Hendaia Euskaraz: martxoaren 7an: Abbadia bertsotan

Martxoaren 7an (larunbata), 17:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, bisita oso berezia proposatzen dizuegu Abbadia gazteluan. Binakako oren t’erdiko bisita horretan, Xumai Murua bertsolariak alaituko ditu gidariaren iruzkinak bertsoak kantatuz.

Antton Abadia Euskaldunen Aita deitua zen bere biziaren bukaeran. Lore jokoak hasi zen antolatzen Euskal Herrian eta, euskal kultura eta euskararen defendatzaile handia zen. Bere lore jokoetan, bertsu saioak antolatzen zituen, besteak beste. Hori horrela izanda, Hendaiako euskararen hilabetearen karietara, bisita berezi hau bere Jauregian antolatzea, beharrezkoa ikusten dugu.

Xumai Murua, Urruñarra, txikitatik bertsu-giroan hazi da. Lehenik, Iparraldeko Eskolarteko Txapelketetan parte hartzen zuen eta gero, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketetan. Gainera, Xilabako finalista egon zen 4 aldiz. Gaur egun, bertsu-eskoletako irakaslea da Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan eta Bertsolarien Lagunak elkarteko zuzendaritzan da.

Toki kopurua mugatua denez, aholkatua da aitzinetik erreserbatzea: www.chateau-abbadia.fr webgunean, Hendaiako Turismo Bulegoan edo telefonoz: 05.59.20.04.51 – 05.59.20.00.34. Prezioa: 15€