Nicolas Jolivot, Pierre Loti sariduna

Kotte Ecenarrok eta hautetsiek Herriko Etxean hartu dute Nicolas Jolivot 2019ko Pierre Loti sariduna “JAPON, à pied sous les volcans” Hongfei argitaletxeak argitaratu liburuagatik. Egitaraua: Nicolas Jolivot Serge Blanco talasoterapia zentroan dugu uztailaren 7 igandetik 14 igandera. (Talasoterapia zentroak eskaini saria) eta Hendaia eta Euskal Herria bisitatzeko baliatzen ari da egonaldia. Mintzaldi bat eskainiko dio […]

Zerbitzu publikoen itzulera

Bederatzi urtez herrian izan gabe, Eritasunen Asurantzarako Lehen mailako Kutxa eta Familia Laguntzarako Kutxa berriz ere herrira datozkigu handizki. Baionako Eritasunen Asurantzako Lehen mailako Kutxaren zuzendariak ekainaren 25eko gutun batez baieztatu digu Administrazio Kontseiluak onartu duela Eritasunen Asurantzako lehen mailako Kutxaren harrera bulego iraunkor bat kokatzea Hendaian. Bulego horrekin batera, Familia Laguntzarako Kutxaren harrera bat […]

Txipiroi besta: uztailaren 13an, Hondartza auzoan

Uztailaren 13an, larunbatarekin, Txipiroi besta udako lehen hitzordu handia da hendaiarrontzat… eta gure bisitarientzat! Zatoz Hondartza auzoko karriketara!. Elkar gaitezen eta hendaiar elkarteek urtero prestatzen dizkiguten txipiroi goxoak dasta ditzagun, egun horretan ezti nahi dugun eguraldiari begia luzatuz betiere! 11:30ean, parekatzearen 20. urteurrenaren karietara, Viana Do Casteloko dantzari eta abeslari portugaldarren ikuskizuna dugu Kasino ondoan […]

Zuntza dator

Berri ona, emari oso handia Hendaia osoan eskuragarri bilakatzen zaigu. 2016ko ekainean, Herriak zuntz optikoa hedatzeko programatze eta jarraitze hitzarmena sinatu zuen. Hedapena pixkanaka egin da 2017ko ekainaren hondarretik egun arte. Zure galdera guztiei arrapostua emateko, Orange truck delakoa zuregana datorkizu. Uztailaren 4 ostegunean ETa 5 ostiralean 11etatik 18etara, palmondoaren biribilgunean, LECLERC etorbidean. Etxean hitzordu […]

Legarralde eremuan laborantza eginen dabio

Egiaztaturik da, Legarralde eremua laborantza alorra izanen da. Laster, lau laborari hartuko ditu leku horrek. Orain dela 6 urte, Legarralde eremuan 400 bizitegi eraikitzea aurreikusia zen. 2019an, berriz, oso bestelako hautua egin du Herriko Etxeak. 11 hektareako laborantza eremu hori lurraldeko laborariei alokatuko zaie. SAFER erakundea ados agertu da SAFER erakundearen zuzendaritza batzordeak aldeko erabaki […]

Bilkura publikoa Elgarrekin 2019ko uztailaren 4an

Kotte Ecenarro, Maire d’Hendaye / Hendaiako Auzapezak Claude Olive, Président du Syndicat des Mobilités Pays Basque – Adour/ Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren Lehendakariak ont le plaisir de vous convier à une réunion publique atseginez gomitatzen zaituzte bilkura publiko batera Jeudi 4 juillet 2019 à 18h30 Mairie d’Hendaye, salle du Conseil, Place de la République 2019ko […]

Uztailaren 14ko oroimen zeremonia

Publikoa gomitatua da Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapezak, Euskal Hirigune Elkargoko 1. Lehendakariordeak, Departamenduko Kontseilariak, eta Jean Dias, Zeremonia ofizialen arduradunak eta Defentsa solaskideak Festa Nazionala kari iraganen den oroimen zeremoniara gomitatzen zaituzte: 2019ko uztailaren 14an (igandea) – 11:45ean Elgarretaratzea Gaztelu Zahar plazan.

Parekatzearen 20. urteurrena, ospa dezagun!

Uztailaren 12an ufatuko dugu ofizialki Peebles (Eskozia) eta Viana do Castelo (Portugal) hiriekin ditugun parekatzeen 20 kandelen gainean: 1999 – 2019! Ekitaldi ofiziala Herriko Etxean eginen da Portugal, Eskozia eta Arguedas hirien ordezkariekin, gurera etorri baitira! Urteurren horren inguruan besta egitarau bat proposatzen zaizue eta honako webgune honetan ikus dezakezue:  hendayefetelete – Frantsesez (leiho berria) […]

2019ko ekainaren 26ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, ekainaren 26an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and.,  (070.2019 zk. deliberamendutik 078.2019 zk.eta 081.2019 zk.ra), CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., […]

Guitaralde jaialdia “berrikusia”

Zirraraz eta talentuz beterik izan den 7 urteko lehen ziklo baten ondoren, Guitaralde festibalaren 8. aldi hau itxura bihotz berogarria hartzen ari da. Urte berri honek lehen kategoriako nazioarteko egitarau baten hastapena ekarriko du. Scott Henderson ospetsua fusio gitarraren ezin baztertuzko figura da, Chick Corea edo Joe Zawinul bezalako musikarien ondoan eman zen ezagutzera eta […]

Hegoaldea hiri-barnearen berritzeari bide egiten

Badira 18 urte higiezinen hiri proiektu handi hori abiatu zena eta azkenik gauzaturik dugu. Konplexutasun juridikoagatik eta arkitekturazko balentria izanik etorkizunerako erronka zuen. Halarik ere altxatua izan da erronka. Ekainaren 25 honetan ireki zen lehen aldiz “Hegoaldea” multzo horren bigarren zatia.  Hiriko zauri bat desagertu zaigu Oroitzen direnentzat, eraikin horren lekuan betoizko lauza bat genuen, […]

Hiru erretreta herriko eskoletan

Patrick COUET-LANNES, Lizardiko lehen mailako eskolaren zuzendaria, Nathalie PELAGE, ikasgelatik kanpoko eskolen irakaslea (Hondarraitzeko lehen mailako eskola) eta Véronique TREBUCHET, ikasgelatik kanpoko eskolen irakaslea (lehen mailako Jean Jaurès eskola) erretretarako eskubideaz baliatu dira. Bi irakasle horiek eta zuzendari horrek erretreta hartzen zutela eta Hendaiako Herriak ekitaldi bat antolatu zuen ekainaren 21ean. Ekitaldi horretan, Kotte ECENARRO […]