Ireki da mugaz gaindiko garapen iraunkorrerako baliabideen etxea!
2019ko ekainaren 5ean, asteazkenarekin, garapen iraunkorraren astean, jende anitz aritu da lanean etxalde izan zen Larretxea etxean… eta bazen zergatik, baliabideen etxea bilakatu baita! Izan ere, «Larretxea» lurraldeko baliabideen etxe berria eguerdi aldera ireki da, bertan zirelarik CPIE Euskal Itsasbazterrako lehendakaria Laurence LASSALLETTE, Itsas Hegiaren Kontseiluaren eskualdeko arduradun Nathalie MADRID andrea, Euskal Elkargoaren Marie-Ange THEBAUD […]