
Gure ur-ernatze programak ttipienak ura ezagutzeko bidean laguntzen ditu, familian, segurtasun osoz.
Burbuilariak (6 hilabetea -3 urte)
Larunbat goiz guziz (eskolako oporretatik kanpo), 40 minutuko saio librea, guraso batek lagunduriko niniek ur-ernatze une atsegina partekatzen dute, urari ohitzeko.
Noiz?
Larunbat goiz guziz eskolako oporretatik kanpo
8:15-9:00 (6-18 hilabete) eta 9:00-9:45 (18 hilabete-3 urte).
Abantailak:
Ura 32 gradutan, giro lasaia, bainutoki antolatua.
Abonamendua:
Urtean 30 saioetarako, saio bakarrerako.
Txiki-Txaplariak (3-4 urte):
Guraso batek lagundurik, haurrek igeriketaren oinarrizkoak ikasten dituzte joko eta jarduera jostagarrien bidez.
Noiz?
Larunbat goiz guziz eskolako oporretatik kanpo, 10:00-10:45.
Abantailak:
Ura 32 gradutan, giro lasaia, ibilbide pedagogiko berezia, hezitzaile baten aholkuak.
Abonamendua:
Urtean 30 saioetarako, saio bakarrerako.
Kasu!
Bainutokitik atera behar da igerilekua hetsi baino 30 minutu lehenago.
Bainujantzia eta bainatzeko burukoa beharrezkoak dira.