2024ko otsailaren 28ko, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 059.2024

Bi mila eta hogeita laugarren urtean, otsailaren 28an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j.,  TARIOL j.,
LABEAU and., CEZA and., JEHAN j.,  HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., LEGARDINIER and. (014.2024 zk. deliberamendu arte), ARZELUS-ARAMENDI j., NAVARRON and., COTINAT and., SALLABERRY j., DESTRUHAUT j.,  BARRERO and., POUYFAUCON j.,  HIRIBARREN and.,

AHALORDEAK: IRAZUSTA jaunak MOUNIOS-ADURRIAGA andreari, ARRUABARRENA jaunak ECENARRO jaunari (auzapeza), BEAUFORT andreak TRANCHE jaunari, MANTEROLA jaunak NAVARRON andreari, LEGARDINIER andreak COTINAT andreari (015.2024 zk. deliberamendutik goiti), ESTOMBA andreak HIRIBARREN andreari, BALANZATEGUI jaunak DESTRUHAUT jaunari

EZ DA BERTARATU: MARTIARENA-GARAT J.

BILKURA IDAZKARIA: Céline COTINAT and.,

Deialdiaren eguna: 2024ko otsailaren 21.

AUZAPEZ JAUNAK: Jaun-andre horiek, hauteskide horiek; gure herri kontseiluaren bilkurari hasiera ematera goaz.

Gai zerrendako gaiei ekin aitzin, gauzaño bat edo bi erran nahi nizkizuke. Lehenik eta behin, gogora ekarri nahi dizuet onartu dudala Luhusoko epaiketan lekuko izatea; Parisen eginen da heldu den apirilaren 2 eta 3an. Bakegileen kide den Béatrice MOLLE HARAN hendaiarrak galdeginik. Auzi horretan Béatrice MOLLE HARAN eta Txetx ETCHEVERRY dira auzipean. Zuetako zenbaitek bezala, agian, nik ere sinatu dut jadanik Bake Bidea adierazpena. Halatan, bada, orain proposatzen dizuet zuen izenak dakartzan zerrenda bat pasako dizuegula eta nahi baduzue sina dezakezue.

Eman nahi nizuen bigarren berrirako Leonor LABEAU andreari emanen diot hitza, heldu den martxoaren 8ko jardunaldirako egitarauaz eta gaietaz mintza dakizuen. Halatan, bada, Leonor, mintza zaitezke, labur halere, ahal bada, kontseilu bilkura honetan gai anitz baitugu lantzeko. Milesker.

LABEAU andreak: Martxoaren 8aren borroka egunak XX. mendeko Ipar Ameriketako eta Europako langile borrokaren eta emakumezkoen manifestazioen historian du jatorria.

1909an, Estatu Batuek, amerikar emazte sozialistek bultzaturik, urtero manifestazio bat antolatzea erabaki zuten. Hurrengo urtean, Emazte Sozialisten Nazioarteko Biltzarrean proposatu zen Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna egitea, baina oraindik 60 urte igurikatu behar izan ziren Nazio Batuek martxoaren 8aren eguna ofizialdu zezaten, emakumezkoen eskubideen aitzinamenduen ospatzeko helburuarekin.

Hendaian, Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordeak jarduera anitz daramatza bereizkerien eta indarkerien aurkako borrokaren alde. Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako hendaiar taldeak gaia landu nahi eta hainbat alor ditu langai emakumezkoak argitan emateko, berinezko muga hautsi nahirik nesken adin txikienetik bertatik ere. Arteari esker, kulturari, aisialdiei esker, eskola heziketari esker, kirolei esker, edota eskoletako jostalekuak bezalako generoz markatu gabeko azpiegituren bidez, edota profesionalak barnean formatuz ere, ekintza berriak proposatzen zaizkizue urte osoan zehar. Martxo osoan zehar izanen diren ekitaldi guztiak dakartzan eskuorria banatu zaizue; martxoaren 6an dugu lehen ekitaldia, egun puri-purian dugun abortatzeko eskubidearen gaia lantzen duen film batekin. Hor 17 urteko kirolari gazte baten istorioa izanen da.

Gero, ostiralean, Gaztelun, antzutzen ez duten eta merkatuan diren gizonezkoen kontrazepzio metodoei buruzko mintzaldia emanen du GIACOMETTI doktoreak. Beste hainbat jarduera, historiazkoak, kulturazkoak, kiroletakoak, hala nola autobabesa, proposatzen zaizkizue. Milesker.

AUZAPEZ JAUNAK: Milesker LABEAU andrea. Egitarau ederra, beraz, kausa eder baten alde. Eta ikusten dut eta pozgarri zait, noski, emakumezkoen eskubideen alde lanean dihardugula hala gure jardueren bidez nola elkarteenen bitartez ere.

Beste gai bat ere aipatu nahi nizueke; zuen bulegoetan atzeman dituzue euskararen sustapenerako egitarauak. Euskararen hilabetea martxoaren lehenean, ostiralarekin, abiatuko da Disidentziak erakusketaren irekitze ekitaldiarekin Mendi Zolan kulturgunean.

Gogoan har ezazue bilkuraren amaieran DENENTZAT gizarte zentroaren sostengu mozioa proposatuko dugula ere eta DESTRUHAUT jaunak egin digun ahozko galdera bati erantzunen diogu ere.

Aitzin hitz honekin amaitu dudalarik, Céline COTINAT andreak du hitza aitzineko bilkuraren bilkura agirirako.

I – 2024KO URTARRILAREN 24KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA:

Auzapez jaunak, 2024ko urtarrilaren 24ko bilkuraren bilduma COTINAT andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrendari ekin diote gero:

II – DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j. – auzapeza

012.2024 – HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

AUZAPEZ JAUNAK: Auzapezak herri kontseiluak eman ordezkaritzaz hartu dituen erabakien gaineko 12. deliberamendua dugu. Kontuan har dezazuen eskatzen dizuet.

Herri Kontseiluak kontuan hartu du. Ez da bozkatu.

013.2024 – AKITANIA BERRIKO ESKUALDEARI DIRULAGUNTZA ESKATZEA SASOILARIEN OSTATATZEEN ETA BIZITEGIEN PROIEKTU DEIALDIAREN HARIRA

AUZAPEZ JAUNAK: Akitania Berriko Eskualdeari egin dirulaguntza eskaera dugu hor. 2023ko azaroaren 6ko deliberamendu batez, Akitania Berriko Eskualdeak, turismo eta laborantzako sasoilarien ostatatzeen eta bizitegien proiektu deialdiaren harira, erabaki zuen herriari sostengu ematea 55 000 €rekin, sasoiko hamaika bizitegi sortzeko proiektua gauza ahal dezan.

Eraikina Intzurako industriagunean dago eta, hasiera batean aduana zerbitzuak hartzen zituen. Eraikinaren erdia Frantziako Gurutze Gorriari utzi zaio egiten dituen karitate jardueretarako, eta beste erdia sasoiko ostatatzeetarako izanen da. Proiektuak lokalak berriztatzeko da argindar, hoditeria eta obra txikietako lanak eginez.

Ikusirik lurralde kolektibitateen kode nagusia, bereziki haren L.2122.22.26 artikulua, kontuan hartuz dirulaguntza emateko onuradunaren eskaria behar dela, honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • Onar dezala Akitania Berriko Eskualdeak 55 000 €ko dirulaguntza eman diezagun sasoiko 11 bizitegi egiteko eraikin bet berriztatu eta berrantolatzeko proiekturako,
  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari eranskinean den horretarako diruztapen hitzarmena sina dezan
  • Eta baimena eman diezaiola auzapez jaunari abantzua eta kitapena hitzarmenean aipatu baldintzetan eman diezaguten eska dezan.

Dirulaguntza eskari hori onartzen duzue? Nork onartzen du, bada aurkako bozik, abstentziorik? Ez dut halakorik ikusten. Milesker.

AHO BATEZ ONETSIA –

014.2024 – DIRULAGUNTZA GIZARTE EKINTZARAKO UDAL ZENTROARI

AUZAPEZ JAUNAK: Hendaiako Herriaren Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak udal dirulaguntza bat behar du bere jardueretan aritu ahal izateko. Herriak aurrekontua bozkatzean esleitzen dizkie dirulaguntzak hala elkarteei nola GEUZari ere.

Halarik ere, GEUZak eskudiru beharrean da orain eta horretarako abantzu bat egin behar zaio 2024ko dirulaguntzatik.

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroari 400 000 €ko dirulaguntza abantzua eslei diezaion proposatu zaio herri kontseiluari. Abantzu hori herri kontseiluak gizarte laguntzarako zentroari 2024rako esleituko dion dirulaguntzatik kenduko da.

Honako hau proposatu zaio herri kontseiluari:

  • 400 000 €ko dirulaguntza esleitzea,
  • Adieraz dezala dirulaguntza hori gero esleituko zaion 2024rako dirulaguntzaren abantzua dela.

AHO BATEZ ONETSIA –

015.2024 –  2024KO AURREKONTU ORIENTABIDEEN EZTABAIDA

AUZAPEZ JAUNAK: Aurrekontu orientabideen eztabaidari ekinen diogu orain.

Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L. 2312 .1 artikuluak dioenez, aurrekontua bozkatu aitzin aurrekontu orientabideen eztabaida behar da egin. 3500 biztanledun eta hortik gorako herrietan, auzapezak, aurrekontua aztertzeari ekin baino bi hilabete lehenago aurkeztuko dio herri kontseiluari aurrekontu orientabideen gaineko, aurreikusiak diren urteanitzeko engaiamenduen gaineko eta zorraren egitura eta kudeaketaren gaineko txosten bat.

Txosten horretatik abiatuko da herri kontseiluaren eztabaida, L. 2121.8. artikuluak aipatu barne araudiak ezarri baldintzetan. Eztabaida horren kontuan hartzeko deliberamendu berezia eginen da.

Ikusirik Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia, bereziki L. 2312.1 artikulari jarraikiz, eztabaida horiek kontuan har ditzazuen proposatuko zaizue berehala.

Hasteko, gure finantzen zuzendariak du hitza dokumentu horiek aurkez diezazkizuen. Martin GUIGNOT jauna, zuri da hitza.

GUIGNOT jaunak: Arrats on orori. Aurrekontu orientabideen txostena aurkeztuko dizuet. Txosten hori eztabaida aitzinetik beharrezkoa da.

AURREKONTU NAGUSIA

Txostenari ekin aitzin, zenbait oharño dokumentuari buruz. 2015eko NOTRe Legearen ondorioz arautu dokumentua da eta zenbait elementu behar du ekarri aurrekontu orientabideen eztabaidan parte hartuko duten herri hautetsi guztiek informazio maila berdina ukan dezaten. Hartara, txostenean ageri behar dira zor maila, zorraren egitura, urteanitzeko engaiamenduak, langile gastuen gauzatzea eta langileriaren egituraketa, bai eta gastuen egitura eta bilakaeraren aurkezpena egun aurreikus litezkeen bezala. Aurrekontu orientabideen txostenek xerkatuko diren aurrekontu helburu guztiak agertu behar dituzte ere.

Aurrekontu orientabideen eztabaida aurrekontuaz eztabaidatuko duen herri kontseiluaren bilkura baino bi hilabete lehenago, orain bi hilabete eta erdi lehenago ere, egin behar da. Zenbait iturri seinalatu dut, nazioarteko testuinguruari buruzko zatia egiteko aukera eman duten iturriak batez ere. Nazioarteko testuinguruari buruzko zati hori arautua da; laster batean eginen dugu hori, ez baita eztabaidarako garrantzitsuena. Dokumentu horiek lehendik jaso dituzue jadanik.

Llabur-llabur baino llaburrago erranez, ekonomia testuinguruari buruz dagoen guztia: aurreko urteotan krisi bat bizitu dugu COVID pandemiarekin, gero krisi handia Ukrainako gerlarekin, eta gero gatazka bat Israelen, 2023. urte hondarrean. Horrek guztiak ekarri du inflazio handia, horrek eragina du aurrekontu alorrean, besteak beste, kolektibitatearentzat.

Halatan, bada, inflazio gogorra, oso gogorra 2022an, zertxobait gutxiago 2023an eta zertxobait apaltzen omen dena, itxuraz, 2024rako.

2022an % 7tik gora heldu gara eta % 5ean ginen oraindik 2023an; hartara, inflazio horren gutxitzeagatik ere inflazio nabarmena dugu oraindik aitzineko urteetan, 2020 arte, ezagutu ditugunekin erkatuz gero.

Finantza Legeari dagokionean, Hendaian zerikusi gutxi dugu Finantzen Legearen elementuekin. Funtzionamendurako Zuzkidura Orokorraren goratze bat zegoen, bereziki, Funtzionamendurako Zuzkidura orokorraren kopuru osoarena, baina goratze hori ez dago Hendaiako Herriak jasotzen duenean banatua den horretan. Hendaiaren testuingurura etorriz, orain, testuingurua zorrari dagokionean gertatzen denari so txiki bat egitea da.

Zorrari dagokionean, 2021etik 2023 arte, zorra egonkor dago, 18 M€koa da, urtean 2 milioiko mailegu batekin eta kapitalaren 2 milioi inguruko itzultzearekin. Halatan, bada, urtealdiari ekitean 18 miliotan gara eta urtealdiaren amaieran 18 milioitan 2021az geroztik. Mailegu emaileen araberako zorrak erakusten digu askotarikoa dela. Badugu mailegu emaile zenbait; ez gara banku bakarrarekin; hori beti ongi da.

Mailegu emaileen arabera zorra kitatzeari dagokionean, erran dezaket mailegu berririk izan ezean zorra 2043rako kitatuko genukeela. Zor bakoitzaren arrisku mailari dagokionean, tasa finkoko zorra dugu nagusiki (ia % 70), hori ere interesgarri da, eta aldagarri diren tasak modu aski klasikoan; eta, iaz geroztik, A liburuxka gaineko tasa, hau da, hasiera batean arrisku gutxikoa.

Zor bateratua, aurrekontu nagusiaren zorraz gain, kopuru zehatzekin; hau da, 18 412 000 €  2023an; horrez gain, bada laket portuaren aurrekontuaren zorraren ordaintzekoa, 1 356 000 €koa 2023an.

2023ko aurrekontuaren kitatzeko, gogoan har ezazue izan dugun inflazioa, 2022koa baino apalagoa izanik ere funtzionamendu gastuak %5 baino gehiago goratu baititu. Inbestimenduei dagokienean, 2022an baino inbestimendu gehiago egin ditugu 2023an, batez ere programa baimenei eta ordain kredituei loturik.

Halatan, bada, 4 programa baimen ditugu oraindik bidean. Legarralderena, Txiki Handirena, igerilekuarena eta, azkenik, herri barnearena, eta badira ere programa baimen horiez kanpoko beste proiektuen gauzatzea: sareen lurperatzea, foot 5 zelaiaren antolaketa, Dongoxeneko belaunaldiarteko gunearena, Euroeskualdearen lokalena eta Pohotenia karrikarena, besteak beste.

Aurrezpen maila goraxko dugu eta autodiruztatzerako aukera handia ematen digu horrek, baitezpadako autodiruztapena diren amortizazioei atalen biramendua erants baitakioke, hau da, nahita egiten den autodiruztapena, izan ere, 2.7 milioikoa izatera heltzen dena.

Mailegatzeari 2023. urte hondarrean ekin genion 2 M€tan; hartara, kapital horretatik 18,4 milioi ditugu ordaintzeko.

Aurrekontu nagusi horren aurrekontu gauzapenerako, 2023ren ondoan ageri den “p” txiki horrek erran nahi du kopuruak ez direla bururatuak. Ez gara oraino administrazio kontuarekin eta, hartara, aurreikuspena da.

Funtzionamendurako diru sartzeei dagokienean, apaltze bat dago, 2022an baino zertxobait gutxiagorekin eta funtzionamendurako egiazko gastuak, berriz, gora joan zaizkigu. Hartara, horrek aurrezpen gordina apaltzea dakar, noski. Oraingo aurrezpen gordina 3 146 000 €koa da eta 2022an, aldiz, 4 391 000 €koa zen.

Zorraren kapitalaren itzultzea, bere aldetik, egonkortxo da 2 milioiren mailan; aurrezpen garbia aurrezpen gordinaren bilakaerari jarraitzen zaionez, 2023. urte hondarrean 1 155 000 €tan zen. Aurrezpen gordinaren gaineko zor kitatze zor ratioa 5,8 urtetakoa edo da.

2023ko aurrekontu horren aurrekontu gauzatzeari dagokionean, inbestimendurako egiazko gastuetan bada 2022an baino zertxobait gehiago, hau da, 7 milioi baino zertxobait gehiago, zeinetan 2 milioi kapital dira. Diru sartzeei dagokienean, 2022an baino gutxiago, 4,7 milioi, zeinetan 2 milioi mailegu; horrek 2 343 000 €ko balantza negatiboa dakarkigu. Gero, kendu behar dira 1068 delakoa eta amortizazioak, ez baitira kalkuluan sartzen. 1068 delakoa aitzineko urtearen defizita (1,5 milioi) estaltzeko kapitalizaturikoari dagokio eta amortizazioak, hori ere baitezpadakoa da, funtzionamendu ataletik inbestimendu atalera igorri dena da; hori ere 1,5 milioi.

Giza baliabideei, giza baliabideen testuinguruari, dagokienean, 2024ko aurrekontu orientabideen eztabaida honetarako prestaketan deigarri da giza baliabideetan, hau da, 012 kapituluan, aurreikusten dela % 7,5eko goratzea –orain berean– 2023an egin zenarekin erkaturik.

2023an bete diren helburuak direla eta:

  • LFLGEOA-RIFSEEParen urteko lansari gehigarriaren (ULG-CIA) partea ematea da,
  • Arriskuen Balioztatzeko Dokumentu Bakarraren (ABDB-DUER) eta horren ekintza plana berreguneratzea,
  • Bizi Kalitate eta Lan Baldintzen urraspidea abian ematea,
  • C kategoriako langileen lan ibilbideen antolaketa bai eta ordain mailak aldatzea,
  • Gutxieneko lansariaren (SMIC) bi goratze (bat urtarrilaren lehenean eta bestea maiatzaren lehenean)
  • Eta Heziketa eta haurtzaroa saileko giza baliabideen diagnostikoa egitea Pirinio Atlantikoetako Kudeaketa Zentroak

2024rako aurreikusi duguna aurrekontu orientabideetan sarturikoa da:

  • Adin goraren eta teknikotasunaren eragina,
  • Zahartze eta eritasun asurantzaren kotizazio mailen goratzea,
  • Mugikortasun ordainen maila,
  • Herritar zerbitzua kontratatzen jarraitzea eta ikastun langileak hartzeko politika bermatzea,
  • Aprendizgoa sostengatzen jarraitzea,
  • 64 Kudeaketa Zentroarekin gizarte babes osagarrian parte hartzeko partzuergoa abian ematea,
  • Funtzionario orori indizea bost puntutan goratzea,
  • Eros ahalmenerako sari ezohikoa ematea,
  • Giza Baliabideen diagnostikoaren ondoriozko ekintza plana gauzatzea,
  • Kudeaketa Zentroaren diagnostikoa giza baliabideen alorreko beste gaietara hedatzea,
  • Bizi Kalitatearen eta Lan Baldintzen urraspidearen harira gauzatu beharreko beste jarduerak zehaztea,
  • Zuzendaritzetan kontratatzea.

Badugu langileriaren aurkezpen bat ere, hau da, abenduaren 31n ziren langile kopuruen ikuspen bat, zehaztapen bat. Halatan, 275 funtzionario, 33 kontratupeko, 4 ikastun. 1607 orenen betetzeko moldeak dira, alde batetik lanaldia, hau da, 40 oren 40 orenetako asteetan edo 37h30 orenetako asteetan, edo bestela, urteka zenbatuz, zerbitzuaren beharren arabera.

Gero, beste aldetik, kategorizazioa funtzionarioen kategorien arabera aurkeztu behar da A, B eta C, eta gero kategoriaka eta sexuka banatu. Hori dena 2023ko abenduaren 31an zen bezala; argazki bat da. Eta azkenik, langileen lanaldi murriztuen eta lanaldi ez osoen berri, 2023ko abenduaren 31ko datan.

2024ko aurrekontu orientabideak. Lehenetsiriko helburuak:

  • Kalitatezko zerbitzu publikoa ematea,
  • Herriaren egituratzaile diren inbestimenduak diruztatzea,
  • Finantzen oreka bermatzea, aurrezte garbi positiboarekin eta aurrezte gordin handiarekin,
  • Agintaldian zehar jokatzeko lekuak atxikitzea,
  • Zerga presioa mugatzea,
  • Diru sarreren araberako tarifen politikarekin jarraitzea.

Funtzionamendu gastuetarako aurrekontu orientabideak dira, funtzionamendu atalerako, diru sartzeak eta gastuak batera, autodiruztatze ahala atxikitzeko aurrezpen aski atxikitzea. Horretarako, gastuak mugatu eta diru sartzeak optimizatu behar dira. Zoritxarrez, Herria gastuen emendatze dinamika baten aitzinean da, dirusartzeak, hala zela ikusi dugu 2022 eta 2023 artean, gelditu edo direlarik.

Paradoxa hori konpondu behar da autodiruztapen ahalmen horren atxikitzeko eta urtealdiaren bukaeran aurrezpena egin; gastu baino diru sartze handiagoak egin behar ditugu, beraz.

012 kapitulua dugu funtzionamendu gastu handienak dituen kapitulua, langileria gastuak baitira hor sartzen, eta horri dagokionean, ikusi berri ditugun trabak ditugu eta bada urtarrilean eman dugula eros ahalmenerako sari ezohiko bat, bada ere adin goraren eta teknikotasunaren eragina, indize puntuaren goratzea, bada ere zahartze eta eritze asurantzaren kotizazioaren tasen eta mugikortasun sariaren mailaren goratzea. Orrek guztiak ekarriko ditu gastuak nabarmen gora.

Kudeaketa arruntaren gastuak zerbitzuen funtzionamenduaren bihotza dira eta haiei dagokienean, ahal beste saiatu behar dugu inflazioari loturiko goratzea mugatzen; eskuhartzeen eremuari loturiko goratze bat bada ere.

Dirulaguntzetarako, Herriak mantendu nahi du elkarteentzako sostengua, betiere behar den finantzen oreka atxikiz. Eta azken bi urteotan, partzuerrekin ditugun hitzarmenak lantzen ari gara, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroarekin edota Hendaia, Turismo eta Merkataritzarekin, berriz fakturatu eta behar diren aurrekontuen gainean kargatzeko gizarte ekintzari, adibidez, dagokizkion gastuak, ez daitezen Herriaren gainean karga, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren kargura beharko liratekeelarik izan.

250 000 euroko zigorra aurreikusi da ere bizitegi lagunduen eskasiengatik, HBE-SRU Legearen 55. artikuluak agindu bezala.

Funtzionamendu diru sartzeei dagokienean, Estatuak inflazioaren araberako, hau da % 3,9ko, oinarrien balioaren goratzea erabaki du. Ez da Herriaren tasen goratzerik aurreikusia. Aparkatzeen diru sartzeak 2023ko maila berean dira eta eraikinen eroste zergak nabarmen apaldu dira 2022 eta 2023 artean eta 2024rako 1,3 M€tan aurreikusten ditugu.

Funtzionamendurako Zuzkidura Orokorra ez da goratuko denik aurreikusi. Zertxobait apaldu ere eginen dela da aurreikusia, kopuru osoaren emendatzeak hiri elkartasunerako zuzkidurari eta baserrialdeko elkartasun zuzkidurari baitagozkie, eta horretan Herriak ez du zer ikusirik. Eta zergatik apaltzen da? Zergatik apaltzea da aurreikusia? Hendaiako biztanleria Frantziako emendatze osoa baino gutxixeago emendatu delako. Halatan, biztanleriarekiko ratioari dagokionean, zertxobait apaltzen da, noski.

FLKren diru sartzeak iraunkor edo izanen direla aurreikusten da, Lurraldeko Hitzarmen Orokorrari esker, hurrengo urtean jasoko duguna zertxobait ikusi edo egiteko aukera ematen baitigu. Kopuruei dagokienean, funtzionamendurako gastuak direla eta, 3 zutabe: 2023ko hastapeneko aurrekontua, aurreikusia dena, hau da 2023ko lurreratzea, gauzapenerako aurreikuspena, eta 2024rako Aurrekontu Orientabideen Eztabaida honetan proposatzen dena.

Halatan:

  • Izaera orokorreko kargak 6,3 milioitan, hau da, 2023ko hastapeneko aurrekontukoen berdintsuak, kontuan hartuz lurreratzea 5,4 M€tan zela,
  • Langile kargei dagokienean, goratze bat, orotara 13,9 M€tara heltzeko,
  • Produktuen ahultzeei dagokienean, zergetatik bildurikoen berrezartzeari loturiko goratze bat eta, berehala ikusiko duzue, diru sartzeei dagokienean, zergak direla eta, zertxobait goratzen da hori, ehunekoetan,
  • Atalen biramendua 2,7 M€tatik 2,5 M€tara pasako litzateke. 2023ko lurreratzearen zeroa normala da, atalen biramendua ez baita gauzatzen,
  • amortizazioak 1,6 M€tan,
  • Kudeaketa arrunteko gainerako kargak gora doaz, batez ere GEUZarentzako dirulaguntza goratuko dela aurreikusten baita,
  • Finantza kargak gora doaz, 2024. urte honetako asmo handiko inbestimendu programari ekiteko aitzineko urteetan baino gehiago eta lehenago hartu beharko baita mailegua,
  • Ezohiko kargak maila berean,
  • Eta amortizazioetarako zuzkidurak eta hornidurak maila berean.

Orotara, 30,5 M€ko aurrekontua 2024rako.

Funtzionamendu diru sartzeei dagokienean:

  • Aurreikus litekeen aurreikuspenezko emaitza erakarria 3,1 M €koa da, aurreko urtean 3,8 M €koa izan zelarik,
  • Kargen ahultzea eta barnean egin lanen eragiketak iazko maila beretsuan dira aurten,
  • Zerbitzuen emaitzak 4,1 M €tan dira, iazko maila berean. 2023ko hastapeneko aurrekontuari dagokionean, alde handia dago. Emaitzen parte bat ez da kontuan hartu,
  • Zerga mailan, M 57tik bereizi dira; horregatik dugu 73 kapitulu bat eta 731 beste bat, lehen M14aren barnean bateraturik zirelarik 73 kapituluaren maila berean. Halatan, bada, 3,2 M €ak egonkor dira. Euskal Elkargoak emaniko konpentsazio esleipena da, hau da, 3,2 M €,
  • Tokiko zergei dagokienean, emendatze bat izan da, orotara 16,4 M € egin arte,
  • Zuzkidura eta parte hartzeei dagokienean, jadanik iragarria zen Funtzionamendurako Zuzkidura Orokorraren apaltzea dugu atzematen,
  • Kudeaketa arrunteko gainerako produktuak egonkor dira

Aurrekontua orekan da 30,5 M €tan.

Inbestimenduari dagokionean, hainbat inbestimendu mota behar dugu kontuan hartu. Hasteko, kolektibitatearen ondarea zaindu eta atxikitzeko egin beharreko hornidura gastu errepikatuetarakoak. Atal hori oso garrantzitsua da, hori urtero egin ezean arazoak korapilatu egin litezke eta gero garestiago gertatu kolektibitatearen ondarea mantentzea. Gastu atal horrez gain, programa baimenak ditugu. Lau ziren oraindik bidean, izanen dira oraindik 2024an eta areagotu eginen dira gainera (besteak beste, igerilekua, hiri barnea eta Txiki Handi), 2024 eta 2025ean, gauzatzen bukatzeko datara hurbilduko baikara hor. Halatan, askoz eragin handiagoa jasanen dugu, berehala 2024 eta 2025eko kopuruak aipatzean ikusiko dugu hori.

Bi urte dira inbestimenduetarako urteanitzeko programa egin genuela eta aitzineko aurrekontu orientabideen txostenen harira aurkeztu genuen. Egun programa baimen berriei ekiteko aukera ematen digu horrek, inbestimenduetarako urteanitzeko programatze horretatik zuzenean sorturik.

Etorkizuneko programa baimen horiek bi kategoriatan bana ditzakegu:

  • Alde batetik, errepikatzen diren eragiketak: ibilgailuen erostea, sareen lurperatzea, bideen berritzea eta mugitze molde iraunkorrak,
  • Eta badira ere izari handiagoko proiektuak, hala nola Haurtzaroaren Etxearen berriztapena, sukalde zentrala eraikitzea eta bero sare bat plantan ematea.

Nolanahi dela ere, hornikuntza gastu horiek guztiak egiteko eta diruztatzeko ahala bermatu behar dugu.

Egun ditugun programa baimenei dagokienean, 2023ko aurrekontuaren lehen aldaketa erabakiaren garaiko deliberamenduen ondorioz, hau da, 2023ko maiatzeko azken deliberamenduen ondorioz, 2024rako 10 M €ko kopurua ezarri genuen. Helburua errealistagoa litzatekeen zerbaitetan izatea dugu orain, ahal bezain errealista izan eta 2024rako 7 M € inguruan kokatzea. Helburu hori plantan emateak erran nahi du gauzatze maila goragoa izanen dela seguruenik.

Gogoan har, 2023an, 1,7 M € baino zertxobait gehiago agindu dira. Hor, 7 milioi aurreikusten ditugu.

Proposamenei dagokienean, programa baimen berriak:

  • Sareen lurperatzeetan, azken urteotako batezbestekoa 400 000 € ingurukoa dugu, hartara, programa baimena 1,2 M €tan irekiko dugu orotara hiru urtetarako. Baina 2024an, 259 000 € besterik ez gastatzea aurreikusi dugu. Halatan, gainerakoa 2025 eta 2026 urteetako kredituetan sartzen ahalko dugu.
  • Ibilgailuen erosteari dagokionean: urtean 100 000 €; 2024rako 100 000 € aurreikusi ditugu.
  • Bideen berritzeari dagokionean: urtean 500 000 €, eta 2024rako 700 000 € aurreikusiak.
  • Bero sarerako: 2 165 000 € eragiketaren kostu osoa. 2024rako 150 000 € aurreikusiak.
  • Haurtzaroaren Etxerako: 2 854 000 € aurreikusiak eragiketarako; 2024rako 140 000 € aurreikusiak.
  • Sukalde zentralerako: 50 000 € ezarri ditugu; ez da sukalde zentralaren kostua, baina, une honetan, lehen azterketak ere ez ditugularik, ezin dugu bete ahal izateko moduko kopuru zentzuzkorik eman. Hartara, 50 000 €, lehen azterketa horretakoa da zehazki.

Nolanahi ere den, programa baimenak berraztertuak izaten dira eta urtero berrazter litezke, hala urte horretarako aurreikusi ordaintze kredituen aldetik nola programa baimenaren mailari dagokionean,

  • Eta azkenik, mugitze molde iraunkorretarako programa baimena urtean 100 000 €koa da eta 2024rako 100 000 € dira aurreikusiak.

Hona hemen, orain, heldu diren urteotarako kredituen sailkapenaren aurkezpena, 2024rako handi den zerbaitekin, bai eta 2025erako ere, igerilekua bururatzearekin eta Herri Barnearekin jarraituz, jadanik 9,4 M €tara helduz.

Halatan, inbestimendurako urteanitzeko programatzea, programa baimenetik at, zertxobait arintzen zaigu, programa baimenetan sartu diren eragiketa guztien ondorioz.

2024rako, zenbait eragiketa dugu aurreikusirik, besteak beste, honako hauek:

  • Arrosa-landare karrikaren berriztapena,
  • Larrialdi ostatatzerako neguko baliabide bat eta sasoiko bizitegiak,
  • Suteetaz babesteko kanpoko baliabideen azkartze eta berritzea,
  • Irandatz gimnasioaren teilatua berregitea,
  • Hilerriko bizitegia berriztatzea,
  • Geltoki auzoko ama eskolaren eta lehen mailako eskolaren hormak margotzea,
  • Eta lur erosketak.

Inbestimendu gastu horiei dagokienean, balantza lehendik metatu defizita dugu; 2023an 1,5 milioikoa zen eta 2023 hondarrean 2,5 M €koa izanen da. Hartara, aurrekontuan sartu behar dugu.

Inbestimenduak, alde batera utziz programa baimenak eta ordaintze kredituak: 3,1 M € eta programa baimenen harira egin inbestimenduak 8,5 M €.

  • Maileguen itzultzea: 2,3 M €, eta barnean egin lanak: 200 000 €, hau da, orotara: 16,6 M €.
  • Funtzionamendu soberakin kapitalizatuari dagokionean, diru sartzeetan defizitaren estaltzea dugu. Horregatik ditugu 1,5 M € 2023an eta 2,5 M € 2024an.
  • Ekipamendu dirulaguntzetan: 1,2 M €.
  • Mailegua: 8 milioi.
  • Zuzkidurak eta beste hainbat funts eta erreserbatan: 800 000 €.
  • Atal arteko biramendua: 2,5 M €,
  • Eta amortizazioak: 1,6 M €,

Aurrekontuaren oreka maila: 16,6 M €.

Maileguaren goratze handia ikusten da, 2024an egiteko dugun inbestimendu mailari zuzen-zuzenean loturik.

Ikusten da ere maileguetan 2023rako 4,1 M € aurreikusi genituela eta azkenean ez genuela 2 milioi besterik gauzatu. Mailegua 8 milioitan eman dugu 2024rako baina beharren arabera gauzatuko da soilik.

AURREKONTU ERANTSIAK
LAKET PORTUA

Gogoan, har, zorra, 2023ko abenduaren 31n: 1 356 191 €.

Bada ere aurrekontu nagusira igorri beharreko 471 587 € kopuru bat ere, eta urtean 170 000 € igortzen ditugu, funtzionamendu atalerako eramangarri den maila baita.

Laket portuaren aurrekontu horren 2023ko gauzatzeari dagokionean, funtzionamendu gastuak 011 kapituluan ditugu; funtsen gaineko zerga da, alde batetik, 93 000 € baino gehiagorekin, zorraren interesen itzultzea, beste aldetik, eta aipatu berri dugun aurrekontu nagusira igortzea dugu ere: 170 000 €, eta badira amortizazioak ere: 800 000 €tik gora.

Funtzionamendu diru sarrerak, berriz, alokairuak dira, SLIH-k ordaintzen dituen arranda ordainsariak eta pasaian direnen ordainsariak, 2023an 991 000 € izan zirenak. Badira ere portuaren eremuan dauden aparkatze ordaingailuen diru sartzeak ere.

2023ko inbestimendu gastuetan, zorraren itzulketa dugu, 203 000 €rekin, eta egin diren zenbait eragiketa ere, hala nola ekialdeko komunak berritu eta arauetan ematea, itsasontzien kudeatzeko programa informatikoa erostea, G eta T plataformen aldatzea, itsas saltegiaren margotzea eta itsas ertzen arrokaztatze eta egonkortzea, bai eta Wi-Fi guneen aldatzea.

Eta, batez ere, 2023an hondartza hondarreztatzeko eta Txingudi badiaren dragaketarako programa baimena eta ordaintze kredituen plantan ematea. 2023an eman da plantan eta 2023an egin dira jadanik lehen ordainketak.

Inbestimendu diru sartzeei dagokienean, ikusi berri dugun 832 000 euroko amortizazioetarako zuzkidura dugu diru sartze nagusia.

2024rako, aurrekontu orientabideen asmoa funtzionamendu gastuetan seguruenik gertatuko den goratzea mugatzen saiatzea da.

Funtzionamendu diru sartzeei dagokienean, 2023koen berdinak dira, SLIHren arranda ordainsariaren goratze handiarekin, inflazioaren indizeari loturik baita.

Inbestimenduari dagokionean, hainbat inbestimendu aurreikusi dugu, zeinetan bada hondartza birkargatzeko programa baimen hori; 2024an batez ere arrantza alderako zen aurreikusia, baina bada, halere, laket portuaren sarbidearen dragaketa ere.

Erregai saltegiaren pontoiko lanak ditugu ere, bai eta ontzientzako zangoak, ibilgailu eta itsasontzi bana erostea, pontoietako argindar terminalen aldatzea eta altxatze askaren sendotzea aurreikusirik.

Diru sartzeetan, emaitza metatua eta inbestimendu gastuen BEZaren itzultzea.

So egin dezagun programa baimena, etorkizun ditugun urteetarako engaiatzen bai gaitu. Halatan, bada, laket portuaren aldetik, 7,2 M € dira, 2023an jadanik 0,1 M € aginduak zirelarik eta 0,2 M € aurreikusiak 2024rako. Gero, 2025ean, laket aldeari dagokio. 2026an, ubidearen aldea denez, laket portuaren eta arrantza portuaren aurrekontuen artean banaturik da.

2027 hutsune urtea da. Zenbait kopuru dira, halere, aurreikusiak, azterketak egiten jarraituko delako halere. 2028an, arrantza portuaren zikloari ekinen zaio berriz ere; 2029an laket portua eta 2030ean ubidea, eta 2031n eragiketa osoaren bururatzea da.

Funtzionamendu gastuei dagokienean, iaz baino gorago dira hastapeneko aurrekontuan: goratze horiek atal biramenduan gertatzen dira nagusiki, bai eta amortizazioetan ere, non goratze handia baita.

Goratze horretarako aukera ematen duten funtzionamendu diru sarrerei dagokienean, emaitza erakarria goratuko da 2024an 2023koarekin erkatuz gero, bai eta SLIHren ordainsaria ere, 75 kapituluan ikus litekeen bezala; gainerakoa hor nonbait mantenduko da.

Inbestimendu gastuei dagokienean: inbestimendu gastuen goratzea.

  • Hartara, programa baimenak eta ordaintze kredituak lehen lerroan dira kokatuak, “zeinetan programa baimenak eta ordaintze kredituak”, eta programa baimenetarako 2024rako aurrekontu honetako aurreikuspena 244 000 €koa da. Orotara, inbestimenduak: 3 476 000 €.
  • Mailegua maila beretsuan da, zertxobait gorago

Aurrekontua, orotara: 3 763 606 €.

Diru sartzeetan, honako hauek ageri dira:

  • Emaitza metatua goratu da ia 200 000 €tan,
  • BEZaren itzulketan eginikoa baino gorago izanen dela aurreikusten da,
  • Funtzionamendu atalaren biramendua, ikusi berri dugun bezala, goratu da,
  • Eta amortizazioen goratzea,

Aurrekontu horren oreka 3 763 000 €tan da.

ARRANTZA PORTUA

Arrantza portuaren aurrekontuan:

  • Langile gastuetan 2023an 163 000 € egin dira,
  • Amortizazioetarako zuzkidura: 195 000 €,
  • Eta funtsen gaineko zergak.

Diru sartzeei dagokienean, xaien alokairuetan 155 000 €, altxagailuan 17 000 €, Décathlon 185 000 €, bai eta funtsen gaineko zergaren itzulketa 240 000 € eta arrantza portuaren eremuan kokaturiko aparkatze ordaingailuen diru sarrerak ere.

Funtzionamendu atalaren emaitza gorago da: 379 000 €tatik 636 000 €tara igo da.

Inbestimenduei dagokienean, hona eginiko nagusiak:

  • 16 zenbakitik 34 zenbakira arteko xaien hormen margotzea, bai eta xai horiek argindarrari loturiko arauetan ematea ere,
  • itsasontzien altxagailurako gastuak,
  • eta, oraintxe aipatu bezala, hondartzaren birkargatzerako eta Txingudi badiaren dragaketarako programa baimena.

Inbestimendu diru sarrerak emaitza erakarriei eta amortizazioei dagozkie nagusiki, eta kontuan hartu behar den emaitza erakarria 824 274 €koa da.

2024rako, funtzionamendu gastuei dagokienean, orain bereko egoera dugu, hau da, funtzionamendu gastu horiek mugatzen saiatzea, ongi markatuz arrantza portuan eta laket portuan eman behar dena, batez ere udal zerbitzuak aritzen direnean portu eremu horietan. Elementu horien markatzeko, aurrekontu nagusitik aurrekontu erantsietara birfakturatzea dakar horrek. Funtzionamendu diru sartzeak, beren aldetik, 2023rako aurreikusirikoen berdin-berdinak dira.

2024ko inbestimenduetarako:

  • ontzia beti heinean ematea,
  • diagnostiko geoteknikoa,
  • xaiak zaintzen dihardugu,
  • materiala erostea, hala nola ontzientzako zangoak eta igotzeko eskalera,
  • argindar transformadore bat segurtatzea,
  • eta zati handiena, hondartzaren birkargatzea eta badiaren dragaketa, 2024rako arrantza aldea aurreikusia baita.

Programa baimena aipatua izan den bezala laster batean pasako dut. Oraintxe aipatu bezalaxe da, baina oraingoan arrantza portuari buruzkoa, eta horregatik zertxobait apalagoa da arrantza alde honetan.

Funtzionamendu gastuei dagokienean, aurrekontua gora doa, batez ere atal-biramenduan, lehengo 263 000 €tatik 553 000 €tara pasatzen baikara.

Diru sartzeetan, gastuen goratze hori diruztatzeko aukera emaitza erakarriaren goratzea da, 379 000 €tatik 636 000 €tara pasatzen baikara.

Gainerakoa hor nonbait da. Diru sartzeetan izan da ezohiko diru sartze bat, izan ere, Décathlon-en funtsen zerga.

Inbestimendu gastuak nabarmen goratu dira programa baimenaren zatia 1,7 M €tan diruztatzeko. Halatan, bada, behar diren kredituak buruz buru eman behar dira, horregatik gorpuzgabeko ibilgetuak, hau da, 20, 21 eta 23 kapituluak batera, 2 759 000 €tara igotzen dira.

Gainerako gastuak, ustegabeko gastuak eta jasotako dirulaguntzen amortizazioak maila berean dira.

Hortik, aurrekontu osoa 2,8 milioikoa da eta horren diruztatzeko balia litezke emaitza metatuaren 766 000 € eta 824 000 € arteko goratzea, ikusi berri dugun funtzionamendu atalaren biramendua nabarmen goratzea 263 000 €tatik 553 000 €tara, eta Departamenduaren parte hartzea. Arrantza portuaren aurrekontuan Departamenduak lanen zati handia (%80) eta azterketen beste zati bat hartzen baitu bere gain. Hor, kalkulatzeko bideak korapilatsuagoak dira, ezen Herriak dagozkion lanen % 5a eta eragiketaren bideratzea bere gain baititu.

Halatan, bada, orotara 1 218 000 € dira aurreikusiak Departamenduaren parte hartzerako, aurrekontu hori 2 816 000 €tan orekatzeko.

APARKALEKUAK

Garrantzitsu da, oso garrantzitsu, aurrekontu horretan, funtzionamendu atalaren emaitzak murrizten ari direla. Aurten oraindik pasa liteke, baina aurrekontua emendatu behar izatera prestatu beharko dugu noski. Aurrekontu horretan oso garrantzi handikoak dira, oso eragin astunekoa, 2024rako aurreikusi diren 65 000 euroko amortizazioak. 59 810 € ziren lehen aurreikusiak. Hormetarako da. Eta iaz lanak egin ziren, batez ere garajearen atean. Hartara, amortizazio horiek aurreikusi behar dira gainera.

Funtzionamendu diru sarreretan, 51 000 euroko emaitza erakarria alde batera utzirik, zerbitzuen produktuek ekarri diru sarrerak ez dira 27 000 € besterik.

Hartara, diru sarrera horiek diruztatu beharreko amortizazio zatia baino apalagoak direnez, hori murrizten da, noski.

Inbestimendu mailan: 300 000 € aurreikusiak 20, 21 eta 23 kapituluetarako eta 10 000 € jaso ditugun dirulaguntzetan, hau da, orotara 319 000 €.

Eta inbestimendu diru sarrerek goraka diraute; emaitza metatua 30 000 €tan emandatu da eta aurreikusi amortizazioak 65 000 €tan, hau da, orotara 319 000 €.

BESTAK ETA ANIMAZIOAK

Aipatu beharrekoa da aurrekontu hori 378 000 €tatik 326 000 €tara apaldu dela; hiri bestan jantokia antolatzeko manera berriari loturik da apaltze hori, lehen Herriak egiten baitzuen zuzenean, Herriak ordaindu langileekin eta Herriak aurrekontu erantsi honetatik erosi elikagaiekin; horren gastuak 40 000 € ziren eta diru sarrera 40 000 € ingurukoa zen.

2023an, zeregin hori food trucks direlakoen eskuetan uztea erabaki da; hortik 40 000 € gutxiagoko gastua ekarri digu eta, gutxi gorabehera, 40 000 € inguruko diru sarrera gutxiago.

Horregatik, 2024ko aurrekontu hau apalago proposatzen da, hau da, 326 000 €tan.

Diru sarrerei dagokienean, berdin-berdin. Herriaren 285 000 €ko dirulaguntza aldatu ez delarik, zerbitzuen produktuak handizki apaltzen dira, 2023an aurreikusten ziren 47 000 €etatik 2024rako aurreikusten diren 10 000 €tara.

Inbestimendu gastuetarako, 2024rako 20 223 €ko aurrekontua da aurreikusia.

Inbestimendu diru sarrerei dagokienean, oreka 20 223 €tan da.

Aurrekontu orientabideei buruzko hautetsien arteko eztabaidari ekin diote.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

016.2024 – DIRULAGUNTZA ESKARIA GAIZKINTZAREN ETA ERRADIKALIZATZEAREN PREBENTZIORAKO MINISTERIOARTEKO FUNTSAREN (GEPMF-FIPDR) IZENEAN ETA DROGEN ETA MENDEKOTASUNEZKO JOKABIDEEN AURKA BORROKATZEKO MINISTERIOARTEKO MISIOAREN (DMJABMM-MILDECA) IZENEAN – 2024. URTEA

TRANCHE jaunak: Mila eta bat esker. Datozen bi deliberamenduak aho batez bozkatu ohi ditugu. Badu zentzua, Estatuari eta kolektibitateei dirua eskatzera joateko baitira. Bi deliberamendu hauen bitartez eskertu nahi nituzke, batez ere, gure teknikariak, gure partaideak, gure elkarteak eta hautetsiak, zer edo zer ilun den zerbaitetan hartzen baitute parte etengabe, lan bikainarekin arratsetan. Ozenki erran nahi nuen, beraz.

Bi deliberamendu garrantzitsuak dira ere, balore politikoei loturik, politika orokorreko, gizarte politikako, heziketa politikako eta prebentzio politikako baloreei loturik.

Lehena Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordeari da loturik. Gaizkintzaren eta Erradikalizatzearen Prebentziorako Ministerioarteko Funtsaren harira eta Drogen eta Mendekotasunezko Jokabideen Aurka Borrokatzeko Misioaren harira diruzta litezkeen proiektuen xerka joateko da.

Proiektu horietarako diruztapen eskariak eginen zaizkie lurralde kolektibitateei edota erakunde publikoei.

Halatan, bada, honako hauek proposatu zaizkio Herri Kontseiluari:

  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari FIPDR eta MILDECA direlakoen harira dirulaguntzak eska ditzan 2024rako,
  • dirulaguntza eskariak aurkez ditzan bi funts horien karietara, Estatuaren zerbitzuei eta lurralde kolektibitatekoei, bai eta erakunde publikokoei,
  • eta dosier horietarako baliagarri diren agiri eta dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

017.2024 – BIDE SEGURTASUNERAKO EKINTZEN DEPARTAMENDU PLANAREN (BSEDP-PDASR) OHARTARAZTE JARDUERAK SOSTENGATZEKO PROIEKTU DEIALDIA – 2024. URTEA

TRANCHE jaunak: Jadanik aipatua dut. Dirulaguntza eskari bat da. Optimista edo izanen da oraingo hau. Bide Segurtasunerako Ministerioarteko Nazio Behatokiaren (ONIS) kopuruak emanen dizkizuet, adierazten baitu 2023. urtean % 2 txirrindulari gutxiago hil dela errepideetan eta % 5 gutxiago larriki zauritu.

Kopuruak kezkagarriak dira oraindik ere, 226 hildako eta 2500 zauri larrirekin. Eta horrek gaian dugun heziketa politika oso-oso garrantzitsua bultzatuko du. Gehiegi bada gehiegi da.

Udal zerbitzuek bi proiektu proposatzen ditu, hortaz. Lehena norbanakoen mailan, kolegioetako gazteentzat, bi gurpilekoen segurtasunaren mailan, eta Txirrindaz Ibiltzen Jakin proiektua lehen mailako laugarren eta bosgarren urteetako ikasleentzat.

Hartara, honako hauek ziren Herriaren helburuak:

  • bide segurtasunerako araudiaz ohartaraztea,
  • ziklomotorren eta txirrinden gidatzea ezagutzera eman eta hobetzen erakustea,
  • herritartasunaren begiramena garatzea eta bi gurpilekoa edo txirrinda zirkulazioan gidatzeak dakartzan arriskuak ezagutzera ematea.

Halatan, bada, honako hauek proposatu zaizkio Herri Kontseiluari:

  • baimena eman diezaiola auzapez jaunari dirulaguntzak eska ditzan PDASR delakoaren harira,2024. urterako,
  • proiektu deialdi horietarako dirulaguntza eskariak aurkez diezazkien Estatuaren zerbitzuei eta kolektibitateei,
  • dosier honetarako baliagarri diren agiri oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

018.2024 – GR 10 ETA GT MENDIKO TXIRRINDA PIRINIOAK IBILBIDEEN BILAKAERA

TRANCHE jaunak: Deliberamendu honek Oinezko Ibilketaren Departamendu Federazioak Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluan bi urtez eginiko lanaren bidetik doa, han proposatu baita GR 10aren eta Pirinioetako mendi txirrindako zeharkaldi handiaren herriko ibilbideak aldatzea. Aldaketak deliberamenduan dira azalduak.

GR 10aren eta Pirinioetako mendi txirrindako zeharkaldi handiaren herriko lurretako bi ibilbide horiek legearen harira ezarri Promenada eta IIbilketa Ibilbideen Departamendu Planean sartzearen aldeko iritzia ematea zen proposatua.

Jakitera eman nahi genuen ere GR 10aren lehen etaparen topogidarekin adosteko eginiko aldaketak zirela, ibilbidea Subernoan, batez ere behereko auzoan, baizihoan, eta Fulcanelliren gurutzera zeraman, bai eta etxe moriskoetara edota Txingudi badiara.

Halatan, bada, aldaketa horiek dakartzaten ondare balioez gain, gure merkatarientzako, herri barneko merkatarientzako, laguntza da ere. Ikusi berri dugun bezala, Biharko Hiri Txikiak programaren laguntzaz berreginen da osorik. Ibiltariak herri barnera etorri ahalko dira ere topogidan aipatu leku bikainetan.

AHO BATEZ ONETSIA –

019.2024 – TURISMO BULEGOAREN 1. KATEGORIAKO SAILKAPENA BERRITZEA

TRANCHE jaunak: Turismo Bulegoaren 1. kategoriako sailkapena berritzearen harira, prozedura arrunta da turismolekutzat sailkatua izateko.

9 kapitulu handitan 19 irizpide betetzen ditugu, bereziki tokiko estrategia bat.

Hori aipatu dut garrantzitsua delako eta jakin ezazue ez nuela NAVARRON andreak erranikoaren aitzinetik idatzi. Batez ere turismo iraunkorraren bidean eginiko bikaintasunezko eskaintza da.

Honako hau proposatu da:

  • baimena eman dezazuen prefet jaunari eska diezaiogun turismo bulegoa 1. kategorian sailka dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

020.2024 – HENDAIAKO KASINOA – ZORTE JOKOEN USTIATZEKO BAIMENA – BERRITZEA

TRANCHE jaunak: Baldintza agiriak zehazten ditu establimendu horretan jokatzen diren jokoen antolaketari dagozkien moldeak.

Indarrean diren legeria eta araudiari jarraikiz, kasinoaren zuzendariak jokoen ustiapena egiteko baimenaren berriztatzea eskatzeko dosierra aurkeztu nahi du (egungo baimena sei hilabetez aitzinatuz iraungiko da).

Lehengo baimenak honako joko hauek zituen baimentzen:

  • 3 mahai,
  • 50 txanpon makina,
  • Eta erruleta elektroniko bat.

Berritzearen harira, honako hauek ustiatzeko baimena eskatzen da:

  • 4 joko mahai,
  • 125 txanpon makina arte,
  • Joko elektronikoen 60 mahai arte.

Baimen horien berritzea bidean dira; Barne Ministerioak ematen ditu eta ustiatzaileari eman zaizkion zereginetan jarraitzeko behar duen baldintza da.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

021.2024 – LURRALDE HEZIKETA PROIEKTUA (LHP-PEDT) ETA ASTEAZKEN PLANA – HITZARMENA SINATZEA ESTATUAREKIN, HEZKUNTZA MINISTERIOAREKIN ETA FLK-REKIN

BUTORI and.: 2014az geroztik, Herriak Lurralde Heziketa Proiektua eman zuen plantan; horrek ezartzen ditu haurrentzako eskolaldien, eskolaldi inguruko aldien eta eskolaz kanpoko aldien helburuak kolektibitatean. 2018an, lau eguneko astera itzultzearen ondorioz, tresna osagarria eman da plantan, Asteazken Plana deiturikoa.

Kalitate gutun horrek antolatzen du jarduera honako lau ardatz hauen inguruan:

  • Eskolaldi inguruko aldiak familia eta eskolaldien osagarriak dira,
  • Haur guztiei egiten zaie leku eta guztientzat helgarri dira,
  • Lurraldeko eskolaldi inguruko jardueren ezagutza,
  • Jarduera jori eta anitzak proposatzea.

Horretarako, Herriak Lurraldeko Heziketa Proiektua Gauzatzeko Laguntza Hitzarmena sinatu zuen Estatuarekin, Hezkuntza Ministerioarekin eta FLKrekin, 2021ean, bai eta Asteazken Planaren Kalitate Gutunari dagokiona ere.

Hitzarmen horiek hiru urtetarako sinatu ziren. Bi hitzarmenak dokumentu bakarrean bateratu dira; halatan, bada, lurraldeko heziketa proiektua plantan emateari buruzko eta Asteazken Planari buruzko hitzarmen berria sinatu behar da goian aipatu elementuetan oinarrituz. Dokumentu hori eranskinean duzue.

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Baimena eman diezaiola auzapez jaunari hitzarmena eta horri loturiko dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

022.2024 – LIZARDIKO LEHEN MAILAKO ESKOLAREN LOKAL BATZUK HAIEKIN HEZIKETA ETA MEDIKUNTZAKO ERAKUNDEAREN ESKU UZTEA

BUTORI andreak: ASEI elkarteak sortu HAIEKIN deitu Heziketa eta Medikuntzako Erakundeak laguntzen du espektro autistikoaren arazoak dituzten 6 eta 20 urte arteko 25 gazteren bizi ibilbidea.

Establimenduaren pedagogia proiektuan adierazi helburuei erantzuteko, bereziki Heziketa eta Medikuntzako Erakundearen haurrei txirrindan ikasteko aukera emateko testuinguru segurtatzaile, mugatu eta babestu batean, elkarteak herriarengana jo du eskola gune bat erabili ahal izateko.

Lizardiko lehen mailako eskolaren zuzendariari galdetu ondoren, erabilera eskari hori eskola jarduerarekin bateragarria omen da.

Eranskinean duzuen hitzarmenaren xedea Lizardiko lehen mailako eskolaren lokalak uzteko baldintzak eta elkarteak nola erabil ditzakeen zehaztea da.

Herriak, auzapezak ordezkaturik, eta Herri Kontseiluaren adostasunarekin, honako hauek utziko dizkio elkarteari:

  • Eskola jostalekua,
  • aterpea,
  • aterpe ondoko komunak.

Lokalen erabilera elkartearen beharren eta eskola jarduerarekiko bateragarritasunaren arabera eginen da.

2023-2024 urterako, elkarteak ostegunero erabiliko ditu lokalak, 14:15etatik 15:15etara. Ordutegi hori bi aldeak (elkartea eta eskolaren irakasle taldea) ados jarriz gero alda liteke. Hala balitz, auzapez jaunari jakitera emanen diote plangintza berriari ekin aitzin.

Hor goiko elementuak direla eta,

Honako hau proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • baimena eman dezala Lizardiko lehen mailako eskolaren goian aipatu lekuak erantsiriko hitzarmenean zehaztu moldean uzteko,
  • eta auzapez jaunari baimena eman diezaiola hitzarmen hori eta horri loturiko dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

023.2024 – “LES VARIÉTÉS” ZINEMAGELA – 2024KO TARIFAK

MOUNIOS ADURRIAGA andreak: Delibero honen gaia da “VARIETES” zinemagelaren sartzeen 2024ko tarifak finkatzea.

Asmoa ez da jadanik indarrean diren tarifak aldatzea, baizik eta informazioak osatzea gertatu zaizkigun egoera guztietara egokitzeko.

Halatan, dispentsen artean, gaineratu da urtean lau leku eskaintzea gizarte ekintzako edo karitate ekintzako xedea duten elkarteei, eskaria eginen diguten Hendaiako ikasle gurasoen elkarteei bai eta Denentzat Gizarte Zentroari, lotoetan sari gisa erabil ahal ditzaten.

Jakin ezazue erran gabeko arau bat badela indarrean zinemagintza industrian urririkotasunaren inguruan, banatzaileekin adosturik. Onartzen dute urririkotasun maila bat, baina betiere sarreren %3tik gora izan gabe.

Proposamen hau erantsia da taulako azken lerroan.

Zinema tarifak noiz edo noiz alda litezke, eragiketa berezietan edota banatzaileek hala eskaturik. Zinemagelari tarifa aldaketa horiek egiteko baimena eman diezaiozuen eskatzen zaizue.

Beraz, Herri Kontseiluari proposatzen zaio :

  • Goian proposatu tarifak onartzeko,
  • Tarifa horiek aplikatzeko deliberamendu hau bozkatzen denetik goiti 2024. urtean, Varietes zinemagelan

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

024.2024 – DIRULAGUNTZA ESKARIA EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOARI LAGUNTZA FUNTSAREN HARIRA (KANETAKO BISTALEKUAREN ANTOLAKETA PROIEKTUA)

KEHRIG COTTENÇON andreak: 2023ko martxoaren 4ko deliberamendu batez, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki zuen elkargokide diren herriak laguntzea Euskal Hirigune Elkargoaren kide diren herriei 2023-2026 aldirako laguntza funtsak esleitzeko baliabide bat plantan emanez.

Arrats honetan, herri barnea osotasunean berriztatzeko asmo orokorragoan kokaturik den lanen fase hau azpimarratzeko aukera zait.

Halatan, bistalekuaren antolaketaren xedea kokatua den leku ororen ustez bikaina balioan ematea da. Frantziako Eraikinen (Bâtiments de France) arkitektoarekin adosturik eginiko lan horrek lekuaren antolaketa atxikitzeko aukera eman digu, bi terrazak eta betoizko bi barandek bereiziriko eskalerak balioan emanez. Baranda horiek lekuari loturik dira nabarmen ezagunak eta kostalde osoan ikus litezke; berriz eman dira eta segurtatu egin ditugu. Berdeguneen gure zerbitzuek proposatzen duten landaketen antolaketa urrunetik, badian ikusiak izateko eta, aldi berean, Portu karrikatik ere ikusiak izateko da pentsatua eta erdiko panoramaren inguruan itzala emateko ere, betiere panorama hetsi gabe. Kanetako bistaleku hori irarlan anitzetan ageri da historian zehar, zeregin garrantzitsua baitzuen herri barnerako. Halatan, balio emate berri horren ondoren Portu karrikaren berriztapena eginen da eta horrela herriaren leku funtsezko horiek Errepublika plazarekin lotuko dira, leku bakar bat osatzeraino.

Erran nahiko nizueke ere 2023ko urrian hasi zen lan horrek bertan ziren zuhaitzak atxikitzeko aukera eman duela, bai eta Errepublika plazatik atera 2 zuhaitz gazte hona aldatzeko. Hona lan horren zenbait kopuru:

  • –       250 m² Larrungo harri
  • –       180 m² desaktibatu betoi
  • –       70 m² landaturik
  • –       9 banku bizkarraldedun LED bidez argiztatuak
  • –       LED bidezko argiztapen orokorra

Bereziki aipatu nahi nizueke gure lantaldeek egin duten lan eder-ederra, seinaletikaren euskarrietarako Corten altzairuzko altzari berezi-bereziak sortuz. Bertrand Linne-k egin panorama bikaina ikusiko duzue, Coursic-en ohoretan egin oroitarria.

1944ko martxo eta uztail artean eraiki bunkerraren kokagunearen berri ematen duen xafla bat ikusiko duzue bistalekuaren behere aldean kokaturik.

Azkenik, Kanetako auzokoen elkartearekin elkar adituz, aingura bat koka eta argiztatzeko asmoa dugu horretarako garbituko dugun bistalekuaren horman.

Ikusten duzue gure lantaldeek gida eta egin duten proiektu horrek merezi duela deliberamendu honi gehigarri hau egitea.

Milesker bereziki Sylvain Rémond-i historia ikerketako eta asmakuntzako lan bikaina egin baitu eta bere oldarra lantalde tekniko guztiarekin partekatzen jakin duelako ere.

Argi zaizue, noski, ni ere gogotsu naizela oso, eta horregatik eskatzen dizuet batera etorriko diren Herriaren eta Euskal Elkargoaren deliberamenduak behar dituzten laguntza funts horren ematearen alde egin dezazuen.

Honako hau eskatzen zaizue orain:

  • Onar dezazuen Euskal Hirigune Elkargoak eslei dezala 30 000 euroko «Herri Horrenbestekoa» (Forfait communal) deitu laguntza funtsa Kanetako bistalekua antolatzeko proiekturako,
  • Baimena eman diezaiozuen auzapez jaunari eranskinean duzuen horretarako diruztapen hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

025.2024 – BIZITEGIEN HOBETZEKO ERAGIKETA PROGRAMATUA-HIRI BERRIZTAPENAREN HARIRA HERRIAK ESKUARTZEKO ARAUDIA

KEHRIG COTTENÇON andreak: 2023ko irailaren 27ko deliberamendu batez, Hendaiako Herria engaiatu zen bizitegien hobetzeko eragiketa programatu bat gauzatzera, BHEP-HB “Biharko Hiri Txikiak” deitzen dugun hiri berriztapen atal batekin Hendaiako herri barnean. Euskal Hirigune Elkargoaren Elkargo Kontseiluak BHEP-HB horren abian emate hitzarmena onartu ondoren,”Biharko Hiri Txikiak” diren 5 hiriek beren herri araudiaz deliberatu behar dute. Hori dugu, hain zuzen ere, arrats honetako deliberamendu honen gaia.

Gogoan har ezazue, BHEP-HB “Biharko Hiri Txikiak” eragiketa 2024an eman da abian eta 2028an bururatuko da.

Halatan, bada, 2023ko irailaren 27an Hendaiako Herri Kontseiluak onartu zuen deliberamenduak dioen bezala, Bizitegien Nazio mailako Agentziaz gain (ANAH), Euskal Hirigune Elkargoaz gain, Pirinio Atlantikoen Departamenduaz gain eta Provicis Erosketarako Ororen Intereseko Sozietate Kooperatibo Anonimoaz gain, Herriak ere lagundu nahi ditu bere herri barneko bizitegiak hobetzeko proiektuak.

Hartara, Hendaiako Herriak, lehen-lehenik, bizitegian bertan bizi diren jabeak lagundu nahi lituzke.

Halatan, bada, bost urtetarako hautatu ditugu bizitegiak. Eta hartu dugun diruzko engaiamendu  hori 14 000 €koa da. Alokatzen duten jabeak laguntzea ere erabaki dugu. Hor 17 bizitegi hautatu ditugu, bost urtetarako 66 750 €rekin.

Hendaia Herriaren sari bereziak ematea erabaki dugu ere; huts izateari uzteko saria, etxe hormen gaineko eragiketarako saria eta jabetza partekatuen berriztapenerako saria emanez.

Hori guztia 20 bizitegitarako, 20 etxe hormatarako eta bost jabetza partekatutarako, lehenerako 60 000 €, bigarrenerako 80 000 € eta hirugarrenerako 125 000 € emanez.

Herriaren diruzko engaiamendu osoa, hartara, aipatu berri ditudan sariekin, 345 750 €koa izanen da, hau da, urtean 69 150 €.

Izan ere, akuilatzaile izan nahiz eta BHEP-HB eragiketaitzineko azterketaren ondorioak ikusirik, Hendaiako Herriak nahi izan du, baliabidearen harira egin lanetan duen diruzko parte hartzeaz gain, Herriaren sari osagarriak eman horretarako eskubidea dutenen aldeko lanak egiteko.

Halatan, bada, “hormen eragiketa” BHEP-HBan sar litezkeen dosierrentzat da soilik. “Huts izateari uzteko” sariari dagokionean, Herriak jarraitu nahi du hutsik diren bizitegien kopurua murrizteko jardunean eta jabe alokatzaileak bizitegi hitzartua -lanekin edo gabe- garatzera bultzatzen. Azkenik, “jabetza partekatuak berriztatzeko” laguntza jabetza partekatuetako alde partekatu andeatuetan lanak egiteko da.

Herriaren eskuhartze araudiak honako sari hauek ezartzen ditu:

  • “huts izateari uzteko” saria,
  • “etxe hormen eragiketarako” saria,
  • Eta jabetza partekatu andeatuen berriztatze” saria.

Hartara, deliberamendu honen bidez, erantsirik duzuen herri araudia onar dezazuen eskatzen zaizue, BHEP-HBari loturik eta haren sarien osagarri diren Herriaren sariak esleitzeko arauak zehazt ditzagun.

Diruzko tresnen egiazko kutxa dugun Herriaren laguntzen baliabide honen indarraldia BHEP-HBaren indarraldi bera da.

Herriaren sariak emateko hautatu dugun eremua BHEP-HB, hau da, Lurralde Biziberritze Eragiketarena (LBE-ORT).

Hartara, araudi horrek eman beharko lieke hendaiarrei indarrean diren baliabideen arteko elkarreraginak hobe ulertzeko aukera, ahal bezain ongi balia ditzaten eta ahal beste laguntza jaso hautagarri diren bizitegiak arauetan emateko lanak diruztatzeko.

Halatan, bada, honako hauek proposatzen zaizkizue:

  • Onar dezazuela BHEP-HBaren harira egin lanen osagarri diren Herriaren sariak baldintzatzen dituen herri araudia
  • Eta baimendu dezazuela Herriak eskuhartze araudiaren harira zehaztu laguntza osagarriak eman ditzala.

Eta, bide batez, erran dezadan, egin berri dugun eztabaidari jarraikiz, eragiten ari garela bete-betean eta ez hitz hutsetan.

AHO BATEZ ONETSIA –

026.2024 – HONDARRAITZEKO HONDARTZAN HONDARTZA KLUBEN ETA HONDARTZA ALTZARIAK ALOKATZEKO JARDUEREN KUDEATZE MOLDEA HAUTATZEA – ZERBITZU PUBLIKOAREN ESKUORDETZA ETA USTIATZE HITZARMENAK – PRINTZIPIOZKO ONARPENA

KEHRIG COTTENÇON andreak: Hondartza kluben jardueren kudeaketa moldeari dagokio honako gai hau.

Urte anitz dira sasoi bakoitzean jarduerak eta animazioak antolatzen direla Hondarraitz hondartzara maiz joaten diren hendaiarren eta turisten plazerrerako. Oihal-etxolen, etzaulkien eta eguzkitakoen alokairuak dira eta, haurrentzat, jarduera ludiko eta hainbat hondartza josteta (leriak, tranpolinak, birakariak, igerilekua, etab.) proposatzen dituzten hondartza klubak.

Biltzar erabakitzailearen kideei gogora ekarri nahi diet Herriak zerbitzu publikoaren eskuordetze prozedura bati ekin ziola 2021ean eta lau azpitratatzailerekin 3 urtetarako ustiapen hitzarmenak sinatzera eraman zuela horrek hondartza klub jarduera horiek eta oihal-etxolen, etzaulkien eta eguzkitakoen alokatze jarduerak ustia zitzaten.

Hitzarmen horien indarraldia 2023ko udaldiaren bukaeran iraungi zenez, 2024ko sasoirako udaldi zerbitzu publikorako nahi dugun kudeaketa berriz aztertu behar genuke orain.

Horren egiteko, Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L. 1411-4 artikuluak agintzen duenez, Herri Kontseiluari dagokio, Tokiko Zerbitzu Publikoen Aholku Batzordearen iritzia jaso ondoren, berriz egin dezagun proposatzen zaizuen zerbitzu publikoaren eskuordetze printzipioaz erabakitzea, eskuorde izanen direnek eman beharko dituzten zerbitzuen ezaugarriak ekarriz hor erantsirik duzuen txostenaren arabera.

Honako hauek proposatzen zaizkizue orain hauteskide horiek:

Gogoan har dezazuen auzapez jaunak aurkeztu aitzinetiko txostena,
Onar dezazuen zerbitzu publikoaren eskuordetzea esleituriko itsas jabari publikoaren kudeaketa eta ustiapenerako, horretarako ustiapen hitzarmenak emateko lehiaketa prozedura bat eginez,
Onar ditzazuen ustiapen hitzarmenen esleipendunek eman beharko dituzten zerbitzuen ezaugarriak, bai eta jabari publikoa erabiltzeagatik ordaindu beharko duten zergaren tarifak ere, lehen aipatu aitzinetiko txostenean adierazi eta zehaztu diren gisan,
Baimena eman diezaiozuen auzapez jaunari hondartza klub gisa jarduteko eta hondartza altzariak alokatzeko Hondarraitz hondartzaren zati bat erabiliko duten ustiapen hitzarmenen esleipendunak hautatzeko zerbitzu publikoko eskuordetze prozedura berari ekin eta eraman dezan eta horri loturiko dokumentu oro sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Nathalie CAMACHO SATHICQ and.

027.2024 – MOZIOA: DENENTZAT GIZARTE ZENTROARI SOSTENGUA EMATEA

CAMACHO SATHICQ andreak: Gizarte zentroak eta gizarte bizitzako guneak gizarte kohesioaren funtsezko eragileak dira.

Ehundik gora urte dira gizarte zentroak, zentro soziokulturalak eta gizarte bizitzako guneak gizarte kohesioa eta lotura biziarazten airtzen direla Frantzian zehar, biztanleekin batera eta botere publikoekin elkarlanean. Desberdinkerien aurka aritzen dira eta nor bakoitzari bere lekua eskainiko dion eta herritar orori aritzeko ahala eta bere buruaren jabe izateko aukera emanen dion ororentzako gizarte gutiziagarria eraikitzen laguntzen dute. Herri heziketaren eragileak, politika publikoen eragileak eta baldintzagabeko harreraren bermatzaileak, gizarte zentroak tokiko bizitasunaren pizgarriak dira, lurraldeen erakargarritasunaren sortzaileak eta gizarte kohesioaren egituratzaileak.

Egun, onartezinezko egoeran daude gizarte zentroak Frantzian: gutxiagorekin gehiago egin beharra, ebatzi ezinezko ekuazioa da hori.

Haurren hartzeko hala, ekintzen animatzeko ahala eta zabaltze ordutegien ahala murriztea, lanpostuen kontratuak ez berritzea, gehiegizko administrazio lana, batzuetan okerrera egiten duten elkarlanaren baldintzak: gizarte zentroek, zentro soziokulturalek eta gizarte bizitzako guneek ez dute jadanik gizarte lotura behar bezala animatzeko bitartekoak, elkartasunak biziarazteko eta gizarte zuzenagorako laguntza emateko bitartekoak. Alarma jo dute eta proposamenak egin dituzte.

Hendaian, Denentzat Gizarte Zentroa gizarte kohesioaren eragile handia zaigu herrian. Udalaren eta beste elkarte eragile batzuen ondoan, elkartasuna eta gizarte lotura lantzen ditu, haur txikienengandik adin goragokoenganaino.

Erabiltzaileen eta biztanleen kalterako litzatekeen zentroaren jarduerak murrizte edota txartze baten arriskuaren aitzinean, udalak bere sostengu osoa ematen die lantaldeei eta administrazio kontseiluari, eta gizarte zentrora bete-betean atxikirik dela baieztatzen du.

Ahuldade hori kargen goratzearen ondorioa da nagusiki, baina baita nazio mailan egin den langileen lansariaren goratzearena, goratze hori zuzen eta ongi merezitua dutelarik ere.

Proiektuaren eta zereginen kalitatearen kaltetan gertatzen diren kudeaketa traba horien aitzinean, Hendaiako Herri Kontseiluak gobernuari eskatzen dio azkartu eta areagotu ditzala gizarte zentroei ematen dizkien laguntzak eta ez diezaiela diruzko erantzukizuna tokiko kolektibitateei igor, kolektibitate horiek ere jasaten ari baitira Estatuaren zuzkiduren etengabeko apaltzeak.

Hendaiako udala lotzen zaio Gizarte Zentroen Nazio mailako Federazioaren eskariari eta funtsen ezohiko sostengu bat ematera deitzen du, gizarte zentroek dituzten zereginak betetzeko behar dituztenen mailan litzatekeen jarduerari atxikiz igaro ahal dezaten garai hau.

AHO BATEZ ONETSIA –

Bilkura 21:00 orenetan bururatu da.

HENDAIAN, 2024ko martxoaren lehenean

Auzapeza,
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea,
Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN WEBGUNEAN HEDATUA: 2024.03.01