Inauteria laster hemen dugu…

Besta Batzordeak Inauteri egitaraua aurkezten dizue. Jantziak presta itzazue Hendaiako inauterian parte hartzeko heldu den otsailaren 29an. Goizeko 11etan hasiz, Akelarre taldeak Zokoburu animatuko du eta 16 orenetan desfilea abiatuko da gurdi eta bandekin (Muthiko Alaiak, Goloka, Zarpai Banda, Kolpez Blai eta Patxaranga). Aurten, Zanpantzar epaituko dute desfilea bitartean eta Herriko Etxearen aitzinean sutara emanen […]

Udaberri ibilaldian parte har ezazu 2020ko martxoaren 8an

Heldu den martxoaren 8an, igandearekin, 17. Udaberri Ibilaldia eginen da… Oinezko ibilaldia Donejakue bideak ezagutzeko edo berriz ibiltzeko. Abiatzeak eta garraioa 2 abiatze proposatzen zaizkizue: 9:15ean Biriatuko frontoitik – Gr10 – Larretxeko Borda – Erramuntegi – Laffitenborda – Teilatueta 8:45ean Donibane Lohizuneko Donejakue karrikatik – Tour d’Auvergne – Sokorri kapera – Urruñako Herriko Etxea – […]

Enpleguaren foroa: enpresek martxoaren 6a arte dute izena emateko

Hirugarren aldi honetan, Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroak, Hendaiako Herriko Etxearekin eta hamabost bat partaiderekin elkarlanean (haietan EPTA France, Sokoa, Pôle Emploi, Metalgintzaren Lanbideen Batasuna…), lanbide edota enplegu eskaintzak azaldu nahi ditu eta kontratatzeko beharrak hautagaien profil eta gaitasunekin egokitu. Enpleguaren foro hau apirilaren 2an goizean eginen da (9:00etatik 13:30era), Irandatz gimnasioan eta horretan parte hartu nahi […]

Herri hauteskundeak: ahalordez bozkatzea

Datozen herri hauteskundeak 2020ko martxoaren 15 eta 22 igandeetan eginen dira. Ez bazara herrian izanen, ahalordea ematearen aukera har ezazu kontuan. Nola ahalordez bozka Hauteskundearen bi aldietatik batean edo bietan ez bazara herrian izanen, Hendaiako hautesleen zerrendan den beste hautesle bat hauta dezakezu zeure ordez bozka dezan. Ahalordea ematen duena mandatu emailea da eta hartzen […]

2020ko otsailaren 17ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 715,15 KB – nouvelle fenêtre) Erref. KE.IG – 053.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, otsailaren 17an, astelehenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., […]

2020ko otsailaren 27ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Erref. KE.IG – 053.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, otsailaren 17an, astelehenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., GIANSANTI […]

« Le fort d’Andaye*, cet inconnu »

Baionako Zientzien, Letren eta Arteen Sozietatearen 2019ko boletina argitara eman berri da. Dakartzan artikuluen artean leku ederra eman zaio Hendaiari desagertu zen gazteluarekin eta Izarra bilakatu zen nazioarteko ospedun likorearekin. Baionako Zientzien, Letren eta Arteen Sozietatearen ordezkaritza batek, Michel Etienne Hendaiari buruzko artikuluaren egilearekin batera, obraren ale bat eman diote egun, otsailaren 18an, Kotte Ecenarro […]

Guitaralde: egitaraua argitara emana

Gitarra festibala uztailaren 03tik 05era eginen da eta 9. urtez jarraian jadanik atzemanen ditu Euskal Herriko itsas langarrak, Hendaiak besoak eta hondartzak zabalduko baitizkio munduko gitarra orori. Gutxienik bost kontzertu afixa nagusian! Irekitze ekitaldian, jazz fusion estiloaren ezinbesteko izen gogoangarria, Mike Stern, laukotean arituko da Varietes antzokian. Biharamunean, Antton Abadiaren egoitza ederraren aitzinean, bidaiatzeko gonbita, […]

Lau ekintza emakumeen eskubideak ospatzeko

Martxoaren 8an, Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara, Hendaiako Herriko Etxea, “Bagera, Nous sommes” elkartea eta “Gaztetxeko talde feminista” antolatu dira, Segurtasunaren aldeko eta Gaizkintzari Aitzina hartzeko Tokiko Batzordeak daramatzan ekintzen barnean, egitarau aberatsa proposatzeko.    Honako liburu hauen aurkezpena: «Kontrako eztarritik» eta «Idazleen gorputzak» Otsailaren 21ean, ostiralarekin, 18etan, mediatekan Uxue Alberdik eta Eider Rodriguezek argitaratu dituzten bi […]

Udako lanpostu eskaerak orain egin ditzazkezu

Hendaiako Herriko Etxeak zerbitzuak areagotzen ditu udan, sasoiak dakarren jardun handiagoari loturiko egitekoak betetzeko eta, hartara, zerbitzu publikoen kalitatea mantentzeko. Sasoiko lanpostuen kanpaina 2020ko otsailaren 15etik martxoaren 15era da zabalik. Kontratatze  baldintzak Gutxienez 17 urte ukan 2020ko ekainaren 30ean Honako hauek lot eskariari: Familia liburuaren fotokopia osoa (senitarte osoa) Bizilekuaren frogagiriren bat (eskatzailearen helbidea dakarren eskola agiria […]

David Pla Martin jaunaren egoerari sostengua erakusteko elkarretaratzea

Horren beldur ginen eta gertatu da jadanik, David Pla Martin jauna atxilotu berri baitu frantziar poliziak espainiar agintarien eskuetan uzteko. Justiziaren erabaki hori iragan abenduaren 18ko herri biltzarrean eztabaidatu genuen eta biltzarrak aho batez eskatu zien frantziar agintariei utz ziezaioten Pla Martin jaunari Hendaiako bere etxean bizitzen jarraitzen. Auzapez jaunak herritar oro deitzen ditu arrats […]

Karraka eta irabaz!

Hendaiako merkatariek jokatzera gonbidatzen zaituzte! Otsailaren 11tik martxoaren 17ra, egiten duzun erosketa bakoitzeko karrakatzeko txartel bat emanen dizute, irabaz edo galtzen da. Hendaia Merkataritzaren opari txekeetan 600 euro arte irabaz ditzakezu! 60tik gora saltzailek hartzen dute parte eragiketa horretan; hendaiar saltegietara lot zaitez eta  irabazteko aukera gehiago ukanen duzu! Txartel irabazlearekin turismo bulegora jo ezazu. Gehiago […]