Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoak hainbat jarduera antolatu ditu hiru hirietan, Europako Mugikortasunaren Astea dela eta
Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoaren bidez, datorren irailaren 16tik 22ra bitartean egingo diren hainbat jarduera antolatu dituzte hiru herrietan. Iaz lehen aldiz batera antolatu ziren jarduerak positiboki baloratu ondoren, aurten programa zabalago bat prestatu dugu, aste osoan banatua. Oraingoan, Bidasoako txikienei garrantzi berezia emanez, adinekoak ahaztu gabe. […]