Aparkatzea urririk abenduaren 5etik goiti
Herri barneko merkataritza berriz indarrean jar dadin laguntzeko, Herriak erabaki du aparkatzea urririk ematea abenduaren 5eko larunbat honetatik goiti eta urtarrilaren 3a arte, biak barne. Saltegiak berriz zabalik direnez, kontsumitzaileek berriz egin ditzakete beren erosketak Eguberritarako. Frédéric Tranche merkataritzaren ardura duen auzapezordeak dioen bezala, “merkataritza laguntzeko ekintzekin jarraituz, hendaiarrak erosketak herrian egin ditzaten nahi dugu […]