Hendaia Euskaraz: martxoaren 10ean: hizkuntzak lantzeko joko gaualdia

2020ko martxoaren 10ean (asteartea), 18:30etik 20:30era, Hendaia Euskaraz-en baitan, Hendaiako Gazte Informazio Bulegoak hizkuntzak jokoaren bidez lantzea proposatzen dizue. Joko gaualdi hau Ondarraitz klubaren egoitzan iraganen da.

Gaualdi honetarako jokoak 2018ko azarotik irekia eta Geltokiko 1. Mailako eskolan kokatua den Udal Ludoteka elebidunak utziko ditu. Hautatutakoak hizkuntza eta adierazpen jokoak dira, giro goxoan aritzeko. Izan lehiaketa edo elkarlan jokoak, helburua adierazpen, informazio eta argudio diskurtsoak garatzea izanen da beti. Horrela, parte hartzaileek euskaraz eta frantsesez ikasitakoa sendotzeko aukera izanen dute.

Normalean, hilabeteko 1. ostegunean antolatua da jarduera hau, baina atzeratua izan da neguko oporrengatik.

Xehetasun gehiago Gazte Informazio Bulegoan:+33 (0)59 20 41 41 –