Burdinbidearen Europar Urtearen karietara eta Europar Batzordearen ekimenez, tren berezi bat ibiliko da kontinentean eta 26 herrialdetako ehun bat hiritan geldituko da jendeei burdinbidearen abantailetaz ohartarazteko. Irailaren 2an, ostegunean, abiatu da Lisboatik eta Parisen bururatuko du bere ibilaldia urriaren 7an. Hendaia hautatu da Frantziako lehen geldialdi izateko. Europaren trena heldu zaigu, beraz, Hendaiako geltokira, egun, […]
Prefekturak osasun baimena erabiltzen hasteari loturik eman duen jakinarazpena dela eta, hona hemen horren xehetasunak, Osasun baimena ez zaie eskatzen, egun eta abuztuaren 30 arte, jendeak hartzen dituzten eraikinetan lan egiten dutenei, ez eta irailaren 30 arte, 12 eta 17 urte arteko nerabeei ere. ARAUA Osasun baimena bali izanen bada, honako hauek frogatu behar dira: […]
Ostiral honetan, uztailaren 2an, Euskal Herria Tokiko Misioaren lehendakariak eta zuzendariak harrera bulego berria ireki dute autoportuan (Intzurako industrialdea) “Gazteen Bermeak” baliabiderako; bertan zen suprefeta, bozka eremuaren diputatua eta Hendaiako auzapeza, bai eta baliabide horretan diren gazteak eta haien aholkulariak. Krisia hasi zenetik, tokiko misioek funtsezko zeregina dute zailtasun handiena duten gazteak lanpostua lortzeko bidean […]
Ekainaren 23an, egun olinpikoa mundu osoan ospatzen da eta nor bakoitzari kirol olinpikoak egiten hasteko aukera ematen dio elkar partekatzean eta olinpismoaren baloreetan arituz. Gero eta ekitaldi gehiago antolatzen dira horren barnean, urtero, Frantzian eta gero eta jende gehiago biltzen dute, hala atletak nola herritar soilak. Hendaiak, 2024ko Jokoen Lurralde labeldunak, besta horietan parte hartuko […]
Aurkezpena Jokoen lurra Hendaian Urrezko bolondresak Parte hartzen dut Kontakta gaitzazu ASTE OLINPIKO ETA PARAOLINPIKOA Otsailaren lehenetik 6ra bitartean, Hendaiako hainbat ikastetxek parte hartuko dute beren ikasleekin gazteen artean kirola sustatzen eta heziketaren mundua olinpismoaren eta paraolinpismoaren ADNan diren herritar eta kirol baloreen inguruan mugiaraziko dute. 2021an, ikasleak osasunaren eta egunero ariketa fisikoa egitearen onuraren […]
Osasun neurriek hala uzten badute, Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren bederatzigarren edizioa, lehen mailako ikastetxeetako haurrentzat, 2021eko abenduaren 12an (igandea) iragan beharko litzateke, 16:30ean, Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan. Bi urtetan behin iragaten den txapelketa honen helburua bikoitza da: gero eta gehiago galtzen ari diren euskal kantu tradizionalen ikaskuntza eta euskararen praktika ludikoa haurrengan bultzatzea ; […]
Lan-eko laguntza zentroak, Pôle Emploi erakundeak eta Interstices Jarduera eta Enplegurako Kooperatibak, orain dela zenbait hilabete, enplegu ikerketa kolektiboko talde bat eman dute abian. Elkarlan astelehenero biltzen da Lan-ekoren egoitzan, 10:00etatik 12:00etara, gai jakin baten inguruan, autonomoki edo baliabidea gidatzen duten egituren laguntzarekin. Landuriko gaien artean: Pôle Emploi erakundearen tresnak, lurraldean dagoen lan merkatua, nola […]
Azken hilabeteetan egindako lanketa egikaritu da gaur goizean Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren Gelan: Euskalgintzaren Kontseiluak eta hiru lurralde ezberdinetan udalerri banak proiektu pilotu bat landuko dute hizkuntza politikak garatzeko. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, eta hiru udaletako ordezkariak bildu dira; hain zuzen, Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapeza, Maite Ibarra, Arrigorriagako Alkatea, eta Edorta […]
Osasun-krisiak eragin handia izan du Hendaia Euskaraz 2021 ekitaldian, baina halere, euskararen hilabetea ospatu da martxoan Hendaian. Jarduera gutxi batzuk baizik ez dira proposatu ahal izan, gehienaz kanpoan eta parte hartzaile kopuru mugatu batekin. Hala eta guztiz ere, edizio murriztu horren bilana baikorra dela erran daiteke. Izan ere, lehenik eta behin, bi elkarte berriren parte […]
2010etik, martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Urte guzti hauetan, hainbat gai landu dira. Urte pixka bat berezi honetan, Euskara Batzordeari garrantzitsua iduritu zaio Hendaiako egutegian sartzen den hitzordu hau atxikitzea, osasun egoerak proposa daitezkeen jarduerak anitz murrizten baditu ere. Euskararen egoera ahulaz oharturik, Hendaiako Herriak bere transmisioa eta erabilpena eguneroko bizitzan sustatzen ditu. Badu urte […]
COVID-19 Programa honetan aipatutako jarduerak alda edo deusezta daitezke, osasun egoeraren eta gobernuaren azken neurrien arabera. Maskara janztea eta hesi keinuak errespetatzea derrigorrezkoa da jarduera guztietan. Martxoaren 6an: bizikleta euskaraz konpon ezazu! Martxoaren 6an (larunbata), 10:30etik 12:30era, Recycl’Arte elkarteak bizikletak konpontzeko tailerra proposatzen dizue euskaraz. Zure bizikleta eraman eta aztertzen zein konpontzen ikas ezazu, animatzaile […]