2022ko otsailaren 23, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

Réf. KE.IG – 057.2022

Bi mila eta hogeita bigarren urtean, otsailaren 23an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA J., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL j., NAVARRON and., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., BEAUFORT and., BERNARD j., ROMAN and., MANTEROLA j., HARAMBOURE and., MARTIARENA GARAT and., JEHAN j., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and., SALLABERRY j.
AHALORDEAK: EIZAGUIRRE jaunak JEHAN jaunari, LABEAU andreak TRANCHE jaunari, CEZA andreak IRAZUSTA jaunari.
BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,
Deialdiaren eguna: 2022ko otsailaren 16a.

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2022KO URTARRILAREN 26KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2022ko urtarrilaren 26ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA–

Gero, gai zerrendari ekin diote:

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

012.2022 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

AUZAPEZ JAUNAK: auzapez jaunak herri kontseiluak eman ordezkaritzaz hartu erabakiak dira. Oharrik ez baduzue, onar ditzazuen eskatzen dizuet.

Herri kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

013.2022 – AURREKONTU ORIENTABIDEEN EZTABAIDA

AUZAPEZ JAUNAK: Aurrekontu orientabideen txostenak nazioarteko eta nazio mailako ekonomiari buruzko testuinguru datuak eta Estatuak bere 2022ko finantzen legean, lurralde kolektibitateei dagokienean dakartzan aurrekontu orientabideak ekarri behar ditu ere.

AUZAPEZ JAUNAK ekonomia testuingurua, zorraren egoera, 2022rako lehentasunezko helburuak, inbestimenduen hainbat urtetarako egitaraua eta abar azaltzen dituzten diapositibak aurkeztu ditu.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

014.2022 – LANPOSTU IRAUNKORREN 2. ZERRENDA

IRAZUSTA JAUNAK: Deliberamendu hau 2 lanpostu iraunkorren sortzeari buruzkoa da.
Lehena lanaldi murriztuko eta C kategoriako ikuskizunetako kudeatzaile lanpostu bat da.

AHO BATEZ ONETSIA–

015.2022 – IEZI EUSKAL ITSASBAZTERRAREN ESKU EMATEAREN BERRITZEA

IRAZUSTA JAUNAK: Deliberamendu hau IEZI Euskal Itsasbazterra elkartearen esku lurralde langile bat uztea urtebetez luzatzeari buruzkoa da.

AHO BATEZ ONETSIA–

016.2022 – ORDU GEHIGARRIEN ORDAINAREN EMENDATZEA

IRAZUSTA JAUNAK: Deliberamendu hau lanaldi murriztuko lanpostu iraunkorrei buruzkoa da soilik. Ordu gehigarrien ordaina datorren apirilaren lehenetik goiti emendatzea erabaki da deliberamenduaren testuak dakartzan baldintzetan.

AHO BATEZ ONETSIA–

017.2022 – FUNTZIOAK, LOTURAK, GAITASUNAK ETA ENGAIAMENDUA KONTUAN HARTZEN DITUEN ORDAIN ARAUBIDEA PLANTAN EMATEA (RIFSEEP)

IRAZUSTA JAUNAK: Deliberamendu honek honako helburu hauek ditu:

  • Bidezko ordainketa araubidea ematea plantan, lanbidean eta betetzen den lanpostuan oin harturik, hau da, funtzioen, loturen eta gaitasunen ordaina emateko.
  • Langileen inbestitze berezia eta lan engaiamendua ordaintzea Urteko Ordain Osagarria.

Langile bakoitza egiazki egiten duen lanaren arabera kokatzeko aukera emanen digun tresna egokitu dugu, honako 3 irizpide hauek kontuan hartuz: erantzukizuna, teknikotasuna eta loturak.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA –
15 abstentzio: COTINAT and., LEGARDINIER and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and, MANTEROLA j., MARTIARENA GARAT j., DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and., SALLABERRY j., TARIOL j., BERNARD j.

018.2022 – LANALDIAREN ANTOLAKETA ETA LANALDIAREN ARAUDI BAT ONARTZEA

IRAZUSTA JAUNAK: Deliberamendu hau lanaldiaren antolaketari eta lanaldiaren araudi bat onartzeari buruzkoa da.

Deliberamendu hau kolektibitatean lanaldia antolatzeari buruzkoa da. 2019ko abuztuaren 6ko legean oinarritzen da. Lege horrek 1607 orenetan finkatzen du lurralde langileen lanaldia.

Halatan, bada, gaur proposatzen dizuegun testuan, lanaldiaren baimen bereziak udal langile gutxiri dagozkie, baina GEUZean, berriz, gehiago izanen dira langile horiek. Baimen berezi horiek argi azaldu behar den printzipio bat seinalatzen dute, halere: lanaldia 1554 orenetan atxikitzea honako hauen kasuan:

  • Gauez lan egiten dutenak,
  • Bi igandetik behin baino gehiagotan lan egiten dutenak,
  • Mendeko pertsonekin lan egiten dutenak.

Baimen berezi nagusi horrez gain, bada 2 oreneko baimen berezi bat, lan egiten duten igande bakoitzeko, bi igandetik behin baino gutxiago lan egiten duten langileentzat.

Halatan, bada, arduradunei eta langileei galdera egin eta 3 lan ziklo izanen dira indarrean kolektibitatean:

  • Astean 40 oreneko ziklo bat,
  • 37 oren eta erdiko ziklo bat,
  • Urtekaturiko ziklo bat.

Lehen bi zikloek 28 eguneko lanaldi murrizketa batak eta 15 besteak sortzen dituzte.
Halatan, bada, 3 zikloek urtean 1607 oreneko lanaldi berdina dakarte, baimen berezirik ez bada.

Egunean mozketa bat baino gehiago duten eta 3 edo 4 lanlekuren artean mugitzen diren langileentzat, bidea egiteko denbora tarte bat kontatuko zaie lanaldiaren barnean 3. lekualdaketetatik goiti.

Bestalde, denbora tarte finkoak eta aldagarriak eman litezke plantan zerbitzuen ahalen arabera.

ADIERAZI BOZ GEHIENEK ONETSIA –
8 boz aurka: COTINAT and., LEGARDINIER and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and, MANTEROLA j., MARTIARENA GARAT j., TARIOL j., BERNARD j.
7 abstentzio: DESTRUHAUT j., HIRIBARREN and., POUYFAUCON j., BARRERO and., BALANZATEGUI j., ESTOMBA and., SALLABERRY j.

019.2022 – EZTABAIDA – GIZARTE BABES OSAGARRIA

IRAZUSTA JAUNAK: Eztabaida dugu honako hau; ez da, beraz, bozkatuko. Gaia gizarte babesa osagarria dugu.

2021eko otsailaren 17ko ordenantzak aurreikusten du lurralde kolektibitateen biltzar erabakitzaileek eta haien erakunde publikoek antolatuko dutela gizarte babes osagarriari buruzko eztabaida bat ordenantza argitaratzen den egunetik urtebeteko epean.

Gizarte babes osagarriaren jokagaiak

Gizarte parte hartze osagarria borondatezko gizarte babesa da langileei, funtzio publikoaren estatutuak eta gizarte seguratasunarenak aurrekusten duten gizarte babesaren osagarri gisa ematen zaiena.

Funtzio Publikoa modernizatzeko 2007ko otsailaren 2ko 2007-148 Legeak aukera ematen die enplegatzaile publikoei parte har dezaten beren langileek kontratatu dituzten gizarte babes osagarriko bermeak diruztatzen.

Funtzio Publikoko gizarte babes osagarriari buruzko 2021ko otsailaren 17ko 2021-175 ordenantzak zehazten ditu funtzio publikoko gizarte babes osagarriari aplikatzen zaizkion printzipio nagusiak eta areagotzen du enplegatzaile publikoek duten inplikazioa, baitezpadako diruzko parte hartzea ezartzen baitu.

Funtzio Publikoaren lurralde atalari dagokionean, ordenantzak honako hauek diruztatzera behartzen ditu lurralde enplegatzaile publikoak:

  • 2026ko urtarrilaren lehenetik goiti, «osasun» arriskuaren geriza, gutxienik Estatu Kontseiluak dekretu bidez finkatu erreferentzia kopuruaren % 50an;
  • 2025eko urtarrilaren lehenetik goiti, «behar orduen» arriskuaren geriza, gutxienik Estatu Kontseiluak dekretu bidez finkatu erreferentzia kopuruaren % 20an.

Herri Kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

020.2022 – DIRULAGUNTZA ESKARIA GAIZKINTZARI ETA ERRADIKALIZAZIOARI AITZINA HARTZEKO MINISTERIOARTEKO FUNTSAREN (FIPDR) ETA MILDECA MISIOAREN KARIETARA – 2022. URTEA

TRANCHE JAUNAK: Hendaiako Herriak berriz ere indarrean eman zuen, 2018an, Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aitzina hartzeko Tokiko Batzordea.

Batzorde horren barnean, hainbat lantaldek egin dituzte proposamenak batzordeak bere gain dituen gaietan.

Batzorde horretan urtero egiten diren gogoetak Estatuaren funtsek diruzta litzaketen proiektuak bilakatzen ari dira.

MILDECA proiektuen deialdiaren harira, haren alorretako hiru alorretan: «Gazteen mendekotasunak gutxitzea», «Bestetako alkoholizatzeaz lan egitea» eta «Produkturik gabeko mendekotasunak gutxitzea». Diruztapenaren lerro nagusiak 2022ko martxoan zehar ezagutuko ditugu.

Batzordearen bilkura txiki bat eginen da martxoaren lehen hamabostaldian, 2022ko 3. edo 4. hiruhilekoaren harira batzordea biltzearen egokitzapena eta garrantzia aztertzeko.
AHO BATEZ ONETSIA–

021.2022 – ZERBITZU PUBLIKOAREN ESKUORDETZA TURISMO TREN TXIKI BATEN JARDUERA USTIATZEKO – TITULARRAREN HAUTATZEA, KONTRATUA ONARTZEA ETA HITZARMENA SINATZEKO BAIMENA

TRANCHE JAUNAK: 2021eko azaroaren 15eko bilkuran, Herri Kontseiluak onartu zuen abian ematea Hendaiako turismo tren txiki baten jarduera ustiatzeko zerbitzu publikoaren eskuordetze prozedura.

Zerbitzu publikoaren eskuordetze batzordeak, 2021eko abenduaren 17an bil eta lanbide, diruztapen eta teknikazko bermeak aztertzeari ekin zion eta hautagai bakarra den Loco-Express sozietatearekin negoziazio bat antolatu nahi ukan zuen.

Negoziazioa egin eta auzapez jaunak batzordearen iritziari jarrai eta LOCO-EXPRESS sozietatearen hautagaitza hautatzea erabaki du.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

022.2022 – EZINTASUN BEREZIREN BAT DUTEN HAURREN LAGUNKETA KARGURA HARTZEA – ESKOLALDI INGURUKO ALDIA

BUTORI andreak: 2020ko azaroaren 20ko erabaki batez, Estatu Kontseiluak erabaki zuen lurralde kolektibitateei zegokiela ahalmen urritasunen bat duten haurrak proposatzen diren eskolaldi inguruko jardunetan laguntzea.

Erabaki hartan zehaztu zuen Estatuari dagokiola, ahalmen urritasunen bat duten ikasleak eskolaldian laguntzeko laguntzaile bat (AESH) kontratatzerakoan, kolektibitatearekin batera zehaztea ea eguerdiko atsedenaldian eta eskolaldi inguruko jardunetan haurra kargura hartzea antolatu behar den eta, hala balitz, nola egin behar den.

Estatuak hiru bide aurreikusten ditu:

  • Estatuak kontratatu laguntzaileak (AESH) eskolalditik at ari litezke. Halakoetan, lurralde kolektibitatearen zerbitzura emanik dira, kolektibitateari dagokion diruzko ekarpena zehaztuko duen hitzarmen baten bidez;
  • Lurralde kolektibitateak bere aldetik kontrata litzake eskolalditik at egiten diren orduetarako langileak;
  • Estatuak eta lurralde kolektibitateak elkarrekin kontrata ditzakete laguntzaileak.

Hezkuntza Ministerioaren Zerbitzuen Akademia zuzendariak, 2021eko urriaren 25eko ohar batean, bigarren bidea besterik ez zuen atxiki eta eskolaldi inguruko aldien kargua hartzeko eskoletan lagundurik diren ikasleen taula bat igorri zuen azaroaren 9an. Behar hori 1000 orenen lagunketakoa omen da.

Legeek ez badute ere halako betebeharra herriei ezartzeko aukera ematen, haurren lagunketaren jarraikitasuna bermatzeko, honako hau proposatzen zaizue:

  • ahalmen urritasunen bat duten ikasleen lagunketarako lanpostuak sor ditzagun baimen dezazuen,
  • auzapez jaunari baimena eman diezaiozuen horri loturiko agiri guztiak sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA-

023.2022 – FAMILIA LAGUNTZA KUTXAREKIKO HITZARMENA

BUTORI andreak: Herri Kontseiluaren 2021eko azaroaren 15eko bilkuran, Familia Laguntza Kutxarekin «Aisialdi Harrera Zerbitzua Ematea» helburu eta diruztapenerako hitzarmena sinatzeari dagokion 169.2021 zk. deliberamendua bozkatu genuen. Orduan erabaki zen iraupena 2 urtekoa zen. Familia Laguntza Kutxak, ordea, 4 urterako hitzartzea proposatzen digu orain. Luzatze denbora berrikusi behar dugu, beraz, eta 2022/01/01tik 2025/12/31 arte ezarri.

AHO BATEZ ONETSIA-

024.2022 – LURRALDE HITZARMEN OROKORRA (LHO-CTG)

BUTORI andreak: Lurralde Hitzarmen Orokorra lurraldeko gizarte proiektu partekatua eraikitzeko partzuergo urraspide bat da.

Familia Laguntza Kutxaren eta herri edota herriarteko elkargo baten arteko 4 edo 5 urterako hitzarmen politiko bat sinatuz gauzatu behar da.

Zerbitzuaren kalitatea faboratzeko xedea du, Familia Laguntza Kutxaren eta lurraldeko eragile guztien eskuhartzeak koherentzian emanez.

Kontratuaren gaiak honako hauek dira: lehen haurtzaroa, haurtzaroa, gazteria, gurasotasuna, gizarte bizitzaren animazioa. Kontratu hori pixkanaka ordezkaten joanen den haurtzaroa-gazteria kontratua baino zabalagoa da, beraz. Helburua lurralde proiektu bat eraikitzea da, diagnostiko partekatu batetik abiatuz, bai eta eragile guztien egintzak koordinatzea.

Diagnostikoa Hego lapurdiko Eremuaren mailan da aurreikusia.

Familia Laguntza Kutxak Lurralde Sariaren printzipioak aurkeztu ditu. Diruztatzeko bide berriak dira, bukatzera doan haurtzaroa-gazteria kontratuen ordezkatzera datozenak.

Familia Laguntza Kutxak eskatzen digu, beraz, herri kontseiluak onar dezala herriaren engaiamendua urraspidearekin segitzeko eta hemendik 2022. urtearen hondarra arte Lurralde Hitzarmen Orokor bat sinatzeko.

AHO BATEZ ONETSIA-

025.2022 – DIRULAGUNTZA ESKARIA TOKIKO INBESTIMENDUA SOSTENGATZEKO ZUZKIDURAREN HARIRA (DSIL) – 2022. URTEA

BUTORI andreak: Tokiko inbestimendua sostengatzeko zuzkidurak (DSIL) sostenga lezake, dirulaguntzen bidez, kolektibitateen zenbait proiektu.

Ekintzak nazio mailako lehentasun politiko handien araberakoak izan behar dira, haien artean honako hauek:

  • hornikuntza publikoen arauetan ematea eta segurtatzea;
  • digitalaren eta telefonia mugigarriaren garapena.

2022an, bi proiektu sar litezke hor barnean: gure eskolen segurtatzearen bukatzeari dagokiona (alarma PPMS: segurtasuna emateko plan partikularra) eta lehen mailako eskolen digitalizatzeari dagokiona.

Gure eskolen segurtatzea urteotan egin den proiektua izan da, 178 219,90 €ko kostuarekin orotara; haien artean, Gaizkintzari Aitzina hartzeko Ministerioarteko Funtsaren 45 000 €ko dirulaguntza (FIPD). Doikuntzak egin behar dira bidegabeko sartzeen alarmei dagokienean. Kostua 6000 €koa omen da eta 2000 € eskatuko dira.

Hornikuntza digitalari dagokionean, 15 000 € eskatu dira, 65 650 €ko behar baterako; horietako 28 902,28 € Estatuak diruztatzen ditu.

Halatan, bada, Herri Kontseiluari proposatu zaio ahal bezain dirulaguntza handienak eska ditzala DSIL delakoaren izenean, 2022. urterako, eta dirulaguntza eskariak egin ditzala Estatuaren zerbitzuei.

AHO BATEZ ONETSIA-

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIERES j.

026.2022 – ENERGIA PARTEKATUAREN BATZORDEA HENDAIA HERRIAREN ETA PIRINIO ATLANTIKOEN ENERGIA SINDIKATUAREN ARTEAN

GRABIERES jaunak: Energia kontsumoak, hala herriaren eraikinen beroketarako nola gure bideen argiztatzeko, ondorioak ditu:

  • aurrekontuan, noski,
  • baina baita ia guztiaren gainean, berotegi efektuko gasengatik eta dakarten klima nahasketarengatik,
  • eta, azkenik, bizidun izakien gaineko argi kutsadurarekin eta horrek dakartzanarekin: biologia erritmoen aldaketa abereengan, bioaniztasunaren galera…, bai eta loaren nahasmenduak gizakiengan ere, adibidez.

Gauzak horrela, energia kontsumo hori murrizteko ahaleginetan gara.

Eraikinetarako, Euskal Elkargoak daraman Elena programan sartu gara.

Izan ere, deliberamendu hau orain onartzen badugu, «energia aholkulari bat ukan dezakegu, denbora partekaturik, energia hornitzaileengandik eta azterketa bulegoetatik erabat independente izanen dena eta, gure datu baseari –kableen egoerari buruz, adibide baterako- eta kartografiari gehigarriak ekartzeaz gain, eskema zuzentzaile bat ezartzeko aukera emanen diguna, batez ere, zifratan balioztaturiko eta denboran planifikaturiko eskema zuzentzaile bat gure instalazioak modernizatu behar diren lekuetan modernizatu ahal izateko, herriko sektore bateko edota besteko (adibidez, soilik bizileku den auzoa edo saltegien karrika edo arratsetako jardunak proposatzen dituen erakunde publiko baten ingurua) beharretara egokituriko argi pizte eta itzaltzeen kudeaketarako aterabideak plantan eman ahal ditzagun.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Céline COTINAT and.

027.2022 – DIRUZTAPEN HITZARMENA HENDAIAKO BIXINTXO IKASTETXEAREN ESKOLA MUGIKORTASUN PLANA PRESTATZEKO

COTINAT andreak: Hendaiako Bixintxo ikastetxeak hainbat urte darama eskola ekomugikortasunaren alorra lantzen; besteak beste, eskola-txirrinda eman du plantan eta haien lekualdaketetan txirrindak dituzte baliatzen, UNSSrekin ateraldiak egiten dituzte eta, artetan, txirrindabusak erabiltzen.

Ikastetxeak aitzin jarraitu nahi du bide horretan eta mugikortasun plan bat egin ikasle guztiak, auzokoak, auzoan bizi direnak, gurasoak eta gu, hautetsiok hartuko dituena.

Recycl’arte elkarteak lau urte daramatza ikastetxearekin eskolatxirrinden alorra lantzen. Elkarte horrek egun duen ezagutza eta esperientziagatik, solaskide nagusia zaigu mugikortasun plan horren gidatzerakoan.

Bixintxo ikastetxearen zuzendariak Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuari eskatu dio horren diruztatzen parte har dezala. Proiektuaren kostua 12 425 €koa da orotara, bi urterako. Herriko Etxeari %30ean parte har dezala eskatu zaio, Mugikortasunen sindikatuari % 50a eskatu zaiolarik eta ikastetxeak, bere aldetik, % 20 hartuko du bere gain.

Eskaria zentzuzkoa iruditzen zaigu, honako arrazoi hauengatik:

  • ikastetxea eredu delako eskola ekomugikortasunari dagokionean;
  • haren esperientziak beste ikastetxeak ere horretara lotzeko izanen delako baliagarri eta argibideak eta ideiak emanen dizkigulako etorkizunean mugikortasun eztiak faboratzeko eginen ditugun antolaketetarako;
  • ikastetxeak jadanik abian duen urraspide bati jarraipena ematen diolako.

AHO BATEZ ONETSIA-

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

028.2022 – DSIL (TOKIKO INBESTIMENDUA SOSTENGATZEKO ZUZKIDURA) 2022 DIRULAGUNTZA ESKARIA – DIRUZTAPEN PLANA ONARTZEA – EUKALIPTU KARRIKAN TXIRRINDABIDEA ANTOLATZEKO ERAGIKETA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Hurrengo 4 deliberamenduak herrien inbestimendu lehentasun nagusiak diruztatzeko aukera emanen luketen Tokiko Inbestimendua Sostengatzeko Zuzkidurari (TISZ-DSIL) loturiko dirulaguntza eskariei buruzkoak dira.

Lehen deliberamenduaren kasuan, Herriak, TISZ-DSIL delakoaren harira eskatu duen dirulaguntza 66 700 € ZG da.

Halatan, honako hau proposatzen zaizue:

  • Eukaliptu karrikako txirrindabidearen diruztatze plan xehea onartzea, eskaera egiteko aukera ematen duten gastuen kopurua 66 700 € ZG delarik:
    • dirulaguntzaren % 30 TISZ-DSIL zuzkiduraren harira, hau da 20 010 € ZG,
    • % 10 Eskualde Kontseilua, hau da, 6670 € ZG,
    • % 10 Departamendu Kontseilua, hau da, 6670 € ZG,
    • % 50 (herria), hau da, 33 350 € ZG.
  • Auzapezari baimena ematea diruztatzaile bakoitzari dirulaguntza handiena eska dezan.

AHO BATEZ ONETSIA-

029.2022 – DSIL 2022 DIRULAGUNTZA ESKARIA – DIRUZTAPEN PLANA ONARTZEA – SANTA ANA ESKOLAREN INGURUAK SEGURTATZEKO ERAGIKETA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Honako honetan, Santa Ana eskolaren ingurua segurtatzeko eragiketa batean gara. Herriak, TISZ-DSIL delakoaren harira eskatu duen dirulaguntza 75 000 € ZG da.

Halatan, honako hau proposatzen zaizue:

  • diruztatze plan xehea onartzea, honako kopuru honekin: 75 000 € ZG:
    • dirulaguntzaren % 30 TISZ-DSIL zuzkiduraren harira, hau da 22 500 € ZG,
    • % 10 Eskualde Kontseilua, hau da, 7500 € ZG,
    • % 10 Departamendu Kontseilua, hau da, 7500 € ZG,
    • % 50 (herria), hau da, 37 500 € ZG.
  • Auzapezari baimena ematea diruztatzaile bakoitzari dirulaguntza handiena eska dezan.

AHO BATEZ ONETSIA-

030.2022 – DSIL 2022 DIRULAGUNTZA ESKARIA – DIRUZTAPEN PLANA ONARTZEA – BELAUNALDIEN ARTEKO LEKU PUBLIKO BATEN ANTOLATZEKO ERAGIKETA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Belaunaldiarteko leku publiko bat antolatzeko eragiketa diruztatzeko plana onartzea dugu hemen; gastu osoa 67 000 € ZG da.

Halatan, honako hau proposatzen zaizue:

  • diruztatze plan xehea onartzea, laguntza eskatzeko oinarri den honako kopuru honekin: 67 000 € ZG :
    • dirulaguntzaren % 30 TISZ-DSIL zuzkiduraren harira, hau da 20 100 € ZG,
    • % 10 Eskualde Kontseilua, hau da, 6700 € ZG,
    • % 10 Departamendu Kontseilua, hau da, 6700 € ZG,
    • % 50 (herria), hau da, 33 500 € ZG.
  • Auzapezari baimena ematea diruztatzaile bakoitzari dirulaguntza handiena eska dezan.

AHO BATEZ ONETSIA-

031.2022 – DSIL 2022 DIRULAGUNTZA ESKARIA – DIRUZTAPEN PLANA ONARTZEA – AIRE ZABALEKO JOSTALEKU BABESTU ETA BELAUNALDIARTEKOA ANTOLATZEKO ERAGIKETA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Aire zabaleko belaunaldiarteko jostaleku babestua antolatzeko eragiketa diruztatzeko plana onartzea dugu hemen.

TISZ-DSIL delakoaren harira kasu honetan eskatuko dugun dirulaguntza 50 000 € ZG da. Ekarri beharreko dokumentuak betikoak dira.

Halatan, honako hau proposatzen zaizue:

  • diruztatze plan xehea onartzea, laguntza eskatzeko oinarri den honako kopuru honekin: 50 000 € ZG :
    • dirulaguntzaren % 30 TISZ-DSIL zuzkiduraren harira, hau da, 15 000 € ZG,
    • % 10 Eskualde Kontseilua, hau da, 5 000 € ZG,
    • % 10 Departamendu Kontseilua, hau da, 5 000 € ZG,
    • % 50 (herria), hau da, 25 000 € ZG.
  • Auzapezari baimena ematea diruztatzaile bakoitzari dirulaguntza handiena eska dezan.

AHO BATEZ ONETSIA-

032.2022 – ALOKATZE KONTRATUA ADUANEKIN 21 ETA 22 XAIAK ERABIL DITZAN

KEHRIG COTTENÇON andreak: 2019az geroztik, Aduanetako kostazainen nazio mailako zuzendariak, bere zerbitzuen bidez, auzapezarekin jarri da harremanetan Aduanetako itsas zaintzako unitatea, orain Baionan dagoena, Hendaiara ekartzeko duen nahia adierazteko.

Osasun krisia zela eta, haztapenean xai bakarrerako proiektua aztertu eta gero gelditu egin zuten; bigarren aldi batean, lekua berriz ikustera joan eta elkarren ondoan dauden bi xaien eskaria igorri zitzaion nazio mailako zuzendaritzari.

2020ko abenduaren 9an, azkenik egin da bi xaien eskari ofiziala, barneko antolaketa lanekin; lan horiek Herriak eginen lituzke eta Estatuak horren kostu osoa ordainduko lioke Herriari.

Antolaketa lanak 21/09/07an hasi ziren eta otsailaren 28an dira bururatzekoak; han kokatzea 22/03/16rako da aurreikusia.

Alokantza proiektua 9 urtekoa da eta 2022ko otsailaren 11n igorri zen; hastapeneko hitzarmenak dioenez, 15 urterako diruzko ondorioak dakartza proiektu horrek.

AHO BATEZ ONETSIA-

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 21:45 orenetan.

HENDAIAN, 2022ko otsailaren 25ean

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAN AFIXATUA: 2022-02-25ean