INGURUMENA: Txingudi badiako eta kirol portuko plastikozko hondakinak biltzea

Proiektu eramaileak: Lola

Laket portuan SEABIN motako hondakin bilgailuak koka daitezen proposatzen dut. Gailu horiek egunean batez beste 1,5 kg inguru biltzen dute (zigarrokinak, plastikoak, estalkiak…) eta 20 kg arte har ditzakete. Haien zaintza eta hustutzea udal langileen edota bertako egituretako bolondresen kargura izan liteke. Hondakinak ohiko prozeduren bidez sailkatu eta tratatuko lirateke gero. Proiektuak itsas hegia zaintzen lagunduko luke.

Auzoa: Ondarraitz

Kostua: 8 000€