Hendaia Euskaraz: Martxoaren 7an: “Mugazabaldu” erakusketaren bisita gidatua

Martxoaren 7an (larunbata), 10:30ean, Hendaia Euskaraz-en baitan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak “Mugazabaldu: Mugak eta Giza Eskubideak” erakusketaren bisita gidatua proposatzen dizue euskaraz.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urtemuga kari (1948 – 2018) IEZIren partaideak diren Donostiako Hezi Zerb Elkarteak eta Iruñeko Navarra Nuevo Futuro-k ekoizturiko erakusketa hiru eledun honek hiru belaunaldien eskubideen arteko ibilaldia eskaintzen du, gure edo beste mugetako gertakariarekin lotuz.

Honekin batera, Tambourindeguy ahizpek “Lurralde Mugikorrak” erakusketaren zati bat eskaintzen dizuete, bertan haien mugaz aldetik aldera egindako bidaiatxoaren begirada artistikoa erakutsiz. Ahantzi gabe KBK#2, Nekatoenean Irungo Bitaminek sortu duen euskarria; bertan hainbat artistek mugetan zehar pasatzen diren hainbat etorkinekiko duten begirada ere ikus daiteke.

Erakusketa elehiruduna urtarrilaren 14tik martxoaren 7ra ikus daiteke, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era. Bisita dohainik da.