Euskal Bestaren 89. aldia 2019ko abuztuaren 8tik 11ra Hiru eguneko besta aldia ukanen dugu, aurten, gainera, berrikuntza batekin bururatzeko: musikaz lagundu suziri ekitaldiarekin. Egitaraua linean (pdf – 2,57 MB – nouvelle fenêtre) Jakin ezazue ostatuetako ustiatzaileek ostatua goizaldeko 3 orenak arte zabalik atxikitzeko baimena ukanen dutela abuztuaren 9 ostiraletik 12 astelehena bitarte, 2019ko uztailaren 30eko […]
Mugikortasun mapa kontsulta ezazu (pdf – 1,61 MB – nouvelle fenêtre) Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoak hiru udalerrien arteko mugikortasunaren plano bat atera du Planoak Irun, Hondarribia eta Hendaia zeharkatu eta konektatzen dituzten lineen garraio-sarearen eskema bat erakusten du Hiru udealerrietako turismo bulegoetan zein SAC-ean jaso daitezkeen 25.000 ale inprimatu dira Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi […]
Herri Kontseiluan 2019ko maiatzaren 22an eman deliberamenduaren ondoan, Hendaiako Herriko Etxeak hemen beherean jakinarazten dizkizu hartu diren erabakiak. Arauak Eremuak Eremu urdina: hiri barnea Hiri barneko eremuan: ez da aldaketarik Eremu gorria: hondartza Eremua hiru azpieremutan banaturik da: azpieremua – itsas hegia: urte osoan ordainpean Itsas etorbidearen eta Zokoburuko aparkalekuaren eremua da azpieremua – ordainpean […]
Iragan uztailaren lehenean, Muller jaunak bere zirkoa uztailaren 29tik abuztuaren 4ra kokatzeko eskari bat egin zigun (400m2, 6 erdiatoi eta piztiatoki bat). Herriak gogoan hartu du elkarrizketa errefusatu digula Uztailaren 12ko e-mezu batez, Herriko Etxeak, bitartekaritza egin nahiz, uda sasoitik kanpoko aldi baterako akort jar gintezen proposatu zion. Zirkoa hartzeko aterabide onargarriak pentsa baitzitezkeen baldintza […]
Herri Kontseiluaren azken biltzarrean, hautetsiek aho batez bozkatu dute Alzheimer laguntzaile hiriaren gutuna. Horrenbestez, biltzarra France Alzheimer elkartearekin engaiatzen da eri direnentzat eta haien hurbileko laguntzaileentzat diren urraspideen, ekintzen eta formakuntzen balioa azaldu, ezagutzera eman eta sostengatzeko. Martine ANSAULT LECUONA adinekoen eta ezintasunen bat dutenen arduradunak erran du ezen “gutun honek azkartzen du Herriak ahulduen […]
2019ko Erremonte Profesionaleko Nazioarteko Zirkuitua Hendaiara etorriko da, Daniel Ugarte frontoira, abuztuaren 2an, astelehenarekin, 21 orenetatik goiti. SEI ERREMONTISTA PROFESIONAL ONENEN AURKEZPENA Urriza – Uterga – Ezkurra II Etxeberria III – Ion – Agirrezabala Sartzearen prezioa 10 € da eta urririk 16 urte arteko haurrentzat. Txartelak lekuan berean erosi behar dira. Sarreren dirua Les Deux […]
Proiektua asteazken plana (leiho berria) delakoaren barnean egiten da. Izan ere, duen interes pedagogikoa ludotekako animazio taldeen eta geltokiko lehen mailako irakaslearen intereskoa gertatu da. Halatan, bada, bi oilo horiek momentuz oporretan dira eta eskola sartzea irailean eginen dute ikasturte osorako. Ikastaldi ingurukoen talde animatzaileak ere jarraituko du proiektua elikagaien hondakinen murrizketaren barnean. Egitura […]
Bi mila eta hemeretzigarren urtean, irailaren 18an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 193,13 KB – nouvelle fenêtre) KE.RS – 477.2019 BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ […]
Uztailaren 18ko ostegun honetan azken armairu optikoa kokatu dute Hendaian, guztira 40 direlarik. Azken hornidura hori kokaturik, beste 700 bizitegi gehiagok eskura ditzakete emari eta erabilera berritzaileak. Orotara, 9800 hendaiar etxe, enpresa eta saltegi dira internet zuntza bidez jaso dezaketenak. Aitzina ongi doan pixkanakako hedapena Eric ARDUIN, Hego Akitania Eskualdeko Orangeren ordezkaria, Eric BOZ, Landetako […]
Herriak, bere jostalekuak arauetan emateko daraman bidean, Intzurakoa berriztatu du aurki. Leku oso onean kokaturik da, ama eskolaren ondoan, Richelieu karrikaren 102. zenbakian; 200 m2 zabal da eta 2tik 12 urte arteko haurrentzako da. Lanak lehendik ziren jostailuak aldatzea eta zola aldatzea izan dira. Lanen kostua: 50 000 € ZG. Hemendik egun batzuetara, piknikatzeko mahai-bankuekin […]
2019ko FFF Tour 2019 (futbola) delakoak berriz ere eginen du geldialdia Hendaiako hondartzan uztailaren 27 larunbatarekin eta 28 igandean. Egitarauan badira hainbat animazio urririk, orori zabalik, txiki nola handientzat, lizentzia dutenentzat nola ez dutenentzat. Agindu bakar batekin, josta eta plazer hartzea.
Hegaztien uhartearen kudeaketa barnean, Hendaiako Herriko Etxeak eta Abadia eremuak hondakin bilketa egin dute iragan uztailaren 5ean, ostiralarekin. Watersport center tokiko enpresarekin elkarlanean, hamar bat urririkako laguntzaileko talde bat bildu da, Abadiako eremuaren itsas hegiko zaintzaileen gidaritzapean, eta 2 orenetan 100etik gora kilo hondakin atera dituzte hegaztien uhartetik, itsasoak ekarriak. Urak ekarri hondakin horiek guztiak tokiko […]