Arrierra eta zirkus kolira dira, Kalerko arte eszenikoei laguntzeko karrikan plataformaren laugarren deialdiaren irabazleak

Karrikan 2016an sortu zen, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuarekin, eta beste urte batez laguntza berritu eta handitu egin da.Une honetan, Bilboko, Gasteizko, Leioako eta Hendaiako udalek eta Euskal Herriko mankomunitateak-Hamekak osatzen dute, lurraldeko beste bazkide batzuekin eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen finantziazioa du.  Bilbon, 2019ko irailaren 20an. Aurtengo edizioan Karrikan […]

Aste urdin belaunaldiarteko eta mugazgaindikoa 2019

GEUZak aste urdina antolatzen du urriaren 7tik 12ra. Horren karietara, adinekoekin aritu ohi diren partaideak (GEUZa, Haizpean zahar etxea, CASER egoitza, Denentzat gizarte zentroa, …) mobilizatzen dira.  Aste horretan, adinekoentzako hainbat animazio antolatzen dira, gure gizartean adinekoek duten gizarte zeregina eta lekua berresteko. Aste urdin horren gidalerroa belaunaldiartekoa izanen da, sukaldaritza lehiaketa batekin, Hendaiaren historiari […]

Txingudi Korrika lasterketa

Irun eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club izeneko klubak, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren partaidetzarekin, TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN XXI. ALDIA antolatuko dute 2019ko urriaren 5ean, larunbatarekin; lasterketa Hendaiatik Hondarribiraino joanen da, Irun ere zeharkatuz 10 kilometro justu-justu dituen ibilbide eder batean. Irristailukoak oinezkoen lasterketa baino 10 minutu lehenago abiatuko dira, hau da, 16:20an. […]

Egiazko Utopien Zinemaren Festibalaren 2. Aldia

Iaz, festibal horren lehen aldiak ukan zuen arrakastak bultzaturik, Egiazko Utopien Zinemaren Festibalak bigarren aldia biziko du datozen urriaren 4 eta 5ean «Lurraldeetan bestela bizi» gaiaren inguruan. Dokumental labur eta luze zenbaiten inguruan,  ekitaldi horrek ekimen berritzaile horietako batzuk zabalago ezagutu eta haien inguruan eztabaidatzea proposatzen dizue. Hendaiako Variétés zinemagelak hartuko du festibala eta gizarte […]

Errepublikaren omenaldia Jacques Chirac lehendakari ohiari

Egun dolu nazionaleko eguna dugu Jacques Chirac Errepublikaren lehendakari izan zenaren omenez, irailaren 26an ostegunean, hil baitzen. Haren oroimenean eta gure Errepublikaren protokoloa betez, minutu bateko isilaldia eginen dugu administrazio orotan 15 orenetan. Kotte ECENARRO auzapezak eta Herri Kontseiluak gonbidatzen zaituztete, hala nahi duzuen guztiak 15 orenetan Hendaiako Herriko Etxearen aitzinean biltzera Errepublikaren omenaldi horren egiteko.  

Hizkuntza Jokoak

Affiche JeuDiscute

Hurrengo gaualdiak: 2019ko urriaren 3an, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean (ostegunarekin), 18 :30ean, Ondarraitz klubaren egoitzan Hendaiako Herriko Etxeko Gazte Informazio Bulegoak hizkuntza jokoak antolatzen ditu, parte hartzaileen arteko topaketak errazteko eta hizkuntza-adierazpena bultzatzeko, modu dibertigarrian eta giro goxoan. Hizkuntza joko hauek hilabetean behin programatuak dira, Ondarraitz klubaren egoitzan. 2 ordu inguru irauten dute. Dohainik dira.  […]

G7 gailurra: ezagun dira merkatariei kalte ordainak emateko moldeak

Ekintza Publikoaren eta Kontu Publikoen Ministerioak eta Ekonomia eta Finantzen ministroaren ondoko Estatu Idazkaritzak sinatu dute, egun, irailaren 25ean, Biarritzeko G7 gailurraren antolakuntzaren ondorioz galera handiak jasan dituzten merkataritza, eskulangintza eta zerbitzu enpresentzako laguntza bereziari buruzko ministerioaren zirkularra. Zirkular horrek zehazten ditu ekitaldi horren ondorioz kaltetuak izan diren merkatariei kalte ordaina emateko baldintzak. Kalte ordainak […]

Lehengo Haizpean zahar etxearen berritzea abian da

Irailaren 18ko Herri Kontseiluaren bilkuran, lanen gidaritza hitzarmen bat onartu da Herriaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren artean, Haizpean eraikina zaharberritzeko, Lizardi auzoko Mermoz karrikan. Herria lekuen jabea da eta 1800 m2  dituen eraikin hori zaharberritu nahi du eta ostatatze gabeko aisialdi harreren eta elkarteen erabileretarako egokitu, bai eta Giza Elkartasunen Departamentu Zuzendaritzaren zerbitzuak ere han kokatzeko, […]

« Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak » Rubik konpainia

2019ko irailaren 21, larunbateko zure arratserako, Hendaiako Kultura Zerbitzuak guztiaz arduratu eta RUBIK-en azken sorkuntza proposatzen dizue «Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak». Zatozte saldoka euskal eta kataluniar artistez osaturik den eta Bilbotik zuzenean datorkigun konpainia hori ezagutzera! Horretarako, hitzordua ematen dizuegu 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunean, Hendaian. Ikusgarri hori ZU-BI sareak sostengatzen du; Hendaiako Herriko […]

Europako Ondarearen Egunak

Ondarearen 36. Europar Jardunaldia 2019ko irailaren 21 eta 22an eginen da. Honako animazio hauek proposatzen dira Hendaian. Irailak 20, ostirala Ilunabarreko ibilaldi kontatua.  Asporotsttipi – Erlaitzaren Etxea. Turismo Bulegoan izena eman behar da. Irailak 21, larunbata Abadia gazteluaren bisita. Leku kopuru mugatua. Txartelak bertan erosi behar dira. Kultura ibilaldia “Au coeur de la cité basque” (Euskal […]

Igande bat Erlaitzean

2019ko irailaren 22an, igandearekin, Erlaitza, naturagune bikain hori, ibiltarientzat izanen da soilik. Goizeko zortzietatik arratseko zazpiak eta erdi arte joan zaitezke Erlaitzean lasai ibiltzera, motordun ibilgailu ororentzat hetsirik izanen baita. Ibilmolde eztientzat izanen da soilik!   Jardunaldi hori 64 Departamentu Kontseiluak antolatzen du, ohiko partaide anitzen laguntzaz, haien artean Hendaiako Herriko Etxea dugularik. Egitaraua

“Elgarrekin” aldagune multimodala

Hastera doaz hendaiako geltokiko lanak ; 2019ko irailaren 16tik urte hondarra arte iraunen dute Hendaiako geltokiaren antolaketaren aitzineko zenbait lan. Elgarrekin proiektuak aldagune multimodal bat sortuko du Hendaian, trenbidezko garraioa indartu eta nor bakoitzaren autoa ez bestelako garraio moldeak bultzateko. Helgarriago egin nahi ditu SNCF eta Euskotren geltokiak eta beste mugitzeko zerbitzuekin lotu (TER, Topo […]