AISIALDIA: Belaunaldiarteko aire zabaleko jostaleku aterpetua antolatzea (proiektu bateratua)

Proiektu eramaileak:  Udal Ludotekako haurrak – Naiara, Véronique, Madalen, Fernanda

Orori zabalik izanen litzatekeen leku estalia koka dadin proposatzen dugu. Horko leku batean, ping-pong mahai bat eta baby-foot bat kokatuko lirateke, «kirol» azkarragoetarako leku zabal bat ere utziz. Gainerakoa jarduera «lasaiagoetarako» antolatuko litzateke, tamaina desberdinetako mahai eta aulki helgarriekin, jende mota desberdinentzat egokiak, gizarte jokoetan ari daitezen. Lekuak karrika ikuskizun txikiak edo herritar kafea ere har litzake (batez ere euria bada). Proiektuak herrian dagoen jostatze eskaintza jorituko luke eta belaunaldienartekoa, kulturala eta herritarra litzateke.

Auzoa: Zehaztekoa

Kostua: 50 000€