Bozkalekuen zabaltzea Bozkalekuak goizeko zortzietan zabalduko dira eta 18etan hetsiko Nortasun agiri bat behar da eraman Hautes egunean, nortasun agiri bat aurkeztu behar duzu eta, ahal bada, hautesle txartela ere bai. Bozkatzeko unean nor zaren erakusteko, honako dokumentu hauetako bat aurkez dezakezu: Nortasun txartel nazionala (indarrean edo 5 urte gabe epez kanpo) Pasaportea (indarrean edo […]
2020ko martxoaren 13tik 29ra, Kalakaño-k euskarazko programazio aberats bat eskaintzen du lehen haurtzaroaren inguruan: tailerrak, ikuskizunak, mintzaldiak eta haurrei, gurasoei, aitatxi-amatxiei eta haurtxoez arduratzen diren profesionalei zuzenduak direnak. Programa osoa ikusi Euskarazko lehen haurtzaroko profesionalen sarearen sortzea Martxoaren 13an (ostirala), 19:00etan, Errobi-Aturriko elkargoaren etxean, ondoko tailerra antolatua da: “Euskarazko lehen haurtzaroaren profesionalak eta Euskara: beharrak, […]
HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. Kolorezko menu elebiduna 2020ko martxoaren 9tik 13ra (pdf – 74,76 KB – nouvelle fenêtre) MENUA 2020ko martxoaren 9tik 13rako astea Martxoaren 9an (astelehena) Pastenagre arraspatuak Lukainka erreak (tokikoak) Dilistak (bio) Fondu Président Bixkotxa betea txokolatearekin Martxoaren 10ean (asteartea) Saltxitxoia Indioilo xafla […]
Azken eguneraketa: 2019/11 Konfidentzialtasun politika horrek Hendaiako Herriak kudeatu webgune honen erabilera babesten du. Gure zerbitzuen harira bildu norbanakoen datuen bilketa, kudeaketa, tratamendua eta metaketa arautzeko modua azaltzen du. «Norbanakoen datuak» erratean norbanako fisiko identifikatu baten edo identifika litekeen baten gaineko informazioak dira. Hendaiako Herriko Etxea datu horiek dagozkien lege eta arauak betez tratatzera engaiatzen […]
Adineko 300 kide ditu, haietan 27 urririkako laguntzaile iraunkor, Denentzat Gizarte Zentroak; halatan, gizarteratze lanean eredugarri da hirugarren adinaren alorrean. Osasun prebentzioa eta etxean bizitzea: bi ildo nagusi Herriak % 33ean diruz laguntzen duen eta CARSAT kutxak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak sostengatzen duten egitura hori bere egiteko zenbait egokitu beharrean da 4 urtetik hona, “papy […]
Hendaiako Herriko Etxea eta Ravel Akademiarekin elkarlanean, Iparraldeko Orkestrak Mozart, Haydn, Webern, eta Bartok ohoretan jarriko dituen kontzertua aurkeztuko du martxoaren 13an (ostirala), Bixintxo elizan. Emmanuel Coppey, biolin jolea, eta Natanael Ferreira, biola jolea, biak 2018ko Ravel Akademiaren saridunak eta Iparraldeko Orkestraren saridunak, bakarlari ariko dira Iparraldeko Orkestra Sinfonikoaren musikarien ondoan, orkestra ganbera talde gisa […]
Dituen estatutuen arabera, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoa osoko bilkuran bildu zen Hendaiako Herriko Etxean, iragan otsailaren 25ean, bere karguak berritzeko, urtero egiten duen bezala. Kotte Ecenarro auzapeza zen erakundearen buru azken urte honetan eta Txomin Sagarzazu Ancisar Hondarribiko auzapezari pasa dio orain kargua. Kotte Ecenarro lehen auzapezordea izanen da eta José Antonio Santano Clavero Irungo auzapeza, […]
Besta Batzordeak Inauteri egitaraua aurkezten dizue. Jantziak presta itzazue Hendaiako inauterian parte hartzeko heldu den otsailaren 29an. Goizeko 11etan hasiz, Akelarre taldeak Zokoburu animatuko du eta 16 orenetan desfilea abiatuko da gurdi eta bandekin (Muthiko Alaiak, Goloka, Zarpai Banda, Kolpez Blai eta Patxaranga). Aurten, Zanpantzar epaituko dute desfilea bitartean eta Herriko Etxearen aitzinean sutara emanen […]
Heldu den martxoaren 8an, igandearekin, 17. Udaberri Ibilaldia eginen da… Oinezko ibilaldia Donejakue bideak ezagutzeko edo berriz ibiltzeko. Abiatzeak eta garraioa 2 abiatze proposatzen zaizkizue: 9:15ean Biriatuko frontoitik – Gr10 – Larretxeko Borda – Erramuntegi – Laffitenborda – Teilatueta 8:45ean Donibane Lohizuneko Donejakue karrikatik – Tour d’Auvergne – Sokorri kapera – Urruñako Herriko Etxea – […]
Hirugarren aldi honetan, Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroak, Hendaiako Herriko Etxearekin eta hamabost bat partaiderekin elkarlanean (haietan EPTA France, Sokoa, Pôle Emploi, Metalgintzaren Lanbideen Batasuna…), lanbide edota enplegu eskaintzak azaldu nahi ditu eta kontratatzeko beharrak hautagaien profil eta gaitasunekin egokitu. Enpleguaren foro hau apirilaren 2an goizean eginen da (9:00etatik 13:30era), Irandatz gimnasioan eta horretan parte hartu nahi […]
Datozen herri hauteskundeak 2020ko martxoaren 15 eta 22 igandeetan eginen dira. Ez bazara herrian izanen, ahalordea ematearen aukera har ezazu kontuan. Nola ahalordez bozka Hauteskundearen bi aldietatik batean edo bietan ez bazara herrian izanen, Hendaiako hautesleen zerrendan den beste hautesle bat hauta dezakezu zeure ordez bozka dezan. Ahalordea ematen duena mandatu emailea da eta hartzen […]
Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 715,15 KB – nouvelle fenêtre) Erref. KE.IG – 053.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, otsailaren 17an, astelehenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., […]