Aparkatzea dohainik Eguberriko festetan

voitures-stationnement

Eguberriko festen karietara, aparkatzea dohainik izanen da: 2018ko abenduaren 22tik 2019ko urtarrilaren 6ra Eguberriko bestak Hendaian (frantsesez) (leiho berria)

Téléthon, partekatzeko momentuak!

Téléthon Hendaian iragan da 2018ko abenduaren 7, 8 eta 9an. Milesker parte hartzaileei! Urtero bezala, hainbat hautetsik, haietan Marie Cezak, animazio ezberdinak proposatu dituzte elkarte ezberdinekin partaidetzan.   Abenduaren 7an (ostirala) 20:00: Gaualdia Mendi Zolan kulturgunean Hasteko:  Kontzertua Zarpaï Berriak taldearekin Gero, pausa: matahamiak, kafea eta txokolatearekin Ondotik: Antzerkia “Entrées-sorties” Petit Théâtre de Chechenia taldearekin […]

Hizkuntza bat ikasi edo hobetu nahi duzu… Bien artean hobe!

GIBak antolatzen dituen hizkuntza bikoteek hobetu nahi duzun hizkuntza ikasten edota erabiltzen laguntzen dizute, zuk ere berdin laguntzen diozularik zeure bikotekideari! Atsegina da eta urririk! Zer da hizkuntza-bikote bat? Bikote bat, hizkuntza desberdinetako bi pertsonen arteko jakitate trukaketa bat da. Norberak bere hizkuntza eta kultura ezagutarazten dizkio besteari. Sistema horri esker, hizkuntza kurtsoen osagarri baita, […]

GIB-aren zerbitzuak

Gazte Informazio Bulegoko animatzaile taldeak laguntza eta informazioa eskaintzen du eta proposamenak egiten: Harrera eta informazio gunea Zure beharrei erantzuteko dokumentazio eguneratua duzu eskura (CIDJ, CRIJ Akitania Berria fitxak, toki mailako dokumentazioa…) Internetera libreki sartzeko (6 leku) Ziberpuntu labelarekin, 6 informatika leku daude nor bere kontura interneten surfeatzeko, testu tratamendua egiteko… Dokumentuak eskanea litezke. Pertsona bakoitzeko […]

Dokumentuak

Hemen dituzue Hendaiako Herriak argitaratu dokumentu ezberdinak.

Olentzero Rock

Olentzero Rock IPK hendaiar elkarteak antolatzen duen elkartasun ekitaldia da! Gizarte eta kultura animazio hau elkartasunezkoa da eta jendeen parte hartzeari zabalik da; «jostailu bat, sartze bat» ideiatik sortu zen eta hala da oraindik ere ekitaldiaren leloa. Aurten zazpigarren urtea du antolakuntzan IPK Iparraldeko Prod elkarteak. 2018ko azaroaren 30etik abenduaren  2 arteko programa Azaroaren 30etik abenduaren 2 […]

Jostailu bilketa

Jostailuen bi bilketa egiten ari dira Hendaian Eguberrietarako! Denentzat Gizarte Zentroa Denentzat Gizarte Zentroak  (DGZ-CSD) zuen jostailuak bilduko ditu «Olentzero Rock» izeneko ekitaldian zehar, hau da, azaroaren 30etik abenduaren 02ra Hiri-Barnean: Gaztelu Zahar frontoian. Gero ,abenduaren 5etik, asteazkenarekin, abenduaren 7ra, ostiralarekin, Denentzat Gizarte Zentroan beste hauek eginen dira: jostailu azoka eta «Eguberri azoka (adinekoen apaintze tailerra) Ekintza […]

2 lagunentzako bazkaria irabaz ezazu, Euskaraldiaren karietara!

Abenduaren 2an (igandea), 13:30etik goiti, Mintzaian elkarteak Biriatu, Hendaia, Hondarribia, Irun eta Urruñako herritarrek parte hartuko duten kantu bazkari herrikoia antolatzen dute, Gaztelu Zahar pilotalekuan kokatu karpa berotuan. Herri Kantu Hendaia taldeak du, besteak beste, bazkaria alaituko, eta ondotik, Xabaltxen kontzertua izanen da, Olentzero Rock jaialdiaren baitan.   Horretarako, Mintzaian elkarteak zozketa bat antolatzen du. […]

Badator Euskaraldia!

Euskaraldia, photo des 11 participants Hendayais

Mintzaian elkarteak hainbat jarduera proposatzen ditu azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Euskaraldia hurbiltzen ari zaigu, eta dagoeneko, 400 lagun baino gehiagok eman dute izena, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko xedea duen ariketa sozial horretan parte hartzeko Hendaian. Halere, praktikatzea ez baita beti erraza, Hendaian Euskaraldia dinamizatzen duen Mintzaian elkarteak 11 egun horietan euskaraz aritzeko […]

Eskola oporraldietako jardunak

Zure haurren hurrengo eskola oporraldietarako jardunak presta itzazu. Hemen beherean, eragile guztiek (Herria, Hendaia Turismo…) antolatu jardunak xerkatzen laguntzeko esteka baliagarriak atzemanen dituzu Ikus ezazu ere haur eta gazteentzako ekitaldien agenda. Herriak antolatuak Zure nerabeentzat Nerabeek izena eman dezakete udal harlekuan, Anne-Laure edo Raphaël-ekin. Nerabeen jardunetaz gehiago jakiteko Haur ertainentzako aisialdi harrerak: 6-13 urte Haurrek Haizpean […]

Piknikalekuak

Senitartean edo bakarrik, Hendaian zarelarik «zertxobait jan nahi zenuke goxoki»? Gure mapa elkarreragilea ikus ezazu; mahaiak eta hondakin edukiontziak, bai eta ur puntu bat ere dituzten piknikatzeko lekuak dituzu hor! MAPA ELKARRERAGILEA Gure mapa ikus Piknika kategoria hauta

Udal jardunak eta erabiltzaile diren elkarteak

Hendaiako Herriko Etxeak zenbait ikastaro eta animazio proposatzen dio publikoari, udal langileek emanik. Hendaiako edo Hendaiatik kanpoko elkarteek erabiltzen dute ere igerilekua beren jardunetan. UDAL JARDUNAK NINI IGERILARIAK ETA UR PARKEA Larunbat goizeko saio horren arrakasta handiak laguntzen du uretarako beldurra gainditzen eta uretara ohituratzen adin txikienetik, josta eta familia giroan. Larunbata 9etatik 10etara IGERIKETA […]