2022ko irailaren 21 asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 251.2022

Bi mila eta hogeita bigarren urtean, irailaren 21ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.
BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j. 157.2022 txostenetik goiti, BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO SATHICQ and., GRABIÈRES j., (Auzapezordeak) –BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., BEAUFORT and., CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., MANTEROLA and., LEGARDINIER and., ARZELUS ARAMENDI j., NAVARRON and., MARTIARENA-GARAT j., COTINAT and., SALLABERRY j., DESTRUHAUT j., ESTOMBA and., BARRERO and., POUYFAUCON j. eta BALANZATEGUI j.
AHALORDEAK: ROMAN andreak CEZA andreari, TARIOL jaunak BERNARD jaunari, LABEAU andreak TRANCHE jaunari, BARRERO andreak ESTONBA andreari eta HIRIBARREN andreak DESTRUHAUT jaunari.
BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,
Deialdiaren eguna: 2022ko irailaren 14.

Biltzarraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2022ko UZTAILAREN 20KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA:

Auzapez jaunak, 2022ko uztailaren 20ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

141.2022 – HERRI KONTSEILUAK EMANDAKO AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Erabakien jakinaren gainean direla erran dezatela proposatu da.

HERRI KONTSEILUA JAKINAREN GAINEAN DA. EZ DA BOZKATZEN.

142.2022 – 2022. URTEA – 1. ALDATZE ERABAKIA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU GEHIGARRIA

Arrantza portuaren aurrekontu gehigarriari aldaketa gehiago egin behar zaio; 1. aldatze erabakian dira aldaketa horiek eta onar daitezen proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

143.2022 – 2022. URTEA – 1. ALDATZE ERABAKIA – BESTA ETA ANIMAZIOEN AURREKONTU GEHIGARRIA

Besta eta Animazioen aurrekontu gehigarriari aldaketa gehiago egin behar zaio; 1. aldatze erabakian dira aldaketa horiek eta onar daitezen proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

144.2022 – 2. ALDATZE ERABAKIA

Aurrekontu nagusiari aldaketa gehiago egin behar zaio; 2. aldatze erabakian dira aldaketa horiek eta onar daitezen proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

145.2022 – AURREKONTU NAGUSIA – HARTZEKOEN ABANDONATZEA

Bilkuran aurkeztu kopuruak hartzea abandonatu behar da eta onar dadin proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

146.2022 – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU NAGUSIA – HARTZEKOEN ABANDONATZEA

Bilkuran aurkeztu kopuruak hartzea abandonatu behar da eta onar dadin proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

147.2022 – APARKATZEAREN AURREKONTU GEHIGARRIA – HARTZEKOEN ABANDONATZEA

Bilkuran aurkeztu kopuruak hartzea abandonatu behar da eta onar dadin proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

148.2022 – BESTA ETA ANIMAZIOEN AURREKONTU GEHIGARRIA – HARTZEKOEN ABANDONATZEA

Bilkuran aurkeztu kopuruak hartzea abandonatu behar da eta onar dadin proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

149.2022 – 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK GOITI M57 AURREKONTU ETA KONTULARITZA IZENDEGIA ONARTZEA

Oso deliberamendu teknikoa zaigu orain guk onartuko dugun eta gainerako herrietan ere pixkanaka onartzen joanen diren deliberamendu hau. 2023ko urtarrilaren lehenetik goiti M57 aurrekontu kontularitza izendegia aplika dezan onar dezagun proposatu zaio kontseiluari.

AHO BATEZ ONETSIA –

150.2022 – BIZITEGIRAKO ERAIKUNTZA BERRIEN ALDEKO BI URTEKO DISPENTSA MUGATZEA

Eraikiriko jabetzen gaineko, eraikinen gehigarrien gaineko, birreraikitzeen gaineko eta lehen baserri eraikin zirelarik bizitegi bilakatu direnen gaineko funtsen zergaren dispentsa bi urtetara mugatzea, zergape den oinarriaren % 40an, Estatuaren mailegu lagunduen bidez diruztaturik ez diren bizitegi izateko eraikinei dagokienean.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

151.2022 – LANPOSTU IRAUNKORREN KOPURUAREN 8. TAULA

Deliberamendu hau erretreta hartze baten eta bi lekualdaketen ondorioz hiru lanpostu sortzeari buruzkoa da.
Hiru lanpostu horiek funtzionarioen bidez edota, baimen berezi batez, kontratu bidez kontratatuz bete litezke.

AHO BATEZ ONETSIA –

152.2022 – AHOLKULARI NUMERIKO BATEN KONTRATATZEA

2021eko ekainaren 30eko deliberamendu batez, Hendaia herriak 2021/10/01 datatik 2023/09/30 data bitarterako aholkulari numeriko bat kontratatzea aurreikusi zuen. Aholkulari horrek kargua utzi duenez, beste aholkulari numeriko bat kontrata dezan proposatu zaio kontseiluari, 2022/10/01 datan has dadin lanean, 24 hileko proiektu kontratu baten bidez.

AHO BATEZ ONETSIA –

153.2022 – ETXEBIZITZA ETA ENERGIA ELKARTASUN FUNTSA – 2022KO PARTE HARTZEA

Deliberamendu hau urterokoa dugu; Departamendu Kontseiluak kudeatzen duen eta bizitegi duina eskuratzeko, bai eta baldintza egokietan hartan mantentzeko ere, diruzko laguntza ekar dezake.

Hendaia herriaren 2022rako parte hartzea 11 680 €koa da:

  • 8 176 € bizitegiei dagokienean,
  • 3 504 € energiari dagokionean.

AHO BATEZ ONETSIA –

168.2022 – BESTAK ETA ANIMAZIOAK: EPE LABURREKO LANGILEEN KONTRATATZEA ETA ORDAINTZE BALDINTZAK

Deliberamendu hau Euskal Bestaren gurdiak gidatzen dituztenak edota ostatuan zerbitzatzen dutenak kontratatzeko baldintzei buruzkoa da.
Huts bat zekarren lehenagoko beste deliberamendu bat zuzentzera dator.

AHO BATEZ ONETSIA –

AUZAPEZ jaunak: bilkuran ez dugun Frédéric TRANCHE jaunaren ordez, KEHRIG-COTTENÇON andreak honako deliberamendu hauek aurkeztuko dizkizue.

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j., AURKEZLEA: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.

154.2022 – INTZURAKO ENPRESEN ARTEKO JATETXEAREN KUDEAKETA ELKARTEA – 2022/2023 ALOKAIRUA

Jarduera horretan jarraitzeko eta bazkaltiarrek enpresen arteko jatetxean bazkal dezaten prezioa goratu behar izan gabe, jatetxearen kudeaketa elkarteak eskatu du alokairua bazkari bakoitzerako 0,21 €tan atxiki dadila 2022ko irailaren lehenetik 2023ko abuztuaren 31 bitarteko aldian.

AHO BATEZ ONETSIA –

155.2022 – KONTRATUA AGUR SOZIETATEAREKIN AMA (SALDO DEIALDIAK) KUDEAKETA TRESNA BAT GAUZATZEKO

Herriaren Babes Plana (HBP-PCS) berrikustea egiten ari da azken hilotan eta horren harira, hendaiar orori zuzenduriko mezuen bidezko alerta sistema berriz plantan eman nahi izan da. Tresna hori AMA (Agur Saldo Deiak-Appels en Masse Agur) deitzen da eta AGUR sozietateak kudeatzen du; orduko 15 000 mezu edo SMS edo ahots mezu bidaltzeko aukera ematen du.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA : Michelle MOUNIOS-ADURRIAGA and.

156.2022 – OHIZ KANPOKO DIRULAGUNTZA SOCIEDAD FILATELICA DEL BIDASOA ELKARTEAREN ALDE

2022ko irailaren 21etik 25era, SOCIEDAD FILATELICA DEL BIDASOA (Bidasoako Filatelia elkartea) elkarteak “60 EXFILNA IRUN 22” erakusketa antolatuko du, Espainiako Filatelia Elkarteen Federazioarekin (FEDERACION ESPANOLA DE SOCIEDADES FILATELICAS FESOFI) elkarlanean.

500 euroko ohiz kanpoko dirulaguntza bati esker, elkarteak antolatu behar duen ekitaldi horren aurrekontua orekatzeko aukera ukanen luke.

AHO BATEZ ONARTUA –

Frédéric TRANCHE bilkurara lotu da.

TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.

157.2022 – HERRIKO IGERILEKUA: DIRULAGUNTZA ESKAERAK ETA DIRUZTATZE PLANAREN ONARTZEA

Udal igerileku berriaren eraikitze proiektuaren zati bat Herriaren autodiruztatze ahalaren bidez ordainduko da. Halarik ere, proiektuak behar dituen inbestimenduen handiagatik, dirulaguntzak xerkatu beharko ditugu.

Diruztatze plana:

  • gastuen guztizko kopurua 8.368.000 € zerga gabe izanen dela jotzen da,
  • espero diren dirulaguntzen kopuruak eta galdegin zaizkien partaideen gehienezko eskuhartze maila honakoak izanen direla jotzen da:
    • % 30 Euskal Hirigune Elkargoa,
    • % 30 Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua,
    • % 20 Kirolaren Nazio Agentzia,
    • FEDER eta DSIL direlakoen kopuruak ez ditugu ezagutzen.

ADIERAZI BOZ GUZTIEK ONETSIA – 7 ABSTENTZIO: SALLABERRY j. – DESTRUHAUT j. – BARRERO and. – ESTOMBA and. – POUYFAUCON j. – BALANZATEGUI j. eta HIRIBARREN and.

158.2022 – IGERILEKUA – 2022ko SARTZEEN ETA ERABILEREN PREZIO OROKORRAK 2022ko IRAILETIK GOITI

2022ko irailaren lehenetik goiti Irandatzeko igerilekurako sarreren tarifa orokorra finkatzea proposatu da. Ez dizkizuet kopuru horiek guztiak irakurriko; erranen dizuet, soilik, COVID krisiaren aitzinean bozkatu genituen tarifetara itzultzen garela, batere goratu gabe, noski.

AHO BATEZ ONETSIA –

159.2022 – OHIZ KANPOKO DIRULAGUNTZA – FRANTZIAKO MOTO TXAPELKETA

Frantziako 2022ko moto txapelketaren barnean, Trophée de France delako kategorian, Erik NAJERA jaunak sei lehiaketatan hartu du parte Frantziako lurraldean.
Hori dela eta, 500 euroko ezohiko dirulaguntza eman dakion proposatu da, hendaiar gidari horrek erregai eta material gastuen emendatzeari buru egin ahal diezaion.

AHO BATEZ ONETSIA –

160.2022 – OHIZ KANPOKO DIRULAGUNTZA – ITSAS ARRAUNEKO MUNDUKO TXAPELKETA

BERRA andreak Saundersfoot hirian (Gales) urrian eginen den itsas arrauneko munduko txapelketan hartuko du parte aurten.
919 €ko ezohiko dirulaguntza proposatu da, txapelketa horrek dakarzkion gastu gehigarriei buru egin ahal diezaien.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Ganix GRABIÈRES j.

161.2022 – ASIAR LOZERREN HABIEN SUNTSITZEA – HERRIAREN PARTE HARTZEA

Lozerren habiak suntsitzea espezie horren aurka borrokatzeko elementu garrantzitsua denez, iaz deliberamendua eman genuen horretan espezialdu eta baimena duen enpresa batek 2021ean esku har zezan deitu zuten hendaiarrei diruzko laguntza emateko.
Halatan, bada, asiar lozerren habiak suntsitzeko eskuhartze gastuaren zati bat (gehienez 50 €) gure gain hartzen jarrai dezagun proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

162.2022 – DIRULAGUNTZA ESKAERA AKITANIA BERRIA ESKUALDEARI ABADIA EREMUAREN KUDEAKETAREN BAITAN

Urtero bezala, Abadia Eremuaren Kontseiluak zehaztu du bere kudeaketa planari dagokion 2022. urterako kudeaketa, antolaketa eta zaintza jardueren egitaraua. Kudeaketa plan hori hainbat urtetarakoa da eta helburuen artean, besteak beste, honako hauek ditu: habitaten aniztasuna sustatzea eta eremuan diren aberedi eta landaredia hobe ezagutzea.
Akitania Berriko Eskualdeari 2022ko jarduera egitarau horretarako dirulaguntza eskari bat egitea proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.

163.2022 – TXINGUDI BADIAREN DRAGAKETA ERAGIKETEN ORDEZKAPENA EGITEKO OBRALARITZA PARTEKATURAKO HITZARMENA

Herria, Hendaiako arrantza eta laket portuen emakidaduna denak, eta Departamenduak, emakida emaile denak, Txingudi badiaren, laket portuaren eta Bidasoaren nabigazio ubidearen dragaketa lanak egin nahi dituzte. Eragiketa horietan aurreikusten da Bidasoaren ubidea dragatzearen bidez Hondarraitz hondartza hondarreztatzea. Hori dela eta, honako hau proposatu da:

  • Obralaritza partekatua ezartzea eragiketa horren gauzatzeko eta Hendaiako Herria eragiketaren obralari nagusi izendatzea,
  • Proiektu horren jarraipena eginen duten hiru hautetsi erreferente izendatzea; honako hauek izanen dira:
    • Chantal KEHRIG-COTTENÇON and.,
    • Jean-Michel ARRUABARRENA j.,
    • Laurence BEAUFORT and.,
  • Obralaritza partekatuaren hitzarmena sinatzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

164.2022 – BIHARKO HIRI TXIKIAK HITZARMENA LURRALDE BIZIBERRITZE ERAGIKETARAKO (LBE-ORT)

Hendaiako Herria, EHE eta lurraldeko beste 4 eragile engaiatu dira, Biharko Hiri Txikiak egitarauera lotzeko hitzarmenaren harira, lurralde proiektu bat prestatzera, 12-18 hilabeteko epean, Lurraldea Biziberritzeko Eragiketa kontratupetzeko.

Honako hau proposatu da:

  • Honako hauek dakartzan hitzarmena onartzea:
    • Hiri barnea biziberritzeko orientabideak,
    • Eskuhartze eremua,
    • 2022. urterako ondurik diren proiektuen zerrenda.
  • Auzapez jaunari hitzarmena sinatzeko baimena ematea.

AHO BATEZ ONETSIA –

165.2022 – HERRIAREN IRITZIA EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK HENDAIAKO «URRIZTI MUINOA» GERORA ANTOLATZEKO ZONA SORTZEARI BURUZ

Hendaiako Herriak Urrizti babestu nahi du, herriko leku bereziki minbera delarik, eta herrian ostatatze gabeko aisialdi zentroen (OGAZ-CLSH) gisako hornikuntzen beharrean garenez, bi behar horien inguruko gogoeta zenbait egin du, obralaritza publiko bidez, hendaiarrek behar dituzten 2 hornikuntza sortzeko:

  • Herriak parke publiko bat sor eta antolatu nahi du, herritarrei zabalik, leku horretan naturagune bat eginez, familiei zabalik, klima beroketak landaredian ukan dezakeen eraginari aitzina hartzen ahal lioketen landareak babestu eta landatuko direlarik, betiere jadanik diren zuhaitzak atxikiz.
  • Urrizti muinoan aisialdi zentro bat (OGAZ-CLSH) kokatuz, egun Irandatzeko haurtzaroaren etxean diren 60 OGAZ lekuen beharrari erantzuten ahalko zaio.

Honako hau proposatu da:

  • Aldeko iritzia ematea Euskal Hirigune Elkargoak Hendaiako “Urrizti muinoa” Gerora Antolatzeko Zona sortzeko egin duen proposamenari,
  • Hendaiako herria “Urrizti muinoa” Gerora Antolatzeko Zona horretan lehentasunez erosteko eskubideduna izendatua izan dadila proposatzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

166.2022 – DIRULAGUNTZA ESKARIA EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOARI LAGUNTZA FUNTS HONDAR BATEN HARIRA

Hendaiako Herriak garraio bitartekarien eraikinaren berriztapenari buruzko dosierra osatu du «Proiektu egituratzaileak» deituriko laguntza funtsaren harira. Lan horiek, nagusiki, Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdearen zerbitzuek erabiltzen dituzten bulegoen antolatze eta hedatzea dira.

Honako hau proposatu da:

  1. auzapez jaunari baimena ematea garraio bitartekarien eraikinaren berriztapen lanetarako diruztapenak xerkatzeko urraspideei ekin diezaien
  2.  auzapez jaunari baimena ematea Euskal Hirigune Elkargoari dirulaguntza eska diezaion laguntza funtsen hondarraren harira, bai eta beste diruztatzaileei ere, hala nola estatuari, beste lurralde kolektibitateei edota erakunde publikoei, proiektu deialdiekin edota etor litezkeen diruztapen baliabideekin
  3. diruztapen plana onartzea
    • Honako gastu kopuruarekin: 289.317 € zerga gabe,
    • Espero diren dirulaguntzen kopuruak zehaztuz, hau da:
      • 40 000 € Euskal Hirigune elkargoari eskaturik,
      • Euroeskualdearen zatia ez da ezagun.
  4. auzapez jaunari dirulaguntza eskariak eta horiei lotu zeinahi dokumentu sinatzeko baimena ematea.

AHO BATEZ ONETSIA –

167.2022 – HELEGITEETARAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIAREN ERABAKIA BETETZEA – BASERRIETAKO BIDEAREN LERROKATZEA ZEKARREN 1979KO APIRILAREN 26KO DELIBERAMENDUA KENTZEA

2022ko maiatzaren 11ko gutun batez, Bordeleko Helegiteetarako Administrazio Auzitegiaren idazkari nagusiak jakitera eman dio herriari ezen, administrazio justiziaren kodeari jarraikiz, Bernard LAPIX jaunak Auzitegira jo zuela PAUEko Administrazio Auzitegiaren 2016/05/19ko 1401313 zk. epaia berretsi zuen 2018/10/09ko agindu erabakia bete zedin eskatzeko; PAUEko Administrazio Auzitegiaren epai hark ezeztatzen zuen Hendaiako Herriak Baserrien bidearen lerrokatze plana onartzen zuen 1979/04/26ko deliberamendua indargabetzeko inplizituki erakutsi zuen ezetza, eta herriaren kargura ezarri zuen 1000 euroko kopuruaren ordainketa; kopuru hori 2021ean ordaindu zen.
Honako hau proposatu da:

  • Helegiteetarako Administrazio Auzitegiaren 2018/10/09 aginduari jarraikiz, ken dadila 1979/04/26ko deliberamendua,
  • Auzapezari baimena ematea Helegiteetarako Administrazio Auzitegiari erabaki horren berri eman diezaion.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta bilkura amaitutzat eman du 20:25ean.

HENDAIAN, 2022ko irailaren 23an

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAN AFIXATUA: 2022-09-23an