jantokiaren tarifak eta zaintza harreraren tarifak ditugu hemen, bai eta lehen mailako eskoletako bazkariarena eta eskolaldi inguruko aisialdi harrerarena.

Zehazt dezadan eskola jantokiaren merkatua berritzen ari garela eta berritze horretan ez dugula  oraindik zerbitzu emaile berria nor izanen den erabaki. Halere, gutunazalen irekitzean ikusi dugu emendatze handia ukanen dugula, % 16 ingururaino goratuko baita edo baita % 20raino ere, jantokietarako iaz erabaki baikenuen labe eta hozkailuak erosi eta Lizardiko eskolako gure autozerbitzuak geuk hornitzea. Egun ELIOR zerbitzu emaileari ordaintzen zaion prezioaren barnean da eta orain proposatzen zaizkigun prezioak ikusiz gero, ia % 20ko emendatzeraino hel gintezke.

Bada, emendatze hori bezeroei jasanarazi behar ote genien? Inoiz ere ez zaigu halakorik otu, noski. Halatan, bada, diru gutxien duten familien familia kozientearen lehen 3 tarteak ez emendatzea erabaki dugu eta %2an goratu ditugu gainerako familia kozienteak. Hori onar dezazuen proposatzen dizuet, hemen beherean azaldu bezala:

  • Familia kozientearen tarteak: 2022ko tarifak/ 2023ko tarifak
  • 0 – 3 000: 1.10 €/ 1.10 €
  • 3 001 – 4 800: 1.80 €/ 1.80 €
  • 4 801 – 7 200: 2.65 €/ 2.65 €
  • 7 201 – 9 650: 3.35 €/ 3.42 €
  • 9 651 – 12 000: 4.50 €/ 4,59 €
  • 12 000tik goiti: 5,00 €/ 5,10 €
  • Hendaiatik at: 5.10 €/ 5,20 €
  • Heldua: 6,05 €/ 6,17 €

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIERES j.

210.2022 – HELBURU ETA BALIABIDE HITZARMENA RECYCL’ARTE ELKARTEAREKIN

GRABIERES jaunak: bada zenbait urte Hendaiako Herria Recycl’arte elkartea laguntzen duela elkarteak mugikortasun eztien eta ekoarduraren alde –bereziki hondakinen gutxitzearen alorrean- egiten dituen jardunak garatzen.

Horretarako bi partzuergo hitzarmen genituen eta biak iraungitzeko irian ditugu.

Halatan, bada, berriz hitzarmena egin dezagun proposatzen zaizue, baina, argiago izan dadin, hainbaturteko hitzarmen bakar baten bidez, 2023ko urtarrilaren lehenetik 2026ko abuztuaren 31 bitarterako.

Helburu eta baliabideen hitzarmen horrek urte zibiletan nola ikasturteetan antolaturik diren jardunen denborak batera ditzake. Halatan, dokumentu bakarrean biltzen ahalko ditugu hitzarmen berezituen gaiak ziren lehengo 4 misioak, hau da:

  1. Hendaian, txirrindaren erabilera sustatzea biztanle guztientzat, lekualdatze modu ezti eta aktibo hori bultzatzeko arriskuei aitzina hartzeaz batera,
  2. Hendaiar gazteak mugitze molde eztien alde ohartaraztea, Hezkuntza Ministerioaren «txirrindaz ibiltzen jakitea» programa gauzatuz, hau da, eskola guztietako laugarren eta bosgarren mailetako ikasleek txirrindaz, bakarrik edota taldean, baina beti seguru, ibili, pedalatu eta zirkulatzen jakiteko behar den autonomia guztia eskura dezaten,
  3. Hondakinak gutxitzearen aldeko eta gehiegizko xahuketaren prebentziorako ohartarazte jardunak egitea, bereziki berrerabiltzea, edota konponketa bidez ere balioan emanez,
  4. Herria txirrinda herri gisa eraikitzen laguntzea,

Helburu horien arabera proposatzen dizuet, andre eta jaun horiek,

  • Onar dezazuela deliberamenduaren eranskinean ezagutu ahal ukan duzuen helburu eta baliabideen hitzarmenaren edukia,
  • Eta baimena eman diezaiozuela auzapez jaunari hitzarmen hori egin eta sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

211.2022 – HELBURU ETA BALIABIDE HITZARMENA LANEKO JARDUERA ETA ENPLEGUAREN ALDEKO LAGUNTZA ZENTROA ELKARTEAREKIN

GRABIERES jaunak: ongi dakizue elkarte bati 23 000 eurotik goitiko dirulaguntza ematen diogunean legeak behartzen gaituela elkarte horrekin helburu eta baliabideen hitzarmen bat sinatzera, non xedea, kopurua eta dirulaguntza horren erabiltzeko baldintzak zehazten baitira. Hori dugu LAN-EKO edo Hendaia-Euskal Herriko jarduna eta enplegua laguntzeko zentroari buruzko oraingo deliberamendu honen xedea.

2019ko apiriletik 2022ko apirila bitarteko hitzarmena genuen elkarte horrekin eta 2022. urte osoa har zezan luzatu genuen, administratiboki bideragarri den formatu berria 2023ko urtarrilaren lehenean plantan emateaz gogoetatu ahal izateko.

Gogoan har egin den aldaketa formari bakarrik dagokiola (kudeaketa formatu juridiko bideragarria plantan ematea) eta ez funtsari, ezen ekonomia, enplegu eta gizarte eta elkartasunezko ekonomia politika publikoen kudeaketa eta garapenaren jarraipena beti helburu bera baitzaigu.

Guztiarekin ere, aldian aldiko arazo tekniko batek 2023. urterako hitzarmena egitera behartzen gaitu, elkartearen administrazio egoera indarrean diren arau juridiko eta kontalaritzakoetan jartzeko behar den denbora emateko.

Izan ere, egun badira oraindik POCTEFA TRANSLANEKIN europar proiektuaren harira jasotzeke diren dirulaguntzak, haren kalitateak aukera eman baitu europar funtsak eta eskualdearen eta departamenduaren dirulaguntzak jasotzeko eta mugazgaindiko lanbide mugikortasunari buruzko informazio euskarriak eta formakuntzak garatzea lortu du. Tresna horiek hendaiar enpresen eta enpleguaren eragileen zerbitzura dira bete-betean. Ororen eskura dira. Proiektu hori 2019ko urtarrilaren eta 2022ko maiatzaren artean garatu dituzte, Nafarroan, Euskadin eta Pirinio Atlantikoetan, hainbat partzuerrek, haien artean Hendaia-Euskal Herriko Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroak.

Berriz ere nator gaur aurkezten zaizuen hitzarmenera; 2023. urterako helburuak eta Hendaiako Herriaren eta Hendaia-Euskal Herriko Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroaren arteko harremanak arautuko dituzten arauak ezartzen ditu.

Printzipio nagusietan aitzineko hitzarmenen berdin-berdina bada ere, zenbait zehaztapen juridiko gaineratu zaizkio, bereziki 2 aldeek dituzten betebeharrei, baliogabetze baldintzei, diruztatze bideei eta eskuhartze alorrei dagokienean.

Elkarteak, hitzarmen berri honen harira garatuko dituen jarduerak honako 3 egiteko hauen inguruan antolatuko dira:

  • Hendaian proiekturen bat daramatenak hartu eta orientatzea,
  • Gizarte eta elkartasunezko ekonomia asmoko talde proiektuak sor daitezen bultzatzea,
  • Tokiko enplegua eta ekonomia ehundura sostengatu eta garatzea,

Helburu eta baliabideen hitzarmen hau urtebetekoa izanen da, hau da, 2023ko urtarrilaren lehenetik 2023ko abenduaren 31 artekoa.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Itziar AIZPURU and.

212.2022 – HERRIKO LANGILEEN EUSKARA FORMAKUNTZA – HITZARMENA AEK-rekin

AIZPURU andereak: Herriko agenteen euskara formakuntza Udalaren hizkuntza politikaren ardatz garrantzitsua da. 2021etik, Hendaiako Herriak bere gain hartzen du formakuntza hori, eta komeni da hau formalizatzea, AEKren eta Herriko Etxearen arteko hitzarmen bat izenpetuz.

2023an, 2019an Hobekuntza Kontratuaren baitan formakuntza hasi zuten bi langilek bukatu behar lukete, eta 2020an hasi zen batek segituko du. Horrez gain, langile batzuek formakuntza trinkoa segitu behar lukete 2023ko 2. seihilekotik landa.

Formakuntza hau segitzen duten langile guztiak hautatuak izan dira euskara erabiltzeko lehentasunezko postuetan ari direlako, beren eginbeharren eta topatzen dituzten publikoen arabera.

Horretarako behar diren diruak aurrekontu nagusiaren 6184 artikuluaren 33 azpifuntzioan aurreikusiak dira.

Halatan, bada, honako hau proposatzen zaio Herri Kontseiluari:

baimena eman diezaiola Auzapez jaunari Hendaiako Herriko Etxearen eta AEK formakuntza erakundearen arteko hitzarmena sina dezan, bai eta herriko langileen euskara formakuntzari loturiko beste zeinahi dokumentu ere.

ARZELUS ARAMENDI jaunak: interes aurkakotasunak saihesteko, ez dut bozkatzean parte hartuko.

ARZELUS ARAMENDI jaunak ez du bozkatzean parte hartzen.

AHO BATEZ ONARTUA –

TXOSTENGILEA: CHANTAL KEHRIG-COTTENÇON and.

213.2022 – IBILGAILU BATEN BERRIZ HARTZEA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Ene hauteskide horiek, jadanik lehenago egin dugun ereduzko deliberamendua dugu honako hau.

Herriak erregularki berritzen du bere material multzoa, zahar edota zaharkituak direnean.

Zeregin horrek material multzoaren mantentze gastuak gutxitzeko eta langileen segurtasuna bermatzeko xedea du. Gaur aipagai dugun ibilgailua NISSAN CABSTAR ibilgailu bat da, 2011n hasi zena zirkulatzen. Honako hau proposatzen zaizue:

  • Ibilgailu horren erreforma onar dezazuen,
  • DARRIGRAND S.A.S. sozietatearen proposamenen araberako salmenta printzipioa onar dezazuen 6 000.00 € ZB kopuruan.

Diru sartze horiek Aurrekontu Nagusira eramanen dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

214.2022 – EUSKAL ERLAITZA (RD 912 ETA HERRI BIDEAK) URRUÑA HERRIAN, HENDAIA ETA ZIBURU ARTEAN, PREBENTZIO GISA HETSI ETA BIRZABALTZEKO PROTOKOLOA ALDATZEA

GAI ZERRENDATIK KENDU DA DELIBERAMENDUA.

215.2022 – HENDAIAKO GIZARTE MISTOTASUN KONTRATUA EGITEA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Hendaia Herriaren Gizarte Mistotasun Kontratua prestatzea da gaia.

Gizarte Mistotasun Kontratua (GMK-CMS) Estatua eta, elkartasunaren eta hiri berriztapenaren legearen aginduei dagokienean, alokairu bidezko bizitegi lagundu gutxiegi dituzten herriak lotzen dituen kontratu baliabidea da.

Beste eragile edota partzuer zenbait ere ari daitezen ekar dezake, hala nola herriarteko lankidetzarako erakunde publikoak eta tokiko funtsen erakunde publikoak (haien artean, gure LTEP-EPFL).

Partzuergo urraspide horrek bermatu nahi du behar diren tresna juridiko, diruzko eta eragiketazko guztiak hedatuko direla alokairu bidezko bizitegi lagunduetan (ABL-LLS) eskaintza eta eskariaren artean den eskasia betetzeko eta, hemendik 2031 bitarte, bizitegi lagunduen % 25eko mailara heltzeko.

Kontratu horrek zehazten ditu, funtsean, bizitegi lagunduen helburu horietara heltzeko herriak erabiliko dituen baliabideak (alokairuak, BRS edota PSLA bidezko eroste lagundua, aukera altxatu ondoren 5 urtez), garatu beharreko jarduera eta tresnen zerrendarekin.

Funtsen tresnak izan litezke (hirian lehentasunez erosteko eskubidea…) edota hiri plangintzako tresnak (tokiko hirigintza planaren bilakaera…), eragiketazko antolaketa, bai eta programakoak (egin nahi diren ABL-LLS ekoizpen eragiketak zehaztea) edota esleipen atalekoak edota diruztapen atalekoak.

Prefetak, 2020ko abenduaren 11ko agindu baten bidez, Herriak bizitegi lagundu gutxiegi duela erran du, kopuru hori Hirien Berritzeko eta Elkartasunerako Legeak (HBE-SRU) zona zailetan eskatzen duen % 25eko mailaz pekoa delako. Horrek ezartzen du, hiru urterako eta ments den bizitegi lagundu bakoitzeko, % 10eko gainkarga zerga biltze kopuruaren gainean, bai eta bizitegi lagunduen esleipenaren gaineko erreserba eskubidearen etetea.

Testuinguru horretan, Gizarte Mistotasun Kontratuak (GMK-CMS), hirurteko aldi bakoitzerako ezarri bizitegi lagunduen ekoizte helburu zehatzez gain (2023an eguneratuak izanen dira, gehigarri baten bidez, Estatuaren 2022ko datuak sendotuko direnean), egun tokian dugun egoeraren ezagutza partekatzeko aukera emanen du, bai eta Herriari eta beraren partzuerrei (Estatua, EHE, LTEP), bizitegi nagusien multzoan den ehunekoa (egun % 16,48koa dena) hobetzen joateko bidean, bizitegi lagunduen ekoizpen proiektuak laguntzeko aukera emanen dieten tresnak ere.

Halatan, bada, araudi tresnak, hala nola hirigintza dokumentuak (THP, LuKE, BTP) erabiliko dira bizitegi lagunduen ekoizpena emendatzeko aukera emateko.

Euskal Elkargoaren diruzko baliabideak eta herriak abian eman dituen proiektu urraspideak (bizitegi hutsekin egin esperimentazioa) eta Euskal Elkargoarenak (OPAH RU, PIG Habitat indigne) alokairu lagunduko eskaintza merkaturatzen eta eskaintza berria egiten lagun dezaketen baliabide gisa identifikatu dira.

Bai, hauteskide horiek, deliberamendua hitz gutxitan laburtuz, Estatua eta, Elkartasunaren eta Hiri Berriztapenaren Legearen aginduei dagokienean, alokairu bidezko bizitegi lagundu gutxiegi dituzten herriak lotzen dituen kontratu baliabidea da Gizarte Mistotasun Kontratua (EHB-SRU legearen 55. artikulu ezaguna)

Partzuergo urraspide horrek bermatu nahi du behar diren tresna juridiko, diruzko eta eragiketazko guztiak hedatuko direla alokairu bidezko bizitegi lagunduetan (ABL-LLS) eskaintza eta eskariaren artean den eskasia betetzeko eta ezartzen zaigun % 25eko mailara heltzeko.

Kontratu horrek zehazten ditu, funtsean, bizitegi lagunduen helburu horietara heltzeko herriak erabiliko dituen baliabideak, garatu beharreko jardunen eta tresnen zerrendarekin.

Zuen baimenarekin, bozka dezazuen proposatzen dizuegun dokumentuaren zenbait elementu nahi nuke agerian eman:

  • Lehenik eta behin, bizileku hutsen gaia dugu: 6. orrialdean, 2022an Laurent gure kideak abian eman zuen lana duzue; 2023an ere luzatuko da lan hori, berriki deliberamendu baten gai ukan genuen baliabidearekin, zeinaren bidez hiru laguntza mota ematen baikenituen bizitegi hutsak urte osorako alokairuen merkatura emateko.
  • Irakurri ahal ukan duzuen dokumentuaren 7. orrialdean, bizitegi lagunduen ekoizpenerako hartu ditugun engaiamenduak handiak dira eta eragiten ari dira, bizitegi lagunduen ehunekoa, 2014an, 13.58koa baitzen eta 2021ean 16.48 izatera igo baita.
  • Nolanahi ere, onartzen dizuet ez garela % 25eko mailara heldu.
  • Proposatu kontratu horren engaiamendua hiru urteka da luzatzen
  • Alokairu lagunduaren eskariari dagokionean: 2022ko maiatzean, arrapostu zain ziren eskarien kopurua 758 bizitegiena zen… eta Euskal Elkargoaren lurraldean, 25 hilabete behar ziren, batez beste, bizitegi lagundu bat eskuratzeko. Azalpen gehiago eman beharrik ez dela uste dut.
  • Kopuru horiek ez dira kopuru hutsak, ezpada gure politika publikoetan zorrotz-zorrotz eta iraunkorki aritzera behartzen gaituen egoera baten adierazleak.

Egitarau argi eta zifratan balioztatuan engaiatu gara, beraz, hala bizitegien eraikitzeari dagokionean nola bizitegi zaharren multzoa biziberrituz dagoena erabil dadin azkarki arituz ere: «herria herriaren gainean eraikitzea» delako horretan, hemen bere zentzu guztia hartzen duelarik. Kontratu horri gehigarriak eginen zaizkio erregularki, bilakatzen doazen kopuruak eguneratzeko.

Horra! Deliberamendu hau aho batez onartuko dugula espero dut, gutako inor inozo ez bada ere eta ongi badakigu ere gaur hartzen ditugun engaiamenduek ez dituztela Iparraldean bizitegien alorrean dugun arazoari loturiko gai guztiak konponduko. Gaur proposatzen dizuegu arauek onartzen dituzten eta eskura ditugun bitarteko guztiak baliatu eta ahalegin guztia egin dezagun hautetsi arduratsu gisa ditugun betebeharrak bete ditzagun. Eskerrak ematen dizkizuet eta, eztabaidatu ondoren, honako hauek proposatzen dizkizuet:

  • Aldeko iritzia eman diezaiozuela deliberamendu honi erantsiriko Gizarte Mistotasun Kontratuari,
  • Baimena eman diezaiozuela auzapez jaunari Gizarte Mistotasun Kontratua eta indarrean den bitartean sortuko diren gehigarri guztiak sina ditzan.

EMANIKO BOZ GUZTIEK ONETSIA: 6 ABSTENTZIO: MANTEROLA j. – LEGARDINIER and. – ARZELUS-ARAMENDI j. – NAVARRON and. – MARTIARENA-GARAT j. eta COTINAT and.

AHO BATEZ ONETSIA –

216.2022 – DSIL 2023 DIRULAGUNTZA ESKARIA – JOSTALEKU ETA ATSEGIN LEKU BAT SORTZEA DONGOXENEKO PARKEAN

KEHRIG COTTENÇON andreak: Tokiko Inbestimendua Sostengatzeko Zuzkidurak (TISZ-DSIL) kolektibitateen zenbait proiektu sostenga ditzake dirulaguntzen bidez.

Sostengatuko diren jarduerek nazio mailan lehentasun handiko politikei erantzun behar diete, zeinen artean baitira, 2023. urterako, honako hauek:

Biztanleriaren emendatzeak beharrezko bihurtu dituen hornikuntza publikoak eta ostatalekuak

Herriak 2023ko TISZ-DSIL zuzkiduraren peko dirulaguntza eskaria aurkezteko asmoa du, beraz, Dongoxeneko parkean jostaleku eta atsegin leku bat sortzea diruztatzeko. Proiektuak parte hartze bidezko aurrekontuaren harira hasi den eskari bati erantzuten dio.

Eztabaidatu ondoren, honako hau eskatzen zaizue:

  • Onar dezazuela Dongoxeneko parkean jostaleku eta atsegin leku bat sortzeko inbestimendu plana eta diruztapen plan xehea,
  • Baimena eman diezaiozuela auzapez jaunari diruztatzaile bakoitzari ahal beste diruztapen eska diezaion,
  • Baimena eman diezaiozuela auzapez jaunari dirulaguntza eskari guztiak eta horri lotu dokumentu oro sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

2017.2022 – LEHENTASUN ESKUBIDEA – ESTATUAK HENDAIAN DAUDEN ZENBAIT ONDASUN UZTEA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Herriko Etxean 2022ko azaroaren 7an jaso 2022ko azaroaren 3ko datadun gutun batez, Estatuak Hendaiako Herriari eman dio jakitera Txingudi badiaren luzeran duen Ibai-erreken Jabari Publikotik (IJP-DPF) atera eraikin multzo bat besterendu nahi duela;  AM 514, AP 259, AR 183, AV 363, AW 200 lursailek osatzen dute multzoa eta 49 990 m² zabal da.

Lursail horiek hornikuntza publiko multzo bat osatzen dute (estadioa, jokalekua, Vélodyssée…), herriak antolatzen eta sortu zenetik Herriaren zerbitzu teknikoek zaintzen dutena, horren batere ordainik eskatu gabe.

Gutun trukaketa bat izan da Pirinio Atlantikoetako Finantza Publikoen Departamendu Zuzendaritzarekin, 2022. urtearen lehen seihilekoan, multzo hori Herriaren Jabari Publikora urririk sartzeko eskari bati jarraikiz, baina ez da emaitzarik izan.

Estatuaren jabari pribatu gisa sailkatu lursail horien erabilera eta izendapena publikoa dela kontuan hartuz, Estatuaren Jabari Publikoaren osagaitzat behar dira hartu. Halatan, bada, besterenezinak eta ezin iraungizkoak dira eta ezin dira diru truk eskuratu edo eroste preskripzio bidez utziak izan (hala egin ahalko zuen Hendaiako Herriak lursailak jabari pribatu izan balira, kontuan hartuz Herriak hogei urte luzez antolatu eta zaindu duela lekua).

Egun, Estatuak Herriari proposatu dionez Estatuak utz dezakeen jabari pribatuko eraikin horren gainean lehentasun eskubidea balia dezan, honako iritzi hau eman du kolektibitateak:

  • AM 514 eta AP 259 lursailei dagokienean; Bixente Lizarazu estadioa da, bi lursailez osatua, bat 9160 m² zabal eta bestea 28 680 m² zabal: Estatuaren jabari pribatuaren jabaritza eskualdaketa eginez (Estatuaren jabari publikotzat hartua egiten den erabilera eta izendapena publikoak direlako), Herriaren Jabari Publikora pasa dadin, erabilera eta izendapen publikoak atxikitzen ahalko dira Herriak betidanik antolatu eta zaintzen dituen hornikuntza publiko horietan (estadioa, jokalekua, berdeguneak);
  • Badiako bideko AR 183, AV 363 eta AW 200 lursailei dagokienean: Herriak uko egiten dio lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzeari, txirrindabidearen kudeaketa eta zaintza beste erakunde baten eskumena baita (HeLEP), hala nola diren ere lursail horiek dituzten arriskuen aurka aritzeko obrak ere (GEMAPI Legea).

Eztabaida eginik, honako hau proposatzen zaizue:

  • Aldeko arrapostua eman diezaiogun Estatuak egin digun proposamenari Bixente Lizarazu estadioaren lursailen gaineko jabaritza eskualdaketa bat egiteko Estatuaren jabari pribatutik herriaren jabari publikora, herriak balia dezakeen lehentasun eskubidearen bidez,
  • Ez dezagun onar Estatuak beste lursailetan ere lehentasun eskubidea balia dezagun egin digun proposamena,
  • Baimena eman diezaiogun auzapez jaunari erabaki horren gauzatzeko prozedura orori ekin diezaion eta dokumentu oro sina dezan.

Auzapez jaunak: deliberamendu hori onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 20:20etan.

HENDAIAN, 2022ko abenduaren 16an
Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATUA: 2022.12.16an