Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek positiboki baloratu dute herritarrek Europako Mugikortasunaren Astea dela-eta Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoaren bidez batera antolatutako ekimenetan herritarren parte-hartzea. ‘Energiaren alde pedalei eragiten’ izan da ekimen nagusia. Udalerri bakoitzean lau bizikleta jarri 3 orduz. Bizikleta horiek ordenagailu batera konektatu ziren, ibilbidea eta sortutako energia erakusteko. Irunen 165 pertsonak parte hartu zuten, Hendaian […]
Hendaiako Herriak, adinekoen alde daraman politikaren harira eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren bitartez, herritarren nahiei erantzun nahi dieten ekintzak eta jardunak proposatzen dituen gizarte politika darama. “Hendaiako adinekoei adi izatea” Nathalie Camatcho-Sathicq, adinekoen eta haur txikien ardura duen herri kontseilariak aurkezten dizue aurtengo aldia. “Atsegin handia zait zuekin bil eta aste urdina aurkeztea. Aurtengoa ludiko […]
2021eko irailaren lehenean, Hegobus, Hego Lapurdiko garraio sareak 5 urte bete ditu. Bilana. Bost urteotan bide luzea egin du Hegobusek eta egun 18 herritan ematen du zerbitzua, batez ere Hego Lapurdiko eremuan, baina baita Kanbo, Biarritz eta Irunera joanez. 2016ko irailean abiatu zen Hegobus eta 2017. urtea izan zen ustiapeneko lehen urte osoa; 5 urteotan […]
Irailaren 1etik 30era, bigarren urtez segidan, komunikazio-kanpaina zabala abiatzen du Euskal Elkargoak, helduek euskara klaseetan izena eman dezaten ikasturte hastapenean. “Vivez le Pays Basque en VO” (Bizi ezazu Euskal Herria jatorrizko bertsioan) lema mantendu du aurten ere, eta umorea baliatzen du erdaldunak euskarara erakartzeko. “Ados ne veut pas dire jeune” (“Ados” hitzak ez du frantsesezko […]
Mugikortasun iraunkor eta mugazgaindikoaren europar astea 2021eko irailaren 16tik 22ra eginen da eta horren karietara, POCTEFA Smartmob europar proiektuaren partaideek txirrindako zenbait animazio antolatu dute elkarrekin Hendaian, Hondarribian eta Irunen, irailaren 18 eta 19an. ENERGIAREN ALDE PEDALEI ERAGINEZ Klima-aldaketaren aurka jardutearen garrantziaz ohartzea eta konturatzea bizikletaren erabilerak rol erabakigarria izan dezakeela mundu osasungarriago baten aldeko […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak: Morgan, Erwan, Jon, Andoni, Kerman Proposatzen dugu Herriak saskibaloiko zelai bat koka dezala aire zabalean eta jende orori zabalik. Hendaian 250etik gora saskibaloi lizentziadun izanik, halako zelaia topaketa leku eta harreman leku ederra litzateke jende ororentzat, zeinahi izanik ere haien adina, maila eta nazionalitatea. Proiektu […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Nathalie Proposatzen dut Hondarraitzeko hondartzako sokorri gunea balearen gaiari loturik apaindu dadin, lehengo gune zaharra gogoan atxikitzeko eta sinbolo bilaka dadin! Egungo eraikina beztitzeko proiektu horrekin hasteko, lehiaketa bat eginen litzateke diseinu edota arkitektura eskoletan. Euskal koloreak eta Hendaiakoak erabili beharko lirateke eta material iraunkor […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Simon Itsas materialen saltegiaren (comptoir maritime) badia aldeko horma gainean fresko bat margotzea proposatzen dut. Fresko hori alde horretako lehengo edota oraingo jardueren adierazgarri litzateke: arrantza, ontzien konponketa, gizakia eta itsasoa… Margolanak arima ekarriko lioke leku berezi horri, itsasoa maite dutenak bisitatzen duten leku horri. […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Béatrice Hendaiako Mahai Tenis klubaren izenean Mahai teniseko mahai finkoak koka daitezen proposatzen dugu. Aire zabalean kokatuko lirateke, Florida biribilgunean eta Irandatzeko parkean, eta jende ororentzat eskuragarri lirateke. Herrian dugun kirol eskaintza aberastu eta biztanleen arteko gizarte lotura areagotuko luke proiektu horrek. Auzoa: Ondarraitz – Hiri-barnea Kostua: 4 […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramaileak: Romain, Émilie, Gabrielle Hendaiar anitz dira baratzerik ez dutenak eta haiei zaila zaie zurikinak bezalako hondakinei aterabidea ematea. Halatan, bada, esperimentazio gisa, hondakinen bereizketa bilguneetatik hurbil lurrustela egiteko bi ontzi kolektibo eman daitezen proposatzen dugu, nahi dutenek lurrustela egiteko balia litezkeen hondakinak eman ditzaten bertan. […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Fabienne Hendaiako Bidasoa Surf Club elkartearen izenean Itsas hondakinetarako ontziak kokatzea eta itsas hegia erregularki garbitzeko egitaraua prestatzea proposatzen dugu. Hondartzetara lehorreratzen diren itsas hondakinak ontzi horietara bota litezke; hondakin horiek bil eta ontzietara eraman ditzaten gonbidatzen ditugu jendeak. Hondarraitzen, Txingudi badian eta Bidasoa ertzeetan kokatuko […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Bozka ezazu Harremanetarako Proiektu eramailea: Jérome Hendaiako zenbait auzotan emaitzen etxola bat, bi edo hiru koka daitezen proposatzen dut. Ekintza horrek arrakasta balu, etxola gehiago koka litezke, eskaeren arabera. Nork bakoitzak dit uen eta, egoera onean izanik ere, jadanik nahi ez dituen gauzak eman ditzake, beste jendeek balia ditzaten. Etxola […]