Dokumentuak

Hemen dituzue Hendaiako Herriak argitaratu dokumentu ezberdinak.

Olentzero Rock

Olentzero Rock IPK hendaiar elkarteak antolatzen duen elkartasun ekitaldia da! Gizarte eta kultura animazio hau elkartasunezkoa da eta jendeen parte hartzeari zabalik da; «jostailu bat, sartze bat» ideiatik sortu zen eta hala da oraindik ere ekitaldiaren leloa. Aurten zazpigarren urtea du antolakuntzan IPK Iparraldeko Prod elkarteak. 2018ko azaroaren 30etik abenduaren  2 arteko programa Azaroaren 30etik abenduaren 2 […]

Jostailu bilketa

Jostailuen bi bilketa egiten ari dira Hendaian Eguberrietarako! Denentzat Gizarte Zentroa Denentzat Gizarte Zentroak  (DGZ-CSD) zuen jostailuak bilduko ditu «Olentzero Rock» izeneko ekitaldian zehar, hau da, azaroaren 30etik abenduaren 02ra Hiri-Barnean: Gaztelu Zahar frontoian. Gero ,abenduaren 5etik, asteazkenarekin, abenduaren 7ra, ostiralarekin, Denentzat Gizarte Zentroan beste hauek eginen dira: jostailu azoka eta «Eguberri azoka (adinekoen apaintze tailerra) Ekintza […]

2 lagunentzako bazkaria irabaz ezazu, Euskaraldiaren karietara!

Abenduaren 2an (igandea), 13:30etik goiti, Mintzaian elkarteak Biriatu, Hendaia, Hondarribia, Irun eta Urruñako herritarrek parte hartuko duten kantu bazkari herrikoia antolatzen dute, Gaztelu Zahar pilotalekuan kokatu karpa berotuan. Herri Kantu Hendaia taldeak du, besteak beste, bazkaria alaituko, eta ondotik, Xabaltxen kontzertua izanen da, Olentzero Rock jaialdiaren baitan.   Horretarako, Mintzaian elkarteak zozketa bat antolatzen du. […]

Badator Euskaraldia!

Euskaraldia, photo des 11 participants Hendayais

Mintzaian elkarteak hainbat jarduera proposatzen ditu azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Euskaraldia hurbiltzen ari zaigu, eta dagoeneko, 400 lagun baino gehiagok eman dute izena, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko xedea duen ariketa sozial horretan parte hartzeko Hendaian. Halere, praktikatzea ez baita beti erraza, Hendaian Euskaraldia dinamizatzen duen Mintzaian elkarteak 11 egun horietan euskaraz aritzeko […]

Eskola oporraldietako jardunak

Zure haurren hurrengo eskola oporraldietarako jardunak presta itzazu. Hemen beherean, eragile guztiek (Herria, Hendaia Turismo…) antolatu jardunak xerkatzen laguntzeko esteka baliagarriak atzemanen dituzu Ikus ezazu ere haur eta gazteentzako ekitaldien agenda. Herriak antolatuak Zure nerabeentzat Nerabeek izena eman dezakete udal harlekuan, Anne-Laure edo Raphaël-ekin. Nerabeen jardunetaz gehiago jakiteko Haur ertainentzako aisialdi harrerak: 6-13 urte Haurrek Haizpean […]

Piknikalekuak

Senitartean edo bakarrik, Hendaian zarelarik «zertxobait jan nahi zenuke goxoki»? Gure mapa elkarreragilea ikus ezazu; mahaiak eta hondakin edukiontziak, bai eta ur puntu bat ere dituzten piknikatzeko lekuak dituzu hor! MAPA ELKARRERAGILEA Gure mapa ikus Piknika kategoria hauta

Udal jardunak eta erabiltzaile diren elkarteak

Hendaiako Herriko Etxeak zenbait ikastaro eta animazio proposatzen dio publikoari, udal langileek emanik. Hendaiako edo Hendaiatik kanpoko elkarteek erabiltzen dute ere igerilekua beren jardunetan. UDAL JARDUNAK NINI IGERILARIAK ETA UR PARKEA Larunbat goizeko saio horren arrakasta handiak laguntzen du uretarako beldurra gainditzen eta uretara ohituratzen adin txikienetik, josta eta familia giroan. Larunbata 9etatik 10etara IGERIKETA […]

Igerilekua prezioak

PREZIOAK BANAKAKO SARRERAK Helduak: 2,80 € 16 urtez peko haurrak: 1,80 € RSAdunak eta langabetuak: 1,40 € – 3 urtez peko haurrak: Dohainik HARPIDETZAK (10 txartel) HELDUAK: 21,00 € txartel urdinak (Hendaian, Pausun, Biriatun Bizi Direnentzat, Bizi Ez Direnentzat) 25,00 € txartel txuri marradunak (Hendaye, Béhobie, Biriatou) 16 urtez peko HAURRAK: 12,00 € txartel txuriak (Hendaian, […]

Azantza, higienea eta osasun publikoa

Azantza Jokamoldeei loturiko azantzek dakartzaten soinu kalteak zigor litezke auzoen bizimodua, gauez nola egunez, bidegabeki kaltetzen badute.  Gai hori Departamentuaren Osasun Araudiak ikusten du eta araudi hori da Hendaian aplikatzen, baina Herriak horren berri zuzenean eman nahi dizu. Azantzari buruzko araudia telekarga – Frantsesez (leiho berria) Departamentuaren osasun araudia Departamentuaren Osasun Araudiak (RDS – frantsesez […]

Aparkatzea: ohar baliagarriak

Ezintasun bereziren bat duten pertsonak Karrikako aparkalekuetan urririk aparka dezakezu zeure GIG edo GIC ikurra ezartzen baduzu Ordaingailua matxuraturik bada Zoaz hurbilen duzun beste batera. Herriko Etxeari jakinaraz iezaiozu, otoi, hona deituz: +33 (0)5 59 48 23 23 eta ordaingailuaren zenbakia eman. Geldialdi llaburrak 10 minutu dituzu aparkaleku horietan Karrika zaintzaileak Karrika zaintzaileak karriken zaintzaz arduratzen […]

Aparkatze ondorengo prezio finkoa

Zer da aparkatze ondorengo prezio finkoa? Aparkatze ondorengo prezio finkoa lehen (2018 baino lehen) isuna deitu ohi genuenaren ordezkoa da. Ordaingailuan ez baduzu behar adina ordaindu, leku publikoen zaintzaileak zure autoaren haizetakoanl «aparkatze ondorengo prezio finkoa (AOP-FPS)» deitu papera jar diezaizuke (ez da sistematikoa) eta ordaindu beharko duzu: Edo ordaingailuan Edo ANTAI agentziak igorri ordain eskaria […]