Hiriko igeriketa eskola (5 urtetik goiti)

Gure igeriketa eskolak urraskako irakaskuntza seguruan jartzen du arreta. Helburua oinarrizkoak ikastean datza, Sauv’Nage proba gainditu arte, uretan beregaintasun osoaren berme.

Igerikariaren ibilbidea hiru mailatan banatzen da: Krokodiloa, Apoarmatua eta Arraina.

Proba gainditu ondotik, haurrak ibilbidea segi dezake:

Elkarte baten bitartez:

Lehiaketetan parte hartzeko (igeriketa lasterketa, itsasbazterreko salbatze teknika, surfa), elkartearekin zuzenki aipatzekoa.

Hiriko programaren bitartez:

Hobetzeko eta uretako beste jarduera batzuk ezagutzeko (waterpolo, igeriketa ur hegalekin, salbatze teknika, kirol-erronkak…).

Noiz?

Astelehen arratsaldetan 17:00 eta 18:00etan, asteazken goizetan 9:30etik goiti, asteazken arratsaldetan 14:00etatik goiti eskolako oporretatik kanpo. 45 minutuko klaseak.

Abantailak:

Maila bereko taldeak, hezitzaile erreferente bat, norbanakoari egokituriko formakuntza liburuxka eta aitzinamendua.

Abonamendua:

Urtean 30 saioetarako, sarrera prezio murriztua.

Nerabeak (12-18 urte)

Gorputz kalitateen garapenean oinarritu igeriketa jarduerak proposatzen ditugu (iraupena, indarra), era harmoniatsuan eta trauma arriskurik gabe.

Noiz?

Asteazkenetan 14:00etan edo larunbatetan 11:00etan eskolako oporretatik kanpo.

Abantailak:

Ordu bateko klaseak, programa anitza, salbatze teknikak ikasteko lehen urratsak, norbanakoari egokituriko aitzinamendua, batxilergoko proba gainditzeko trebatzea.

Abonamendua:

Urtean 30 saioetarako + sarrera prezio murriztua.

Helduak (18 urtetik goiti)

Helduentzako igeriketa maila eta behar guziei egokitzen da.

Uraren beldurra

Uraren beldurra eta urari loturiko traumak gainditzeko.

Hasiberriak

Oinarriak ikasteko: oreka, flotatzea, mugitzea eta murgiltzea.

Trebatuak

Igeriketa mota bat edo batzuetan hobetzeko, gorputza eta kirol-maila zaintzeko xedez.

Noiz?

Astelehen arratsetan, astearte eguerditan, ostiral arratsetan, eskolako oporretatik kanpo

Abantailak

Ordu bateko klaseak, programa anitza, mailen araberako taldeak, norbanakoari egokituriko aitzinamendua.

Abonamendua

Urtean 30 saioetarako + sarrera prezio murriztua.

Kasu!

Bainutokitik atera behar da igerilekua hetsi baino 30 minutu lehenago.

Bainujantzia eta bainatzeko burukoa beharrezkoak dira.