GUITARALDE 2022 

2022ko ekainaren 16an, Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios Adurriaga Kultura auzapezordeak, Laurent Pelegrin Animazioen eta Besten hautetsi arduradunak, eta Jean Marie Ecay festibalaren zuzendari artistikoak Guitaralde jaialdiaren hamaikagarren edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Festibala heldu den uztailaren 7tik 9ra iraganen da. 2012an sortu zen Guitaralde festibala eta, urteotan guztietan, sei soken izen handiak ekarri ditu Hendaiara, […]

Musikaren Besta: programa aldaketak

Meteo Francek Hendaian 20:00etatik goiti aurreikusia duen euria eta ekaitzarengatik, Hiriaren zerbitzu kulturalak Hondarraitz auzoan antolatuak ziren kontzertu batzuk barnean egitea erabaki dugu: Gaztelu Aretoan, 20:00etatik goiti (hasieran aurreikusiriko ordutegi bera) ETATS D’ESPRITS ILUMA YOUNG SUMMER Arteknik-ek antolaturik Mendi Zolan kulturgunean, 20:00etatik goiti (hasieran aurreikusiriko ordutegi bera) BEYROUTH OUEST BUSHIDO Lanetik Eginak antolaturik. Horrez gain, […]

Gai zerrenda – 2022ko ekainaren 22 asteazkeneko bilkura 18:30ean

I – 2022ko MAIATZAREN 18ko HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 112.2022 – Herri Kontseiluak eman ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 113.2022 – «Euskal Herria Antolakuntza» Tokiko Sozietate Publikoaren (SPL Pays Basque Aménagement) sortzea Txostengilea: Richard IRAZUSTA j. 114.2022 – Lanpostu iraunkorren 6. taula maila goratzeengatik Txostengilea: Frédéric TRANCHE […]

Ekitaldi bat ekoasmatzeko gutuna

Hendaiaren bizitasuna eta aniztasuna urte osoan zehar egiten diren ekitaldi anitzen emaitza dira, kirolekoak direla edo kulturakoak, edo besta ekitaldiak, gizarte ekintzak, ekonomiakoak eta abar. Hendaiako Herriko Etxea bete-betean engaiatu da bere lurraldean egiten diren ekintzen kostu ekologikoa ahal beste murriztu eta baliabideak hobeki zaintzeko aterabide jakinak egunero garatzera. Hendaian egiten den kirol, kultura, besta […]

Bidasoaren ertzen garbiketa

  Bidasoaren hondakinen bilketa eginen da heldu den ekainaren 18an, ibaiaren bi aldeetako ertzeetan diren 7 herrietan: Lesakan, Beran, Biriatun, Urruñan, Hendaian, Irunen eta Hondarribian. Jardun horren helburua ur eta lurreko hondakinen biltzea da, Lesakan hasi eta Hondarribiraino. Eragiketa hori elkartearen filosofiaren harira eginen da: »modu positibo eta adeitsuaz ohartaraztea hondakinen bilketaren alde, helduei eta […]

Adosturiko araudi bat irabazi asmorik gabeko surf elkarteentzat

Hendaia, Donibane Lohizune, Bidarte, Angelu eta Biarritz herrien arteko lan bati esker, irabazi asmorik gabeko elkarteen surf jardunaren araudi bakarra sortu da. Ekainaren 2 ostegun honetan bildu dira urraspide berri horren ofizialtzeko. Elkarteen surf jarduna, araugabeko jarduna Bada hainbat urte merkataritza asmodun surf jarduna arauturik dugula, baina ez da hala, ordea, irabazi asmorik gabeko surf […]

Antzerki pieza bat eskola jazarpenaz ohartarazteko

Irandatz kolegioko 4. mailako 23 ikasle igoko dira Gaztelu aretoko taulagainera ekainaren 9an, 18:30ean, orori zabalik den eskola jazarpenari buruzko emanaldi baterako. “PHARE” proiektuaren harira, hau da, eskola jazarpenaren aurka ari den programa baten harira, Irandatz kolegioko 4. mailako ikasgelak eta haren pedagogia lantaldeak antzerki pieza bat sortzea erabaki dute eskola jazarpenaren fenomenoaz ohartarazteko xedez. […]

Lions Club elkartea beti bezain eskuzabal

2022ko maiatzaren 25ean, Akitania eskualdeko «Lions Club District Aquitaine» elkarteak sariak banatu dizkie Diktaketa Handiaren irabazleei, bai eta 12 500 €ko txeke bat hainbat onuraduni. Urtebeteko lanaren bururapena da. Iragan asteazkenean itzuli zaigu handizki Hendaiako Lions Club elkartearen emaitzen ohiko banaketa, izan ere, Covid-19 pandemia baino lehen urtero antolatzen baitzuen ekitaldi hori. Izan diren diru sartzeak, […]

Mugazgaindiko mugikortasun berdeago eta zuzenagoak

E-MOBASK eta SMARTMOB mugazgaindiko mugigarritasun proiektuak 2018an eman ziren abian eta 2022ko maiatzaren 23an bururatu ziren, Zokoburun, bertan Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren hainbat hautetsi zirelarik. Txingudialdeko lekualdaketen % 90 norbanakoen autoan egin ohi dira. Egunero, 22 000 ibilgailuk zeharkatzen dute Hendaia Irunekin lotzen duen Santiago zubia. Hartara, mugazgaindiko mugikortasunen iraunkortasunaren gaia ageri da eta horretarako arrapostu […]

2022ko maiatzaren 30etik uztailaren 7ra

HENDAIAKO HERRIA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Jean Jaures (Hiri-barnea) eta Robert Boulaert (Intzura) ikastetxe publikoetan zerbitzatu bazkariak. Asteazkeneko menua Ttiki Handi, Ttiki, Haurtzaroaren Etxea aisialdi zentroetan zerbitzatua. 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 5era Maiatzaren 30ean (astelehena) Biribilkatua Etxeko haragi xehatua patata purean (Frantziako idikia) Jogurt naturala (bio) kanabera azukrearekin Banana Maiatzaren 31n (asteartea) Irris entsalada Hegaztiki […]

2022ko maiatzaren 18, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 142.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, maiatzaren 18an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – MARTIARENA-GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ […]

Gaztelu aretoa: Urtebete jadanik

2022ko maiatzaren 27an, Kotte Ecenarro auzapezak, Frédéric Tranché, Ekitaldien auzapezordeak, Laurent Pelegrin-Aramendy, Animazioaren eta Besta Batzordearen arduradunak, bai eta Ekitaldiak-Bestak Zerbitzuak Gaztelu aretoaren urteurrena ospatuko dute. Ospakizun horretarako, Ekitaldiak-Bestak Zerbitzuak disko-arratsa antolatu du kontzeptu bakarreko ikuskizun batekin “Mon Truck en plumes“. Urtebetez, eraikin horrek besta eta kultura ekitaldi anitz hartu ditu, hala nola ikuskizunak, kontzertuak, […]