Hendaia Euskaraz: martxoaren 18an: Pista jokoa euskaraz

Martxoaren 18an (asteazkena), 14:30ean, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Turismo Bulegoak Hendaia euskarazko altxor ihizi joko baten bidez ezagutzea proposatzen dizue. Jokoa taldeka iraganen da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, talde bakoitzean heldu bat bederen beharko delarik. Familian egin daiteke, beraz!

Zoaz Balearen atzetik, altxorrera eramanen zaituen helbide misteriotsuaren bila!

Abiatzea Herriko Etxearen aitzinean izanen da. Jarduera dohainik da, baina toki kopurua mugatua da.

Izena martxoaren 16a arte eman behar da Turismo Bulegoan: +33(0)5 59 20 00 34. Jokoaren iraupena: 2 ordu inguru.