INGURUMENA: Zuhaitz jangarriak

Proiektu eramailea: Claire

Herrian fruitu arbolak landa daitezen proposatzen dut. Lehengo zuhaitz zaharren ordezkatzeko edota landaketa berriak izan litezke; fruitu arbola horiek, tokiko barietateetakoak (Itsas erakunde babeslearen gereziondo beltzak edota sagarrondoak bezala) izan, nola exotikoak (ahuakateondoak, zitrikoak, kiwiak adibidez) izan, zuhaitz horiek koloreak eta atsegina ekarriko lizkiekete biztanleei, bai eta freskotasuna ere emanen luketen itzalarengatik. Proiektu horrek herriaren erakargarritasuna areagotuko luke eta, edertasuna ekartzeaz gain, klima aldaketari aitzin hartu eta elikadura erresilientziako urraspide ekoarduratsu baten araberakoa litzateke.

Auzoa: Herri osoan

Kostua: 10 000€