Ondarearen Europar Jardunaldiaren 38. edizioa 2021eko irailaren 18 eta 19an eginen da. Edizio honen gaia «Ondarea ororentzat» izan eta gure ondarea eskuragarri egiten entseatuko da, publiko orori egokitu ibilbideekin eta bereziki kasu eginez ahalmen urritasunen bat dutenei. irailaren 13tik 24ra Erakusketa – Pierre Loti, argazkilari Euskal Herrian. Gaztelu aretoan, urririk. Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara Asteazken, larunbat, […]
HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. Menu elebiduna 2021ko irailaren 13tik 17ra (pdf – 160,35 KB – nouvelle fenêtre)
Ekitaldia Europa mailan deklinatzen den bitartean, Hen- daia Hiriak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak indarrak batzen dituzte urtero Hendaiako eragileak mobilizatzeko (elkar- teak, enpresak, kirol taldeak, herri-zerbitzuak, etab.) eta Hendaiako Garapen Jasangarriaren Astearen egitaraua elkarrekin osatzeko. Hitzordu garrantzitsu honen helburua Nazio Batuek onartu eta sustatutako Agenda 2030eko 17 Garapen Jasangarrirako Helburuen (17 GJH) inguru ahalik eta […]
HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. Menu elebiduna 2021ko irailaren 6tik 10ra (pdf – 137,82 KB – nouvelle fenêtre)
Hendaiako Herriak atsegin handiz ekinen dio, irailaren 9tik 12ra bitartean, 2021-2022 kultura sasoiaren irekitzeari. Sasoi jori eta aniztunari ekiteko parada izanen da hor, lehen hitzordu horren gisara, zeinean lau arratsetan hainbat kontzertu, film, erakusketa eta abar eginen baitira herriko zenbait lekutan, hala aire zabalean nola kultura areto guztietan: mediatekan, Gaztelu aretoan, Mendi Zolan kulturgunean eta Variétés zinemagelan. […]
Sei kontzertu egin dira Hondarribian, Irunen eta Hendaian. Abuztuaren 20an, 21ean eta 22an Bidasoa Folk Jaialdiaren hogeigarren edizioa egin da Hondarribian, Irunen eta Hendaian, hurrenez hurren. Iaz bertan behera utzi behar izan zen ekitaldia, Covid19ko pandemia zela eta. Aurten, hiru hirietako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, jaialdia antolatu dute […]
Bidasoafolk 2021 bere XX. edizioan indar handiagoz itzuliko da, abuztuaren 20, 21 eta 22an programa anitz eta bereizlearekin. https://www.irunhondarribiahendaye.com/bidasoafolk/cas/programa.php Bidasoafolkek, folk musikaren eta musika garaikidearen alderdirik onenak bilduko dituen programa diseinatu nahian betiere, 6 kontzertu eskainiko ditu 2021 honetan, askotariko artista eta estiloekin, ibilbide nabarmena dutenak munduko eta sustraiko musiken munduan. Hondarribian (abuztuaren 20an) Euskal […]
48 oren dira euskal kostaldeko herriek jakin dutela osasun arazoak eta larruazaleko kalteak ekar ditzakeen mikroalga bat (OSTREOPSIS mota bat) atzeman dela. Berehala, zientziaren eta osasun publikoaren kate osoari egin zaio dei. Eskualdeko Osasun Agentziak (ARS) dioenez, osasun arazoak ikusi badira ere (eztula eta eztarriko minak adibidez), ez dira kezkagarriak eta ez dakarte arrisku handirik […]
Hurbileko merkataritzaren aldeko bere politikaren harira eta Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean, Hendaia Turismo & Merkataritzak merkataritza gela bat erosi berri du herriaren erdigunean, Hostailbidean. Saltokiak bi izkinalde ditu eta gehienez 3 urterako proposatzen da alokairuan, proiekturen bat dutenei jarduera testa dezaten… hori guztia aldatzen joanen den alokairu abantailatuarekin. Alde bakoitza kontratu batez engaiatuko da. Hendaia […]
Urrian, aste urdinaren karietara, igurikatu hitzorduak zaizkigu belaunaldiarteko mugazgaindiko topaketak. 2020ko edizioa birpentsatu behar izan zen osasun murrizketengatik, haurren eta adineko pertsonen arteko topaketak ezin izan baitziren, zorigaitzez, egin. Belaunaldien arteko lotura atxikitzeko, ostatatze gabeko Ttiki-handi aisialdi harrerak bertako haurren eta Hendaiako Haizpean eta Hondarribiko CASER zahar etxeetako egoiliarren arteko gutun bidezko harremana sortzea proposatu […]
Besta Batzordeak, Hendaiako Herriarekin elkarlanean, “Gaztelu Udan” 1. ekitaldiaren egitaraua ezagutzea proposatzen dizue. EGITARAUA Informazio gisa, uztailaren 31ko Pintxo Kontzertua gaualdia ezeztatua da. uztailaren 16 eta abuztuaren 13 eta 21ean Pintxo-kontzertu gaualdiak, Lanetik Egina elkartearen eskutik Abuztuaren 2tik 20ra: Hendaiako Euskal Bestaren inguruko erakusketa, Oroitza elkartearen eskutik. Abuztuaren 2tik 4ra 10:30 – 12:30: Kultura-deskubritze tailerrak, […]
KE.RS – 414.2021 Bi mila eta hogeita batgarren urtean, irailaren zortzian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ARRUABARRENA j., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD j., MANTEROLA j., AIZPURU and., […]