Bidasoa 2020 liga: Hendaia Herriaren trofeoa

Abuztuaren 23an, igandearekin, Yacht Club Hendaye deitu itsasketa klubak Hendaia Herriaren trofeoa antolatuko du. Horra hor atsegin nabigatzaileak eta estropadazaleak elkartzeko aukera ederra. Aurten, Hondarribiko Itsasketa Klubarekin elkarlanean, estropada horrek kontatuko du bizilekua duten belaontzien mugazgaindiko txapelketarako, Bidasoa 2020 ligarako, alegia. Eguraldiaren arabera, lasterketa bat edo gehiago antolatuko dira, edo Hendaiako badian Pasaia aldera joz […]

Nicolas Lagardek Hendaian bururatuko du Pirinioen zeharkaldia

Friedreich-en Ataxiaren Frantziako Elkarteak (AFAF) antolaturik,  Nicolas Lagarde uztailaren 28an Banyuls-etik abiatu eta ostiral honetan, abuztuaren 14an, Hendaiara helduko da. Kasino parera helduko da, GR10 taularen aitzinera, Pirinioetako Goi Ibilaldia 18 egunez egin ondoren. Eritasun genetiko bakana den Friedreich-en ataxia ezagutzera ematea erabaki du; giharren eta neuronen neuroendekapen-eritasuna da hori, sasoi betean diren gazte anitz […]

Sokorritzaileak Wolfram-en sindromearen elkartearekin – Hendaiatik abiatzea

Datozen abuztuaren 15 eta 16an, Jean Mixel Dirassar ziburutarrak eta Sokorritzaileak elkarteko beste bost kidek GR10 bidea ibiliko dute Hendaiatik Donibane Garaziraino, hau da, 100 km, 5050 metroko desnibel positibo eginik. Xedea ez da errekorrik haustea baizik eta Wolfram-en sindromearen elkarteari emanen zaizkion emaitzak biltzea besterik ez, eritasun bakan honen aurkako ikerketa diruztatzeko (berrogeita hamar […]

Euskal kostaldeko lehen padel zelai estalia Hendaian ireki da

Herriak bi padel zelai berri eman berri dizkio Hendaiako tenis klubari. Egun, uztailaren 9ko ostegun honetan, ireki berri dira. Kirol jardunik gabeko krisi hilabete hauen ondoren, hitzordu honek oldar berria ematen dio pixkanaka berritzen ari den biziari. Hendaiako tenis klubak “pilota punpan bildu du” Joko honetarako gustu gero eta biziagoa zabaltzen ari da azken urteotan, […]

Hendaiako Udal-Ludoteka berritu egin da eta aurrerantzean LUDO DRIVE-a eskainiko du.

“Ikaste oporren” barnean, Hendaiako Herriko Etxeak zerbitzu berria eman du abian: jostailuak “drive” sistema bidez mailegatzea. Halatan, 6-14 urte arteko haurrek eman dezakete izena udal ludoteka elebidunaren jostailu zenbait urririk baliatu eta etxean jostatzeko. ZER DA? Guztion segurtasuna bermatzeko kontakturik gabeko joko-mailegu sistema da eta honako neurri hauek hartzen ditu bere baitan: Jokoen jasotze eta […]

Itxialdia arinduz doa Hendaian

Covid 19 - Infos déconfinement

Uztailaren 1ertik goiti Udal igerilekua uztailaren 1ean zabalduko da berriz Hiru hilabetez hetsirik izan ondoren, berriz ere zabalik izanen da, betiere COVID-19aren epidemia kontuan hartzen duten osasun neurrien pean, noski. Ekainaren 22tik goiti “Les Variétés” zinemagelak ateak berriz zabalduko ditu ekainaren 22an Variétés-saioa ongi baino hobeki joan dakizuen behar diren osasun neurri guztiak eman ditugu […]

Hendaiako eta Irungo auzapezek muga ireki dezaten eskatu dute

HENDAIA ETA IRUNGO AUZAPEZEN JAKINARAZPENA Mugaren bi aldeetan ditugun hetsialditik ateratzeko neurriek, zubia hetsirik dagoelarik, garrazki zailtzen dute Santiago zubia zeharkatzea eta azken egunotan  auto ilara handiak gertatzen ari dira. Iragan martxoaren 16an, Bidasoaren bi aldeetan larrialdi egoera deitu eta mugak hetsi zituzten eta kontrol puntuak kokatu ziren Bidasoa gaineko nazioarteko zubietan mugako beste pasalekuetan […]

Hendaia Euskaraz: jarduera ezeztatuak edo gibelatuak martxoaren 13tik

COVID 19 birusaren epidemiaren hedatzea dela eta, eta gobernuaren neurriak jarraitzeko, Hendaiako Udala Hendaia Euskaraz ekitaldiaren baitan aurreikusi jarduera guztiak ezeztatzera behartua da martxoaren 13tik. Kalakaño ekitaldiaren baitan Euskal Elkargoarekin elkarlanean antolaturiko jarduerak ere hunkituak dira. Funtsean, lehen haurtzaroko egituren itxieraren agindua jarraituz, Euskal Elkargoak Kalakaño festibal osoa bertan behera utzi behar izan du. Bere […]

Martxoa, Euskararen hilabetea Hendaian: programa zinez aberatsa!

2011ko martxotik, Hendaiako Herriko Etxeak herriko elkarteen laguntzarekin antolaturik, Hendaia Euskaraz euskararen inguruko hilabetea dugu, gure hizkuntzaren transmisioa eta erabilpena eguneroko bizitzan sustatzeko xedearekin. Martxoaren 3tik 14ra: Txillardegi Mediatekan Martxoaren 3tik 14ra, Hendaia Euskaraz-en karietara, Txillardegi omenduko da Hendaiako Mediatekan, erakusketa eta Elsa Scheelen eleberriaren irakurketa dramatizatuaren bitartez. Martxoaren 6an, 18:30ean, Txillardegiren Elsa Scheelen eleberriaren […]

Hendaia Euskaraz: 11. aldia abian

2020ko martxoaren 4an (asteazkena), 18:00etan, Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen 11. edizioa ofizialki estreinatu da. Hautetsiak, parte hartzen duten elkarte zein udal zerbitzuak, eta publikoa gonbidatuak ziren. Programa osoa ikusi (leiho berria) (pdf – 3,17 MB – nouvelle fenêtre) Hautetsiek 11. aldi horren momentu nagusiak aurkeztu dituzte, eta hilabete osoan Herriko Etxeko sartzean egonen den adierazpen-taula […]

Hendaia Euskaraz : Kantaldia: Iparragirre Gogoan

2020ko martxoaren 12an (osteguna), 20:30ean, ez galdu Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen karietara antolatua den Iparragirre Gogoan kantaldia, Hendaiako Variétés antzokian!  Bere sortzearen bigarren mendemuga dela eta, Euskal Herrian himnoa bihurtutako “Gernikako Arbola” idatzi zuen Iparragirre bertsolaria omenduko da kantaldi honen bitartez. Horren karietara, Variétés antzokiko agertokian bilduko dira Hendaia eta Garazi-Baigorriko kolegioetako 80 gazte, Petti […]