Hondartzaren zaintza: soinu sistema berri-berria

Maiatzaren 8 asteazken honetatik goiti, Herriak hari gabeko bozgorailuen sistema berria emanen du abian hondartzaren luzera guztia hartzen duen komunikazio eta prebentzio zerbitzua emateko. Lehen aldi batean, baliabide hori Hondarraitz hondartzaren alde nagusian zabalduko da, eta Dunba Harrien aldera uztailaren lehenetik goiti hedatuko da, hau da, zaintza sasoiaren haste egunean bertan. Bozgorailuak zerbitzu teknikoek Zokoburuko […]

2024ko apirilaren 24 asteazkeneko herri kontseiluaren bilkura Bilkura agiria

Réf. KE.IG – 098.2024 Bi mila eta hogeita laugarren urtean, apirilaren 24an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY  j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., […]

Déclics elikadura erronka ipar euskal herrian

Declics elikadura erronka: Bere plateran ongi senditzeko joko bat ! Declics elikadura erronka, zer da ? 6 astez, desafioei erantzun, zure aurrekondua emendatu gabe, lekuko eta sasoineko elikadura sano baten ukaiteko ohidura onak aplikatzen dituzu ! Nola ? Ipar euskal herriko ingurumenerako iniziatiba zentro iraunkorrek, euskal hirigune elkargoaren sustenguarekin, erronka animatzen dute. Norendako ? Hiriguneko […]

Joanes Zuhigaraitxipi sorterrira itzuli da

Hiriak apirilaren 18an, “Coursic” edo “Croisic” ezizenez ezagutu kortsarioaren omenez plaza bat inauguratu du Portu Zaharrean. Berritze lanetan 6 hilabete eman ondoren, hala biztanleek nola turistek Txingudi badiaren eta Hondarribiaren gainean eskaintzen duen ikusmira zabalarengatik gustuko duten Hendaiako leku enblematiko horrek historiari hertsiki loturik den behatoki helgarri, inklusibo, eroso eta segurtatua eskaintzen digu. Plazak, bere […]

Erlaitzeko errepidea esperientzia gisa hestea: nola eraginen du zure egunerokoan?

Euskal Erlaitzaren errepidearen arazoak ukitzen dituen erakundeek (Estatua, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa eta Mugigarritasunen Sindikatua, bai eta Biriatu, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruña herriak) errepidea 2024ko maiatzaren 21etik ekainaren 7 bitartean hesteko esperientzia egitea erabaki dute, Erlaitzaren errepidea hesteak lurraldearen funtzionamenduan nola eragiten duen aztertzeko. Errepide hori kostaren higadura jasaten ari da […]

Udal erabakiak

Udal erabakiak, lanei buruzkoak barne, orain plataforma berezi batean kontsulta daitezke, helbide honetan: https://hendaye-arretes.clicmap.fr/

« MUSIKOLORE » UDAKO MUSIKA HITZORDU BERRIA

Hendaiako Herriak munduko musikak hautatu ditu udako besten hastapenari ekiteko. Musikazko berrikuntza horrek indar berri eta eklektikoa eskainiko dio jadanik aski jori den kultura sasoiari. Hala eginez, Hendaiako Herriak erakusten du kultura aniztasunarekin engaiaturik dela eta kulturen arteko harremana eta mundu osoko arte aberastasunen partekatzea bultzatzen duten ekintzak sustatu nahi dituela. Kultura politika ausart horrek […]

2024ko martxoaren 27 asteazkeneko herri kontseiluaren bilkura Bilkura agiria

KE.RS – 080.2024 Bi mila eta hogeita laugarren urtean, martxoaren 27an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA and., JEHAN […]

5.Hendaiako Enpleguaren foroa

300etik GORA LANPOSTU BETETZEKO – 2024ko APIRILAREN 18, OSTEGUNA Huts egin ezinezko hitzordua zaie jadanik lurraldean kontratatzen duten enpresei eta kolektibitateei. Bosgarren edizio honetan, Hendaiako Enpleguaren Foroa heldu den apirilaren 18an eginen da, 9:00etatik 13:00etara, Hendaiako Irandatz gimnasioan. Berrogeita hamarretik gora enpresek dute jadanik izena eman ehundaka lanpostu eta formakuntza proposatzeko, kontratu mugagabe nola mugatuak, […]