Petizioa hetsia da 2019ko martxoaren bukaeratik. 820 pertsonek bozkatu zuten interneten bidez eta 1440 Udal Etxean. Milesker zure parte hartzearengatik! Hendaiako Auzapezak Errepublikako Lehendakariari gutuna (leiho berria) (pdf – 190,07 KB – nouvelle fenêtre) Errepublika lehendakaritzaren erantzuna – Frantsesez (leiho berria) (pdf – 136,43 KB – nouvelle fenêtre) Auzapez jaunak, engaiatu zen bezala, desmartxak segitu […]
Gure aurreko artikulua kontsultatu Udaberriko garbiketa handiaren 10. aldia oinak hondarretan eta burua eguzkipean egin zen! 600 kg hondakin 2019ko martxoaren 16ko goizean, 221 boluntario etorri ziren hondakinak biltzera Hendaiako hondartzetako 8 sektoretan. Bilo urdinekoetatik haur txikienetarainoko adin guztietakoak aritu ziren asteburuan 600 kg hondakin biltzen. Bildu ziren gauza guztiak sailkatu eta balioa aterako dien […]
Irandatz igerilekua itxia izanen da 2019ko martxoaren 18tik goiti (astelehena). Obrak Obrak 12. aste osoan zehar iraganen dira. Irekidura Hendaiako Udalak jakinaraziko dizue noiz irekiko den berriz. Barkatu eragozpenak.
2019ko martxoaren 22an, ostiralarekin – 18etan – Bixintxo eskolan Askapenaren karrika 1ean Hendaiako GEUZak eta Denentzat Gizarte Zentroak antolatzen dute, Bixintxo eskolako ikasleen gurasoen elkartearekin elkarlanean Gurasotasuna senitartean arrats bat «Telefono adimentsua eta haren gehiegikeriak» haur txikienengandik nerabeenganaino Animamatzailea: Sandrine Mendizabal neuropsikologoa Arratsa diruztatzen dute Hendaiako GEUZak, Appui Parents 64 sareak, ikastetxeek eta Bixintxo eskolako gurasoen elkarteak. […]
Informacion en castellano (leiho berria) Enpleguaren foroa 2019ko apirilaren 4ko goizean eginen da 9etatik 13:30era bitartean, Hendaiako D. Ugarte frontoian. Hendaiako eta Hegoaldeko enpresak: jendea kontratatu nahi zenukete? Mugazgaindiko foro hau Txingudiko enplegu arroko (Hendaia, Urruña, Biriatu, Pirinio Atlantikoa, Irun, Hondarribia, Gipuzkoa) eta Hegoaldeko industria, eskulangintza edo sektore mediko-sozialeko enpresa orori da zabalik. Industria, eskulangintza […]
Martxoaren 8aren inguruan eta «Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren» karietara, Hendaiako Herriko Etxeak bi ekintza antolatu eta koordinatzen ditu! Martxoak 6, asteazkena Herriak gonbidatzen zaitu martxoaren 6an, honako honetara: zintzur bustitze batera eta gero honako film honen proiekziora: «Une femme d’exception» Varietés zinegelan, 20 orenetan. Martxoak 8, ostirala Aldarrikapen urte honetan, Hendaiako Herriko Etxeak, «Hendaiako Emazteen Kolektiboa» […]
Badu urte anitz Herriko Etxeak Hendaiako familiei eskolatik kanpoko aisialdi guneen zerbitzuak eskaintzen dizkiela: Adinak eta tokiak Urte osoan: 3-6 urte Haurtzaroaren Etxea 4, rue d’Irandatz, 64700 Hendaia, Telefonoa: +33 (0)5 59 48 02 05, E.helbidea: «Lissardy Txiki » Lizardiko ama-eskola, Enperadorearen etorbidea, 64700 Hendaia Telefonoa: +33 (0)5 59 48 30 21, E.helbidea: 6-13 urte […]