Uretako ibilbidea
Aurkezpena:
Tailer desberdinak aldizkatzen dituen ibilbide-trebatzea. Parte hartzaile bakoitza rolez aldatzen da gihar multzo eta gorputz ahalmen desberdinak lantzeko. Klase osoa eta anitza.
Noiz?
Asteartetan 19:00etan, ostiraletan 12:15ean, eskolako oporretatik kanpo
Abantailak:
45 minutuko klaseak, programa anitza tresnekin.
Norentzat?
Kirolzaleentzat.
Abonamendua:
Erreserbatuz soilik (15 leku), saio bakarrerako edo 10 saioetarako, Jarduera Txartela + hilabetekoa.
Uretako bizikleta
Aurkezpena:
Uretan pedalatu uretako bizikleta baten gainean! Jarduera honek bizikletaren onurak eta uraren erresistentzia batzen ditu. Silueta mehatzeko, zangoak indartzeko eta sistema kardiobaskularra hobetzeko ezin hobea.
Noiz?
Astelehen eta asteazkenetan 12:15ean, asteazkenetan 20:00etan, ostegunetan 19:00etan, eskolako oporretatik kanpo.
Abantailak:
30 minutuko klaseak, programa anitza musikarekin, jarduerari eskainiriko bainutokia.
Norentzat?
Gorputz egoera onean direnentzat.
Abonamendua:
Erreserbatuz soilik (14 leku), saio bakarrerako edo 10 saioetarako, Jarduera Txartela + hilabetekoa.
Osasun Kirola
Kirolean lasaiki berriz aritu nahi dutenentzat, izan eritasun, zauri baten ondotik edo eguneroko motrizitate zailtasunengatik. Saioak egokituak dira eta Gorputz Ariketa Egokituetan formatuak diren profesionalek kudeaturik. Talde ttipiak dira norbanakoari egokituriko laguntza eskaintzeko gisan.
Noiz?
Astearte eta ostegunetan 16:00etan, eskolako oporretatik kanpo
Abantailak:
45 minutuko klaseak, programa anitza musikarekin, jarduerari eskainiriko bainutokia.
Norentzat?
Eguneroko jestuak egiteko zailtasunak dituztenentzat, medikuaren ordenantza dutenentzat.
Abonamendua:
Erreserbatuz (16 leku), saio bakarrerako edo 10 saioetarako txartela.
Kasu!
Bainutokitik atera behar da igerilekua hetsi baino 30 minutu lehenago.
Bainujantzia eta bainatzeko burukoa beharrezkoak dira
