Martxoaren 22an (igandea), Hendaia Euskaraz-en kari, Mutxiko elkarteak mutxikoen eta Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoien inguruko festa batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Eguneko egitaraua honako hau izanen da:
- 10:00: Txistularien diana
 - 11:30: Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan
 - 13:00: Zintzur-bustitzea
 - 14:00: Bazkari herrikoia Ondarraitz klubaren egoitzan
 - 16:00: mutxikoak eta dantza herrikoiak.
 
20 eurotan proposatzen zaizuen menua honako hau da : 3 pintxo, paella bertan egina, gasna, euskal bixkotxa, arnoa, kafea eta ondokoa. Baitezpadakoa da berantenaz martxoaren 16an erreserbatzea: +33 (0)6.83.90.25.11 – +34 666.126.091 –