Eskoletako menuak 2021ko irailaren 6tik 10ra

HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi,  Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. Menu elebiduna 2021ko irailaren 6tik 10ra (pdf – 137,82 KB – nouvelle fenêtre)  

Kultura denboraldi idekitzea

Hendaiako Herriak atsegin handiz ekinen dio, irailaren 9tik 12ra bitartean, 2021-2022 kultura sasoiaren irekitzeari. Sasoi jori eta aniztunari ekiteko parada izanen da hor, lehen hitzordu horren gisara, zeinean lau arratsetan hainbat kontzertu, film, erakusketa eta abar eginen baitira herriko zenbait lekutan, hala aire zabalean nola kultura areto guztietan: mediatekan, Gaztelu aretoan, Mendi Zolan kulturgunean eta Variétés zinemagelan. […]

Bidasoa Folken XX. edizioak parte-hartze handia izan du asteburu honetan

Sei kontzertu egin dira Hondarribian, Irunen eta Hendaian. Abuztuaren 20an, 21ean eta 22an Bidasoa Folk Jaialdiaren hogeigarren edizioa egin da Hondarribian, Irunen eta Hendaian, hurrenez hurren. Iaz bertan behera utzi behar izan zen ekitaldia, Covid19ko pandemia zela eta. Aurten, hiru hirietako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, jaialdia antolatu dute […]

Bidasoafolk 2021: musika akustiko, etniko eta garaikideko jaialdia abuztuaren 20, 21 eta 22an

Bidasoafolk 2021 bere XX. edizioan indar handiagoz itzuliko da, abuztuaren 20, 21 eta 22an programa anitz eta bereizlearekin. https://www.irunhondarribiahendaye.com/bidasoafolk/cas/programa.php Bidasoafolkek, folk musikaren eta musika garaikidearen alderdirik onenak bilduko dituen programa diseinatu nahian betiere, 6 kontzertu eskainiko ditu 2021 honetan, askotariko artista eta estiloekin, ibilbide nabarmena dutenak munduko eta sustraiko musiken munduan. Hondarribian (abuztuaren 20an) Euskal […]

Zaintzapean den mikroalga

48 oren dira euskal kostaldeko herriek jakin dutela osasun arazoak eta larruazaleko kalteak ekar ditzakeen mikroalga bat (OSTREOPSIS mota bat) atzeman dela. Berehala, zientziaren eta osasun publikoaren kate osoari egin zaio dei. Eskualdeko Osasun Agentziak (ARS) dioenez, osasun arazoak ikusi badira ere (eztula eta eztarriko minak adibidez), ez dira kezkagarriak eta ez dakarte arrisku handirik […]

Eta saltegi hau zurea balitz? Zure ideia testa ezazu!

Hurbileko merkataritzaren aldeko bere politikaren harira eta Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean, Hendaia Turismo & Merkataritzak merkataritza gela bat erosi berri du herriaren erdigunean, Hostailbidean. Saltokiak bi izkinalde ditu eta gehienez 3 urterako proposatzen da alokairuan, proiekturen bat dutenei jarduera testa dezaten… hori guztia aldatzen joanen den alokairu abantailatuarekin. Alde bakoitza kontratu batez engaiatuko da. Hendaia […]

Belaunaldiartekoa: kolektiboki harremana atxiki

Urrian, aste urdinaren karietara, igurikatu hitzorduak zaizkigu belaunaldiarteko mugazgaindiko topaketak. 2020ko edizioa birpentsatu behar izan zen osasun murrizketengatik, haurren eta adineko pertsonen arteko topaketak ezin izan baitziren, zorigaitzez, egin. Belaunaldien arteko lotura atxikitzeko, ostatatze gabeko Ttiki-handi aisialdi harrerak bertako haurren eta Hendaiako Haizpean eta Hondarribiko CASER zahar etxeetako egoiliarren arteko gutun bidezko harremana sortzea proposatu […]

Gaztelu Udako 1.edizioko programazioaren ezagutza egin

Besta Batzordeak, Hendaiako Herriarekin elkarlanean, “Gaztelu Udan” 1. ekitaldiaren egitaraua ezagutzea proposatzen dizue. EGITARAUA Informazio gisa, uztailaren 31ko Pintxo Kontzertua gaualdia ezeztatua da. uztailaren 16 eta abuztuaren 13 eta 21ean Pintxo-kontzertu gaualdiak, Lanetik Egina elkartearen eskutik Abuztuaren 2tik 20ra: Hendaiako Euskal Bestaren inguruko erakusketa, Oroitza elkartearen eskutik. Abuztuaren 2tik 4ra 10:30 – 12:30: Kultura-deskubritze tailerrak, […]

2021eko irailaren 8an, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 414.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, irailaren zortzian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., AIZPURU and., […]

2021eko uztailaren 21ean, asteazkenean, 18:30ean egin, herri kontseiluaren bilduma

KE.IG – 374.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, uztailaren hogeita batean, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j. MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzaezordeak) – CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., TARIOL j., […]

KONTRA EGITEAK ETA HELEGITEAK (RAPO)

Aparkatzea ez ordaintzeagatik edo ordaindu den denbora baino luzeago egoteagatik aparkatze ondorengo tarifa finkoa ezarri bazaio, erabiltzaileak horren aurkako helegitea aurkez dezake. Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea Erabiltzaileak Baitezpadako Aitzinetiko Administrazio Helegitea (BAAH-RAPO) aurkez dezake. BAAH-RAPO hori ezinbestekoa zaio ezarri zaion aparkatze ondorengo tarifa finkoaren aurka auzitegietara jo baino lehen. Jaso den gutunaren «abisu honi nola […]

30 ZONA: antolaketa berriak Txingudi badiaren hiribidean

2021eko uztailaren lehenaz geroztik, Hendaiako Herriak plantan eman du, esperimentazio gisa, mugikortasun eztiko eta abiadura murrizteko lehen baliabidea Hondarraitz auzoan. Horrek ekarri ditu batez ere taula berriak, lurreko seinaletika eta zenbait aldaketa zirkulazioaren eta aparkatzea-ren antolatzeko maneran. Hainbat aldaketa egin dira, batez ere Txingudi badiaren hiribidean eta Amatxi-lili karrikan, era-biltzaileek egin beharreko jokamolde aldaketa markatzeko. […]