ONDAREA: Portu aldean arrantzari, itsas ontziei, gizakiaren eta itsasoaren arteko harremanari buruzko freskoa margotzea.

Proiektu eramailea: Simon

Itsas materialen saltegiaren (comptoir maritime) badia aldeko horma gainean fresko bat margotzea proposatzen dut. Fresko hori alde horretako lehengo edota oraingo jardueren adierazgarri litzateke: arrantza, ontzien konponketa, gizakia eta itsasoa… Margolanak arima ekarriko lioke leku berezi horri, itsasoa maite dutenak bisitatzen duten leku horri. Hendaiaren ondare bilakatuko litzateke, leku tipiko gisa. Herriaren turismo erakargarritasuna areagotuko luke eta bertako kulturaren adierazgarri litzatekeen leku bat irabaziko luke horrela herriak.

Auzoa: Ondarraitz

Kostua: 15 000€