Uda sasoiko lanpostuak: hautagaitza 2019ko martxoaren 15ea arte

Hendaiako Herriko Etxeak uda orotan kontratatzen ditu sasoiko langileak hondartza, bideak eta berdeguneak mantentzeko. Hautagaitzen IREKITZEAK Zure hautagaitza 2019ko otsailaren 15etik goiti aurkez dezakezu; azken epea martxoaren 15ean duzu. KONTRATATZE BALDINTZAK 2019ko ekainaren 30ean gutxienez 17 urtekoa izatea Prozedura Lanpostu eskaerako inprimakia telekarga eta bete ezazu – frantsesez (leiho berria) Herriko Etxeko harlekuan har ditzakezu […]

Herrian badugu hainbat lan bidean

Laranjondoen aparkalekuaren antolaketa: 2 fase fasea: otsailaren 25ean hasiko da (saltegietan eta arrantza zona teknikoan) 2019ko apirilaren 12 arte. fasea: (Txingudi hiribidearen ondoan) 2019ko maiatzaren 17an bururatuko da. Erien ziren zuhaitzak moztu dira (15 astigar mendre) eta 8 palmondo ontzietan eman dira; beste 7 palmondo fenix altxatu eta lurrean landatuko dira. Enbor luzeko zuhaitz berriak […]

Inauteria hurbil dugu… Jantziak presta itzazu

Besta Batzordeak Inauteriaren egitaraua aurkezten dizu. Jantziak presta itzazu Hendaiako inauterian parte hartzeko datorren martxoaren 9an. Goizeko 11etan hasiz, Akelarre eta Mutxiko Elkartea taldeak Zokoburu aldea animatzen arituko dira eta 16etan abiatuko da desfilea, gurdiekin, bandekin (Muthiko Alaiak, Goloka, Zarpai Banda eta Patxaranga). Aurten, Zanpantzar desfilearen bitartean epaituko dute eta sutara emanen Herriko Etxearen aitzinean, ohi den […]

Familia baratzeak barne araudia

Barne araudiak – frantsesez eta euskara ikus (leiho berria) 1. ARTIKULUA : Aitzin-adierazpena Herriko Kontseiluaren deliberoaz, lurren jabea den Hendaiako Herriko Etxeak dohainik uzten dizkio “Hendaiako familia-baratzeen tokiko komitea” elkarteari. Elkartea arduratuko da: lur-zatiak banatzeaz, izen-emateko ordenaren eta bere estatutuek finkaturiko emate-baldintzen arabera horien kudeatzeaz eta ondotik bultzatzeaz elkarren arteko gastuak ordaintzeko sartze saria eta […]

Menuak: 2019ko martxoaren 11tik 15era – Eskola publikoetan

Menuak, Hendaiako eskola publikoetan: Geltokia, Jean Jaures-Hiri barnea, Hondartza, Lizardi eta Joncaux-Boulaert Menu koloretsuak: frantsesez eta euskaraz (leiho berria) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) Martxoak 11 (astelehena) Erremolatxa entsalada (bio) Txahal-koxkorra txanpinoizko saltsan Pastak (bio) gurinarekin Coulommiers gasna Sasoiko fruitua Martxoak 12 (asteartea) Pastanari porroskatuak (tokikoak) Idiki salteatua paprikarekin Udaberriko barazki-nahasketa Edam (bio) Banillazko […]

hendaye-culture.fr: webgune berria linean da!

Herriaren hendaye.fr webgune berriarekin batera, kultura webgunea ere berritu da! Linean jarri berri da (leiho berria) Bost gai Zure nahiak zehazteko, honako gai hauek lantzen dituzten informazioak atzemanen dituzu: zinema zuzeneko ikuskizunak eta musika ikus arteak festibalak eta mediateka (haren webgunea ez da oraindik berritua) agendak eta berriak Agendak Berri nagusia agendetan dugu. Hartara, lehen […]

2019ko otsailaren 20ko herri kontseilurako mozioa

2019ko otsailaren 20ko herri kontseilurako mozioa 2019ko otsailaren 20ko asteazkeneko Herri Kontseiluaren karietara, Hendaiako auzapezak mozio bat proposatuko dio biltzarrari, herriaren hautetsien sostengua erakutsiz Errepublikan herritar orori zor zaion tolerantzia eta errespetu baloreei. Nazio erkidegoa antisemitismoak, arrazakeriak eta tolerantzia ezaren molde guztiek zalantzan jartzen duten une honetan, inoiz baino beharrezkoagoa zaigu geure demokrazia eta Errepublikaren oinarri diren baloreak berrestea.

Bilkura publikoa: Geltokiko auzoa: Mugazgaindiko aldagune multimodala

Geltokiko auzoak itxuraldaketa bat biziko du laster, Elgarrekin proiektuarekin, Hendaiako SNCF eta EUSKOTREN geltokien aitzinean egiteko den mugazgaindiko aldagune multimodala eginen delarik. Hendaiako auzapezak eta Kehrig andreak, Hirigintza, lanak eta Antolaketa auzapezordeak proiektuaren abiatzearen berri eman ziguten jadanik 2018ko urtarrileko herri aldizkariaren 36. orrialdean. Herri aldizkaria ikus – frantsesez (leiho berria) Geltokiko auzorako proiektua: aldagune […]

Eskola publikoetako menuak: 2019ko martxoaren 4tik 8ra

Hendaiako eskoletan zerbitzatzen diren menuak: Geltoki eskolan, Hondartza eskolan, Lizardi eskolan, Jean Jaures-Hiri barne eskolan eta Boulaert-Intzura eskolan. Koloretsu menuak ikus (leiho berria) (pdf – 89,90 KB – nouvelle fenêtre) Alergenoen zerrenda ikus – frantsesez (leiho berria) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) Martxoak 04 (astelehena) Azalore entsalada (bio) “mimosa” erara Bildots haragi-bolatxoak Irrisa kreol […]

“Solo en scène” jaialdia: antzerkia, dantza… Mendi Zolan

2019ko otsailaren 15etik 17ra Festibalak proposatzen dizkizue 3 ikuskizunak Mendi Zolan kulturgunean, 20ak eta erditik edo 17etatik ! Aurre-salmenta: Turismo bulegoa: telefonoz: + 33(0)5 59 20 00 34 Mendi Zolan kulturgunean (mapa interaktiboa) Prezioak 12€ 6€ Bertan jateko eta edateko aukera Borderline Fabrika kolektiboak eskainirik Argibide gehiagorako hendaye-culture.fr webgunea ikus (leiho berria)  

2019ko urtarrilaren 29ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentua kargatu (leiho berria) KE.RS – 054.2019 Bi mila eta hemeretzigarren urtean, urtarrilaren 29an, asteartearekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. Bertatuak BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak) – LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., […]

2019ko otsailaren 20ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

KE.IG – 127.2019 Bi mila eta hemeretzigarren urtean, otsailaren 20an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., (auzapezordeak) – LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO […]