Irunen, 2023ko azaroaren 3an.- “Txikitik Handitasunera” da Ane Zufiarre Seijok aurkeztutako lanaren izenburua, eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoak antolatutako Arte Digitaleko lehiaketaren bigarren edizioan gailendu da. Ekimen hau 30 urtetik beherako artista amateurrei zuzenduta zegoen. Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, arte-sorkuntzako lehiaketak antolatu dituzte 2018tik, Bidasoako Interpretazio Zentroaren animazio-programaren barruan […]
Udal igerilekua 2024. urte hastapenean hasiko dira desegiten. Jendeen oroimenean oroitzapen anitz utzi dituen leku horren inguruan azken besta une bat bizitzeko aukera proposatzen die Herriak oroimina duten hendaiarrei. Historia pixka bat Ekilore igerilekuen historia 1968ko olinpiar jokoen ondoren abiatu zen. Frantziak nazioarteko kirol topaketa horretan igeriketan ukan zituen emaitza txarren ondorioz, Gazteria eta Kirolen […]
AZAROA 2 OSTEGUNA – 15:30 Erlaitzeko errepidea hetsirik da, Departamenduak hala erabakiz, azaroaren 2 ostegun honen 16:00 orenetatik goiti. Hendaiatik Donibane Lohizunerako norabidean, Haizabia parean hetsiko da. Oraingoz ez dugu berriz irekitze dataren berri. Zirkulazio baldintzen gaineko informazioa Departamenduaren Inforoute webgunean ikus dezakezu: https://inforoute.le64.fr/ Hendaiari dagokionean hartu erabakien berri ematen duen artikulua : https://www.hendaye.fr/fr/tempete-ciaran-la-ville-se-prepare/ AZAROAREN […]
Azaroaren 5 igandean, 11:00etatik 14:00etara, Gaztelu aretoan. Elkartasun eta gizarte Ekonomiaren Hilaren karietara antolatu dute Hendaiako Herriak eta Lan-eko laguntza zentroak, horretan partaide dituztelarik Recycl’Arte, Hendaiako GEUZa, Denentzat gizarte zentroa, Borderline Fabrika, Gem Phoenix, Sarde Sardexka, Hendaia Koop, IEZI eta honako elkarte hauek: Txoko, Gurutze Gorria, Secours Populaire, Secours Catholique eta Restos du cœur. Hainbat […]
Erref. KE.IG – 231.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, urriaren 25ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and.,IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU […]
Gau Beltza urriaren 31n. Animazio eta Besten Sailak bigarrenez antolatuko du bere gaurik “beldurgarriena”. Ba al zenekien Euskal Herrian aspaldi “Halloween” antzeko bat ere ospatzen zela? Garai batean zenbait herritan arbiak eta kuiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen ziren bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko. Gau […]
Errepublika plazari bizitza eman behar zaio eta oinezkoentzat uztea ororen gogoetan da, baina ezkiak ken eta arbustu txikiak ematea ez da egokia klimaren berotze garaiotan, ezkien itzal freskagaria galduko bailitzan eta horren ordezkatzeko ur turrusten lekua kokatzea ere zentzugabea da ura eskasten ari delarik. Haurrentzako jostalekutxoren bat koka liteke bai eta egurrezko pergolak landare igokariekin. […]
Gure eragina : egunerokoan adi egotea eta etorkizuna prestatzea hendaiarren ongizaterako 2023ko sartze honetan, udal-talde guztiak, hautetsiak eta langileak, lanean ari dira egunerokotasuna kudeatzeko eta etorkizuna prestatzeko beti hendaiarren intereserako. Egunerokoan adi egotea, eguneroko bizitza errazteko eta hobetzeko eginahalak egitea da. Hori egiten dugu herriko eskola publikoetan egiten ditugunean lanak, maiz barnean eginak, gure zerbitzu […]
Herriak Estatuarekin biltzea eskatu du, Estatuak bizitegi eskasia duten eta Gizarte Mistotasun Kontratua (GMK-CMS) sinatu duten herriekin antolatzen dituen topaketen harira. Urriaren 12 ostegun honetan, Kotte Ecenarro auzapezak eta Chantal Kehrig lehen auzapezordeak Joëlle Gras, Prefekturaren idazkariorde nagusia hartu dute herriko etxean, bai eta bizitegien eragileak ere, hala harri laguntzaren arduraduna (EHE) nola herrian aritzen […]
«Bidasoa Bizirik» egituraren kudeatzailea den Mugazgaindiko Bidasoa-Txingudi «Partzuergoaren Batzorde Nagusi» berriaren osaera iragan urriaren 3an erabaki zen Hendaiako Herriko Etxean. Bidasoaren beste aldeko udal hauteskundeen ondorioz, Irun eta Hondarribiko auzapezak, José Antonio Santano eta Igor Enparan, izendatu dira lehena lehen lehendakariorde eta bigarrena bigarren lehendakariordea eta Hendaiakoa, Kotte Ecenarro, lehendakari da beti. Horrez gain, Irunek […]
RECICLA BIRZIKLATU Elkartea ekimen handi bati ekiten dio Urria-ren 14ean. Bidasoa Ibaiaren garbiketa globala antolatuz, Lesakatik – Hondarribira, 7 udalen laguntzarekin (Bera – Lesaka – Biriatu – Urruña – Hendaia – Irun eta Hondarribia), bai mugaren alde batean bai bestean. Helburu argi batekin, “GIZAKIAK SORTUTAKO ETA NATURAN ABANDONATUTAKO HONDAKINEI IKUSGARRITASUNA EMATEA”. Euskal Hirigune Elkargoak eta […]
2024 udarako igerikari salbatzaileak enplegatzeko xedez, Hiriak “Les Corsaires” (Kortsarioak) itsasbazterreko sokorri elkarteak antolatutako formakuntzak proposatzen ditu. Hendaiako hiriak bere hondartzaren zaintza antolatzen du udan bi sokorri postuei (Dunbarrietako hondartza eta hondartza nagusia) eta Departamenduko Sute eta Sokorri zerbitzuak (SDIS64 ) enplegatutako salbatzaileei esker. Aurten, hondartzaren zaintza eta ibiltzaile desberdinen segurtasuna ezin hobeki segurtatzeko (Dunbarrietako […]