Hego Lapurdiko hiriguneak, Hendaiako Herriko Etxearekin eta Turismo bulegoarekin lankidetzan garatu duen “Wifi Territoriale” (Lurraldeko Wifi) izeneko programari esker, wifi gune berriak sortu dira Hendaian: Turismo Bulegoan Sokoburu plazan Mediatekan Inturako Autoport gelan Itsaso Zentroan Erreplublikan plaza Eskaintza honek Wifi zerbitzua osoki baliatzeko aukera ematen du, toki publikoan eta segurtasun osoz. Berriki, Errepublika plazara iritsi da konektatzeko […]
Hendaia, ia 17 000 biztanledun hiria, Euskal Hirigune Elkarteko kide da. Espainiaren hurbil-hurbil da. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 5. hiria da (Paue, Baiona, Angelu, Biarritz ditu aitzinetik). Departamentuak Bearnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen ditu eta Akitania Berriko Eskualdean da. Hendaiako herria Hendaia-Biriatu-Urruña kantonamenduaren bulego biltzailea da. Hendaiako kantonamendua Hendaiako kantonamenduak lau herri biltzen ditu: Biriatu, Urruña eta Hendaia; […]
Hendaia Ipar eta Hego Euskal Herriaren erdi-erdian dugu «Euskal Herria» Frantzia aldean den Euskal Herria (3 probintzia) eta Espainia aldean dena (4 euskal probintzia) da. Ipar Euskal Herria Ipar Euskal Herri edo Iparraldeak ia 300 000 biztanle ditu, 158 herri eta 2992 km² Honako probintzia hauek ditu: Lapurdi 41 herri, 245 000 bizt.; hiriburua: Baiona […]
Hendaia inguru paregabe batean kokatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Pirinioetako lehen mendien artean. Abbadiako eremu ederrak, bere labarrekin eta bere gazteluarekin, herriaren ertzean dagoen hondar finezko hondartza luzeak, Iparraldea eta Hegoaldea lotzen dituen Bidasoako kurba bihurgunetsuek Hendaia ingurumenaren inguruan sentsibilizatua den herria bilakarazi dute. Izan ere, Hego Euskal Herriaren gertutasunak interes berezi bat gehitzen du, ez ustezko kultur deskubritzeak maite […]
Partzuergoagen oharra Pasa den otsailaren 5ean, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzar Nagusiak aurrekontuak onartu eta lehendakaritza Irungo Udaletik Hendaiakora aldatu ditu. Saio honetan « Ibai izena duen herrialde bat » gazteentzako arte digitaleko lehiaketako saria banatu da ere. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzat Nagusiak beste bilkura bat egin du Irungo Udaleko Bilkura Aretoan, mugaz gaindiko lankidetzarako funtsezko […]
2025eko abenduaren 17ko herri kontseiluaren akta onartzea Deliberamenduak Txostengilea: kotte ecenarro jn. 001.2026 – herriko kontseiluak emandako ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 002.2026 – débat d’orientations budgétaires 2026 Txostengilea: frédéric tranche jn. 003.2026 – hendaia turismo & merkataritza – 2026ko hastapeneko aurrekontua 004.2026 – hendaia turismo & merkataritzak antolaturiko merkatuetako mozkinak itzultzea Txostengilea: jean-michel arruabarrena […]
Herriko Etxeak “Korrespondentzia Oneko Tratatuen pasabidea” izena eman dio Setio eta Kortsarioen karriken artean kokaturiko bidexka bati, Intzura auzoan. Izen berria 2026ko urtarril hastapenean estreinatua izan da, tokiko historia ikertzen duen Agora Txingudi eta itsas ondarea babesten duen Endaika elkarteen ekimenez. Plaka bat aurkezteaz gain, transmisioa eta oroimen kolektiboa ospatzeko aukera izan da. Euskal Herriko […]
Hendaian, osoki sinesten dugu zerbitzu publikoetan. Justizia sozial hobe baten bermatzaileak dira, ezkutu bat ahulenentzat eta emantzipazio tresna bat bakoit-zarentzat. Horrela, eraikin eta zerbitzu publikoetan inbertituz, sozial eta lurralde isolamenduaren aurka lan egiten dugu, elkarteei ere gure laguntza mantenduz, horiek baitira guztiok maite dugun « elkarbizitza » horren benetako eragileak. Gaztelu aretoa, Errepublika plaza, Txiki […]
Hendaiako Udalak 2026ko kanpaina abiarazten du, sasoiko langileentzako herriko bizitegiak esleitzeko. Bizitegi horiek udan zehar mobilizatuak diren sasoiko langileak eta agenteak errezibitzen dituzte, 2026ko maiatzaren 1etik urriaren 31ra. Eraikinak 11 logela eta espazio komun hornituak ditu, jarduera turistikoari lotu langileen beharrei egokituak. Txostenak aurkezteko bi epe 2026ko otsailaren 1a baino lehen, lehen esleipen batzordearentzat 2026ko ekainaren 1a baino lehen, […]
Bixintxoko bestak Hendaiako bizitzaren gertakari bazterrezina dira, urtero urtarrilean ospatzen dena San Bixente herriko zaindariaren omenez. Hainbat egunez, Hendaia besten erritmoan bizi da, tradizioak, laguntasuna eta publiko guzientzako animazioak nahasiz. Egitarauari dagokionez: ikusgarriak, danborrada, kontzertuak, zaldiko-maldikoak, haurrentzako animazioak, eta herriko kultur ondarea ohoratzen duten momentu nagusiak. DANBORRADARI BURUZKO ZENBAIT INFORMAZIO Danborren alokatzea Gaztelu Aretoan: Urtarrilak […]