Hôpital marin AP-HP itsas ospitalea: eraikin bat Huntington eritasuna dutenentzat

Martin Hirsch, Assistance publique-Hôpitaux de Paris deitu erakundearen zuzendari nagusiak, Benoît Elleboode, Akitania Berri Eskualdearen Osasun Agentziaren zuzendariak, Delphine Bart, Hôpital marin AP-HP itsas ospitalearen zuzendariak eta Kotte Ecenarro auzapez eta Lurraldeko Ospitale Kontseiluaren lehendakariak ireki dute, arratsalde honetan, 12 oheko lehen unitatea, nerbio sistemaren eritasun neurodegeneratibo arraroa den Huntington eritasunaren artatzeko. «Gure artera bilduz, […]

Parte hartze bidezko aurrekontua aisialdi zentrora eta ludotekara agertu da

Asteazkenean, Ganix Grabières, herritartasunaren ardura duen auzapezordea, Ttiki Handi aisialdi zentroko haurrekin mintzatzera joan da parte hartze bidezko aurrekontua zer den eta haiek, 9 urtetik gorakoak badira, pertsona heldu baten babespean (guraso, animatzaile…) nola parte har dezaketen azaltzeko. Solas ederretarako aukera izan zen. Eta hura bai asmamena! Aisialdiei buruzko ideiak proposatu badira ere, ingurumenari edota […]

Elkartasuna: kanpoko zaindegiak eguneko harrera zentroaren erabiltzaileentzat

Herriak behartsuenen alde aritzen darrai. Egin duen azkena: Txoko elkartearen Pausuko etor-bideko lokalaren kanpoaldean kutxatilak urririk kokatzea. Behar gorrian direnentzako eguneko harreraz arduratzen den Txoko hendaiar elkarteak galdeginik, udal lantegiek giltzaz hetsi zaindegiak egin dituzte, aterpe gabekoei dituzten gauzak lasai-lasai uz-teko aukera emateko. Bizitza arintzen dien hori oso ongi hartu dute zentrora joan ohi direnek, […]

Eskoletako menuak 2021eko otsailaren 22tik Martxoaren 5era

enfants à la cantine

HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Intzura eta Hiri barneko eskoletan zerbitzatu apa MENUA 2021eko otsailaren 22tik 26ra Otsailaren 22an (astelehena) Arabisagarra azukrearekin Txerriki koxkorra (tokikoa) ziape saltsan alergenoak : esnea, glutena, sulfitoak, mustarda Pastanariak (tokikoa) tipulinarekin alergenoa : esnea “Fondu Président” gasna alergenoa : esnea, arrautza Esnezko txokolatezko moussea alergenoa : esnea Otsailaren 23an […]

Sokorri ariketa bat, egiazko baten tamainakoa, udal igerilekuan

Egungo covid-19 garai honek udal igerilekuaren ur jarduera ia guztiak geldiarazi ditu, salbu igerilekua lehentasunezko publikoei zati batean zabaltzea*. Halarik ere, kirol ekipamenduko udal langileek lekuaren segurtasunari loturiko arazo guztientzako arrapostua hobetu eta ahal bezain ona egiteko baliatu dute denbora hori. Eraikinaren zaintza tekniko eta osasuneko sakona egiteaz gain, jendeei laguntza eta sokorria emateko bideen ezagutza […]

Suprefet berria Herriko Etxean hartua

Kotte Ecenarro auzapeza eta Chantal Kehrig Cottençon auzapezordea Philippe Le Moing-Surzur suprefet berriarekin bildu dira aste honetan. Bilkura horretan, auzapezak eta lehen auzapezordeak Herriak dituen jokagai nagusiak eta Estatuarekin loturiko dosierrak aurkeztu dizkiote. Aipatu diren egungo gai nagusien artean, nagusiki aipatzekoak dira herrian txertoa jartzeko zentro bat lehenbailehen plantan emateko eskaria, lan beteko polizia etxearen […]

Herriak parte hartze bidezko lehen aurrekontua eman du abian

Otsailaren 3ko asteazken honetan, Kotte Ecenarro auzapezak eta Ganix Grabières Herritartasunaren ardura duen auzapezordeak ofizialki ireki dute herrian inoiz ikusi gabeko ekimen horren kanpaina. Hendaiarren nahi azkarra da Herriaren proiektuetan parte hartzea. Udalak eta udal zerbitzuek ahal beste egin dute herriko indar biziak proiektura lotzeko: 9 urtez goitiko herritar orok, talde orok edo pertsona moral […]

Eskoletako menuak 2021eko otsailaren 1etik 19ra

enfants à la cantine

HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Intzura eta Hiri barneko eskoletan zerbitzatu apa MENUA  2021eko otsailaren 1etik 5era Otsailaren 1ean (astelehena) Pastanari porroskatuak (tokikoak) Lukainkak (tokikoak) Makarroiak: alergenoak esne, glutena Jogurt natural azukratua: alergenoa esne Sagar konpota Otsailaren 2an (asteartea) Garbantzuak Marokoar erara: alergenoak sulfitoak, mustarda Indioilo koxkorra (tokikoa) zukuan: alergenoa sulfitoak Pastanariak (bio) Bereber […]

2021eko urtarrilaren 27, asteazkenean, 18:30ean egin, Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS –  036.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, urtarrilaren hogeita zazpian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and.,  ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIERES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (auzapezordeak), MARTIARENA GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO […]

Jarraipen batzordea

Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako Parekotasunez osatzen dute herritarren 10 ordezkarik eta Hendaiako Herriko Etxearen 10 ordezkarik (8 hautetsi gehi 2 teknikari); jarraipen batzordea urraspide osoaren gardentasunaren eta zuzentasunaren bermatzailea da. Honako egiteko hauek ditu: Proiektuen onargarritasuna bali egitea, Onartu diren proiektuen gauzatzearen jarraipena egitea, Parte hartze bidezko aurrekontuaren lehen aldi honen balioztapena […]

Herritarren aditzea herri barnearen antolaketarako

Aurkezpena Egoera Informazio gutunak Parte hartzen dut Jar zaitez gurekin harremanetan Bideoa Herriaren Youtube katean begira ezazu  Heldu diren asteotan herri barnearen hiri eta paisaia berriztapenari buruz galdetuko zaizu. Herriak azterketa bulego talde baten esku utzi du hautetsien gogoetarako oinarri izanen den diagnostikoa egin dezan. Diagnostiko hori iragan abenduaren 14an aurkeztu zitzaien hautetsiei; proiektuaren lehen […]

Gazteak orientazio ibilbidean laguntzea

Orientazioaren Biltzarra Euskal Herriko Garapen Kontseiluak eta Akitania Berriko Eskualde Kontseiluak elkarlanean antolatu dute, gazteen eskola eta lan arrakastaren lurralde biltzarren barnean eta urtarrilaren 26 astearte honetan egin da. Hastapenean Hendaian 2020aren hondarrean egitekoa zen arren, azkenean Angelun egin da, zati batean bideomintzaldiz, osasun krisiaren kausaz. Elkarteak, ikastetxeak, formakuntza erakundeak, eragile sozioekonomikoak, kolektibitateak eta erretoreordetza… […]