2023ko maiatzaren 31n, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 117.2023

Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, maiatzaren 31n, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., ROMAN and., MANTEROLA j., LEGARDINIER and., ARZELUS-ARAMENDI j., NAVARRON and., MARTIARENA-GARAT j., COTINAT and., SALLABERRY j.,
DESTRUHAUT j., ESTOMBA and., POUYFAUCON j. eta HIRIBARREN and.,

AHALORDEAK: IRAZUSTA jaunak MOUNIOS-ADURRIAGA andreari, BARRERO andreak POUYFAUCON jaunari  eta BALANZATEGUI jaunak DESTRUHAUT jaunari,

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2023ko maiatzaren 24a

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2023ko apirilaren 26ko HERRI KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2023ko martxoaren 29ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA–

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

073.2023 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Herri kontseiluak eman ordezkaritzaz auzapezak erabaki dituenen berri hartzea da gaia.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

074.2023 – HAUTETSIEN DEONTOLOGIA ERREFERENTEA IZENDATZEA

2022ko otsailaren 21eko 2022-217 legeari jarraikiz, 2023ko ekainaren lehenetik goiti hautetsientzako deontologia erreferente bat izandatzea da gaia.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Onar dezala Annie FITTE-DUVAL andrea izendatzea hautetsientzako deontologia erreferentetzat.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: MICHELLE MOUNIOS-ADURRIAGA and.

075.2023 –   GUITARALDE – TARIFAK

Herri kontseiluari aurkeztu zaizkion tarifak onar ditzala proposatu zaio:

  • Gaztelu aretoko kontzerturako eta Gaztelu Zaharreko frontoiko kontzertuetarako,
  • Abadia gazteluko kontzerturako,
  • 3 egunetarako pasabaimena: Gaztelu aretoko kontzerturako eta frontoiko bi kontzertuetarako.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: GANIX GRABIÈRES j.

076.2023 –   GARAPEN IRAUNKORRA ETA PARTE HARTZE BIDEZKO AURREKONTUA – HERRIAREN ETA ITSAS OPORLEKUAREN ARTEKO HITZARMENA URGAINEKO HONDAKINEN ROBOT BILTZAILEA ESKURA EMATEKO

Herritar solasaren urraspidearen harira, Hendaiako Herriak parte hartze bidezko aurrekontu bat eman du plantan.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari urgaineko hondakinen robot biltzailea eskura uzteko Herriaren eta Itsas Oporlekuaren arteko hitzarmen bat presta eta sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA–

077.2023 –   POCTEFA PROGRAMAREN BITARTEZ LURRALDEKO HIRI INGURUNEETAKO NATURAGUNEETAN INTEGRATU GARAPEN IRAUNKORRA SUSTATZEKO MUGAZGAINDIKO SAREAN PARTE HARTZEA

Periurban Green izenarekin POCTEFAren harira eman den proiektuak proposatu lan ardatzek gure herriaren mailan dugun bioaniztasunaren ezagutzearen alorrean daramagun herri politikaren xede ekintzetara erantzuteko aukera ematen dute.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Baimena eman diezaiola auzapen jaunari, POCTEFA programa horren harira, goiko programan parte hartzeko dosierra aurkez dezan eta programa horri loturiko dokumentu oro sina.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: ITZIAR AIZPURU and.

078.2023 – MAILAREN GORATZEAREN ONDORIOZ LANPOSTU IRAUNKORREN TAULA ALDATZEA

Mailaren goratzearen ondorioz, lanpostu iraunkorren taula aldatu behar dugu 2023ko uztailaren lehenetik goiti.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Bilkuran aurkeztu den bezala lanpostu iraunkorren taularen aldaketa hori onar dezan.

AHO BATEZ ONETSIA–

079.2023 – LANPOSTU LAGUNDU BATEN KONTRATUA – ZINEMA

Lanpostu lagunduaren baliabidearen xedea ahalmen urritasunen bat dutenei lanpostua eskuratu eta bertan mantentzeko aukera ematea da, horretarako duten lan ibilbidea segurtatuz lan ingurune arruntean, laguntza mediku-sozialaren bitartez eta lanetaratzerako sostengua emanez.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Onar dezala 2023ko uztailaren lehenetik irailaren 30era lanaldi murriztuko aldi baterako lanpostu bat sortzea, Lurralde Funtzio Publikoaren 397 indize gordinaren ordain maila ukanen duelarik.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: LAURENT PELEGRIN-ARAMENDY j.

080.2023 –   ANIMAZIO ETA BESTEN HARIRA GURDIAK EGITEN DITUZTEN ELKARTEENTZAKO DIRULAGUNTZAK

Elkarteek Herriaren animazio eta bestetan hartzen dute parte, inauterietarako eta hiri bestarako gurdiak eginez.

Honako diruzko laguntza hau emanen zaie:

  • Hiri Bestarako: 1000 €ko dirulaguntza,
  • Inauterietarako: 150 €ko dirulaguntza.

Honako hau eskatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Kopuru hauek onar ditzala, 2023ko maiatzaren lehenetik goiti erabil daitezen,
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari hitzarmen hori eta horri loturiko dokumentu oro sina ditzan.

GEHIENGOZ ONETSIA – 6 BOZ AURKA: MANTEROLA J. – LEGARDINIER AND. – ARZELUS-ARAMENDI J. – NAVARRON AND. – MARTIARENA-GARAT J. ETA COTINAT AND.

TXOSTENGILEA: LEONOR LABEAU and.

081.2023 –   HITZARMENA « EMAZTEEN ETA FAMILIEN ZUZENBIDEAREN GAINEKO INFORMAZIO ZENTROA » (CIDFF) ELKARTEAREKIN

Elkarte horren egitekoa emazteak eta familiak laguntzea da enpleguari dagokionean, gurasotasun eskubidea eskuratzeari dagokionean, bai eta psikologia sostengua ematea eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea pertsonen arteko harremanetan, horretarako jokamolde sexistari aitzina hartzeko ekintzak baliatuz.

Honako hauek baimendu ditzan proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Luza dezala helburu hitzarmen hau, bai eta 2000 eurotako dirulaguntza ematea ere,
  • Auzapez jaunari horri loturiko dokumentu oro sinatzeko baimena ematea.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: LAURENT TARIOL j.

082.2023 –   HENDAIAKO HERRI KONTSEILUKO «HENDAYE EN COMMUN» TALDEAREN MOZIOA NOS TER EN NOUVELLE-AQUITAINE DELAKOA ZERBITZU PUBLIKOAREN BIDEZ KUDEATZEAREN ALDE

Akitania Berrian TER deitu trenak lehiara irekitzea gertatu da jadanik eta, aldi berean, 2023 urtea amaitu aitzin egitekoa da TER hitzarmen berria Eskualdearen eta SNCF konpainairen artean.

Halatan, bada, Hendaiako Herri Kontseiluak eskatzen dio Akitania Berriko Eskualde Kontseiluari  ez ditzan TER trenak lehiara ireki eta sina dezan SNCF konpainiarekin 10 urteko hitzarmen berria.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA – 7 ABSTENTZIO: SALLABERRY J. – DESTRUHAUT J. – BARRERO AND. – ESTOMBA AND : – POUYFAUCON J. – BALANZATEGUI J. ETA HIRIBARREN AND.

TXOSTENGILEA: LAETITIA NAVARRON and.

083.2023 –   HENDAIAKO HERRI KONTSEILUKO «HENDAIA BILTZEN» TALDEAREN MOZIOA ZONA GAITZEKO ALOKAIRU MERKATUAN DIREN DESOREKAK KONPONTZEKO

Julien Bayou, Iñaki Echaniz eta Christophe Plassard diputatuen eta Max Brisson senatariaren ekimenez, dei bat egin da turismo zonetako bizitegien gaia Nazio Biltzarrera eramateko. Iñaki Echaniz eta Annaïg le Meur diputatuek sinatu lege proposamen bat aurkeztu da, baina lehendakariaren gehiengoak gai zerrendatik kendu du.

Lege proposamen horren xedea zona gaitzetako herri hautetsien ahala handitzea zen, turismorako mublatuek duten zerga abantailaren aurka ari daitezen eta alokairu laburreko bizitegiei energia emaitzako diagnostikoa ezar diezaieten.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Sostenga ditzala Julien Bayou, Iñaki Echaniz eta Christophe Plassard diputatuek eta Max Brisson senatariak aurkeztu lege proposamenak,
  • Gobernuari eska diezaiola lehenbailehen landu dezala turismo zonetako bizitegien gaia.

AHO BATEZ ONETSIA–

Gai zerrenda bururatua zelarik, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 20:00 orenetan.

HENDAIAN, 2023ko ekainaren 02an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Kotte ECENARRO