Prefet jaunak onartu die itsas hegira joateko baimena hala eskatzeko batu diren euskal kostaldeko herriei. Prefetaren agindua bihar ostiralean da heltzekoa. Hendaiako hondartza, Armatondotik Hondarraitz hondartza handiraino, zabalik izanen da maiatzaren 16 larunbatetik goiti. Berriz irekitze hori erabiltzeko baldintza zorrotz-zorrotzen pean eginen da, COVID 19 pandemiari loturiko osasun arauak betetzeko. Nola joan liteke > soilik […]
Hetsialdiaren bitartean, familia anitzi diru baliabidea arras eskastu zaie eskola jantokiak hetsirik izan direlako. Herriak gaiari heldu dio pandemia garaian sortu “Elkartasun” lantaldeari esker eta garrantzitsu iruditu zaio eskola jantokia den funtsezko zerbitzu publikoaren eteteari neurri batean bederen ordaina ematea. Ia 2000 haur dira ukituak Halatan, bada, Hendaian bizi eta bertako eskoletan –ama eskoletan, lehen mailako […]
KOTTE ECENARRO HENDAIAKO AUZAPEZAREN JAKINARAZPENA Maiatzaren 11n hasiko gara hetsialditik pixkanaka ateratzen. Bozkariatzen nau horrek baina zuhur izan behar dugu oraindik. Osasun krisi honen aitzinean, udalaren jardun bakoitzaren gidalerroa elkartasunez, segurtasunez eta arduraz jokatzea izan da eta hala izanen da oraindik ere heldu diren asteotan. Herriko Etxeak antolatu duen berrekite planak aldi baterako lehen fase […]
KOTTE ECENARRO HENDAIAKO AUZAPEZAREN JAKINARAZPENA Maiatzaren 11n hasiko gara hetsialditik pixkanaka ateratzen. Bozkariatzen nau horrek baina zuhur izan behar dugu oraindik. Osasun krisi honen aitzinean, udalaren jardun bakoitzaren gidalerroa elkartasunez, segurtasunez eta arduraz jokatzea izan da eta hala izanen da oraindik ere heldu diren asteotan. Herriko Etxeak antolatu duen berrekite planak aldi baterako lehen fase […]
HENDAIAKO AUZAPEZ KOTTE ECENARROREN JAKINARAZPENA Eskolara itzultzea, Frantzian, 2020ko maiatzaren 11rako agindu du gobernuak. Buruhauste galanta zaie hori udal zerbitzuei eta irakasleei, “sartze” berri horri pedagogia berriarekin eta osasun neurri korapilatsuekin ekin beharko diotelarik. Eta zer erranik ez etxeko hetsialdi hori “eskolako hetsialdi” gertatu zaien haurrentzat. Iragan apirilaren 27ko herri kontseiluan erran nuen legez, ikastetxeen […]
MASKAREN BANAKETA MAIATZAREN 13AN (asteazkena), 8:00etatik 19:00etara EGINEN DA Euskal Elkargoak 650 000 oihalezko maskara berrerabilgarri eskatu ditu, lurraldeko biztanle guztientzat. Auzapezak baitezpadakoa ikusi du Hendaiako Udalak operazioa lagun dezan, banaketa antolatuz. Lehen hornidura Herriko Etxera iritsiko da ondoko egunetan, 17 000 maskarekin, eta horri esker, Hendaiar bakoitzak berea ukaiten ahalko du. Begiratu zure gutunontzia. Ostiral […]
Hemen aurkituko dituzue gure informazio guztiak koronabirusaren inguruan 2020 maiatzaren 6 – 15:00 “Artistak gure adinekoen leihoetan” Zahar etxeko egoiliar eta langileekin momentu goxo bat partekatzeko xedearekin, Herriko Kultura Zerbitzuak 3 kontzertu proposatzen ditu kanpoan. Bere ahotsa entzunarazi duen lehena Adam Bigeard izan da, Vanessa Martin-ek lagundurik; bien artean, parentesi “jazzy” ederra eskaini dute arratsalde […]
2020ko apirilaren 29 – 14:00 Etxe-hondakinen bilketa ez da eginen maiatzaren 1ean (ostirala). Maiatzaren 2ra gibelatuko da gure herrian (Barrandegi eta Enperadore eremuetan). Aldiz, maiatzaren 8an, 21ean eta ekainaren 1ean, bilketak normalki iraganen dira. XEHETASUN + > https://www.communaute-paysbasque.fr 2020ko apirilaren 28 – 19:00 Maiatza lorearen salmenta arautua : udal erreserbaren boluntarioak laguntzera Duela egun batzuk, Pirinio […]
Laborari “drivea”: apirilaren 1etik martxan jarri diren antolaketa moldeak COVID-19 krisia eta indarrean diren osasun baldintzak direla eta, Hendaiako Udalak laborarien “drive” delakoak antolatu ditu, debekatuak izan diren aire libreko merkatuei alternatiba eskaintzeko eta tokiko ekoizleak sostengatzen segitzeko xedearekin. “Drive” delakoa asteazkenetan 9:00tik 12:00etara Errepublika plazan eta larunbatetan 8:30etik 13:30era Laranjondoen aparkalekuan iragaten da. Ibilgailu […]
Konfinamendu garai hauetan, garrantzitsua da euskararekin dugun lotura ez galtzea. Gure denbora librea baliatzen ahal dugu ere, ondotik gure egunerokoan oso baliagarriak izanen zaizkigun nozio batzuen ikasteko. Hona hemen, beraz, denentzat baliagarriak diren baliabide batzuk, haur zein gurasoentzat, euskaldun zein ikasten dutenentzat! Euskara ikasteko Gure Irratiko boluntario talde batek grabatu eta Radiokulturak digitalizaturiko Herritartzen euskara […]
Euskaraldiaren 2. edizioa iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Baina “ahobizi” eta “belarriprest” mobilizatzera deituak dira gaurdanik… beren leihoetan eta sare sozialetan. Gauzak ardurenean ezeztatzen diren garai honetan, hona, bederen, parte hartzen ahalko dugun hitzordu bat. Euskaraldia, hamabost egunez euskaraz ahal bezain bat mintzatzera gonbidatzen gaituena, iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Ez […]
39 19: Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 19:00etara – Emakumeen aurkako indarkeriez informazioa: https://stop-violences-femmes.gouv.fr/ Sexu indarkerien eta indarkeria sexisten berri linean ematea: https://www.service-public-fr Honako plataforma hau erabil ezazu: https://arretonslesviolences.gouv.fr NUN SALATU ? DONIBANE LOHIZUNEKO POLIZIA ETXEA Andre Ithurralde etorbidea, 15 Tel: + 33 (0)5 59 51 22 22 Harrera 24h/24 HENDAIAKO UDALTZAINGOA Hendaiako Herriko Etxea Errepublika plaza Tel: […]